Gatazka prozesu positibotzat hartzea gako garrantzitsuena dela uste dugu.
Bitartean, bakea berdin gerrarik edo gatazkarik ez definizioa herren gelditzen dela sinestea itxaropentsua iruditzen zaigu, hain debaluatua izan den kontzeptua izanda, injustiziak eta oinarrizko eskubideen urraketak gainditzeko definizio borobila hobestea tresna ezinbestekoa izango delako.
Eta bakearen harira Jule Goikoetxearen ponentzia interesgarri bat:
![]() |
Bakea ez da existitzen, feminismoa bai
Jule Goikoetxeak aurkeztu zuen ponentzia UEUko
“Gatazka politikoa eta etorkizuneko bake feminista” ikastaroa.
|
Beste kontzeptu bereizketa interesgarria indarkeria eta agresibitatearen artekoa dugu. Lehenengoa portaera eredua den neurrian gaindi daiteke gatazka trataera egoki batez, eta bigarrena ezaugarri positibotzat har daiteke oztopoak gainditzeko behar den bizi-indarra da eta.

Horrekin batera, feminismoaren ekarpenak zer garrantzitsuak diren eskola eremuan genero indarkeriaren inguruko gatazkak eraldatzeko. Beraien artean, irabazle/galtzaile eskema apurtzearena eta horren ordez, irabazle/irabazle eredua bilatu; eta gatazketan objektu bihurtutakoa (sexu, etnia, klase e.a.) subjektu eta pertsona gisa ikustea.
Guztiz ados gaude gatazken trataeran genero ikuspegia aztertzea ezinbestekoa dela azpimarratzearekin. Azken finean, hezkuntzako profesionalei bizikidetzaren lanean eta gatazken trataeran genero-analisirik ez egiteak nolabaiteko indarkeria-konplize bihurtzen gaitu, genero-azterketarik eza indarkeria mota bat da eta.
2. Gaiaren inguruko ikerketa, baliabide edo proposamenen bat:

3. Jardueraren inguruan jasotako ondorioak:
Orokorrean gaur egun inguruan ditugun gatazken aurrean irizpide hezkidetzaileak erabiltzen ditugula baiezta dezakegu. Ez kasu guztietan, eta ez hezitzaile guztiek, baina erruduna eta zigorra (“neurri zuzentzailea”) eskematik urruntzen goaz, eta zergatiak, testuinguruak eta ondorioak protagonismoa hartzen doaz.
Gatazka guztiak genero ikuspegi aztertzeko joera ez da hain ohikoa gure ikastetxean, horren inguruko kultura falta zaigu, eta askotan “generizazioa” ahaztu egiten zaigu.
4. Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak:
Hausnarketa, prestakuntza eta adostasuna behar ditugu gatazken trataera hezkidetzailea bermatzeko.
Isabel Fernandezen bost eremuen lanketa oso baliabide interesgarria iruditzen zaigu. Batez ere, hirugarren eremuan proposatzen duen banakako tutoretzarena.
Gaur egun, Curriculum Aniztasuneko ikasleekin jasota dago tutoretza mota hau eta izugarrizko eraginkorra da. Horretarako tutoreak astean bi ordu ditu banaka ikasleekin biltzeko eta beraien garapen prozesuan laguntzeko.
Erronka honetan, beste askotan bezala, administrazioaren jarrera ere aldatu beharko litzateke, izan ere, denbora eta baliabide gehiago beharrezkoak dira esku hartze eraginkorrak egiteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina