2016/02/28

GATAZKAK


Gatazka une batean helburu bateraezinak dituzten pertsonen artean agertzen den elkarrekintza da. Hau orokorrean arazekin edota zerbait negatibo eta txarrarekin lotzen da. Baina gatazkaren ulerkeran aukerak, erronkak eta alderdi positiboak ageri zaizkigu. Izan ere, gatazka da aldaketarako berme, interes ezberdinen kontrakotasunetik egoera berriak sortzeko bermea eta modu berean boterea lortzeko bide.

Gatazkaz ari garenean bakeaz hitz egiteko beharrean gaude eta bakea pertsonen artean eta ingurunearekin hainbat mailatan (ekonomikoa, sexuala, etnikoa, kulturala...) berdintasun-harremanak izatea dela esan dezakegu. Gatazkaren kontzepzio negatiboetatik abiatzen bagara bakearen kontzepzioa gatazkak eztali eta hauei aterabide ez ematean kokatu daiteke. Eta garrantzitsua deritzot gatazka eta bakearen dialektika, ikuspegi eraikitzaile, eraldaketa eta konponbide klabeetan kokatzea. Izan ere, gatazkaren trataera egokia egiten bada, arazoak konpontzeko ikasketa prozesu bat suposatzen du, harremanak iraunkortu eta sendotzean laguntzen du eta identitateak indartzen laguntzen du, boterea garatuz.



Indarkeria da gatazkaz ari garenean ateratzen den beste termino bat, gure herrian indarkeriaren kontzepzioa desitxuratua egon dela uste dut. Biolentzia hitzak estatuak eta bere garaian ETAk egindakoari mugatuta ulertu izan dugu. Gatazka eta indarkeria terminoak politizatu beharra ikusten dut. Izan ere, gizonak era masiboan akabatzen dituztenean gatazka politikoa da, emakumeak akabatzen dituztenean emakumeen indarkeria. Diferentzia hori onartzeak , gatazka politikoa gizonezkoena dela esaten dugu. Emakumeok gatazka politikoa egunero daukagu gizarte honetan, eta gainera gure inguruko gizonekin.



Guzti honetan ere eskolak berebiziko erronka eta garrantzia du.

  • Kontzientziazioan, sexu-genero gatazkaren kontzientzia politikoan.
  • Curriculumean, gatazken trataerara egokirako konpetentzien txertatzea.
  • Partaidetzan, pertsona ororen behar eta iteresak adierazi eta asetzeko parte hartzerako espazioak bermatzean.
  • Banakako trataera eta aterabideei bide ematean, betiere kolektibotasunetik indibiduoen behar eta interesei erantzunez.
  • Antolakuntza eredu orizontalak sortzean, eta antolakuntza egitura zein araudiak helburuen araberakoak eta mesedeetan zehaztean.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina