2016/02/26

GATAZKAK HEZKIDETZAILEAREN IKUSPEGITIK HAUSNARTZEN

Gaiaren laburpena.
Gai honetan Gatazkak eta trataera hezkidetzailea hizpide izan dugu.
Gatazkaren inguruko definizio asko azaldu dira. Ni Granadako Unibertsitateko Bake eta Gatazka institutuak eman zuenarekin geldituko nintzateke: "eztabaida -edo ezadostasun-egoera bat da, gizabanakoen edo taldeen arteko aurkakotasunak sortua, pertsona edo talde horiek interesetan, beharretan, sentimenduetan, helburuetan, jokabideetan, pertzeptzioetan, balioetan edota afektuetan dituzten jomugak elkarren artean bateraezinak direlako".
Gatazkaren ikuspegi positiboa nabarmentzen da. Gatazka erronka bezala ulertuta, alegia. Gainera, prozesu eraldatzaile bat bezala ulertuta aldaketari zentzua ematen dio, bizitza sozialerako ezinbestekoa kontsidera daitekeena.
Honekin batera, kontzeptu berria azaltzen da, bake positiboa, esaterako. Bake positiboa gatazka trataera eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak bakea eragingo du. Beraz, bakea gizakiak bizitzan berezkoa duen egoera da. Prozesu dinamiko bat bezala ulertuta eta ez egoera mugiezina bezala.
images?q=tbn:ANd9GcQXiOTrYTDLMRZlZqrIZA3
Aitzitik, indarkeria OMEren esanetan "nork bere buruaren kontra edo beste pertsona, talde edo komunitate baten kontra hltzeko, kalte egiteko, min psikologikoak edo garapen-arazoak edo gabeziak sortzeko indar edo botere fisikoa erabiltzea edo horrekin mehatxu egitea" da. Indarkeria mota desberdinak bereiz daitezke: fisikoa, emozionala, egiturazkoa eta kulturala.
Gatazkan generoa aintzat hartu behar da. Hau ematen ez bada indarkeria mota bat da. 
Gatazkaren ebazpenerako enpatia, harremana, emozioak, komunikazio trebetasunak, e.a. erabiltzea oso garrantzitsua da. Dena den, horren aurrean ezinbestekoa da genero ikuspegia begirunez zaintzea. Kultura maskulinoa eta femeninoak dituzten beharrak eta interes desberdinak gatazkak sortzen dituzte askotan. 
Azkenik, Zaintzaren Etikaren kontzeptua agertzen da, non printzipio eta balore unibertsalak, eskubide eta erantzunkizuna hizpide dituen.
Gatazkaren ebazpena hezkidetza ikuspuntutik honako oinarri hauetan kokatzen da:
- botere eta lidergo partekatua
- jarreren birziklapena
-aniztasuna
- justizia zein etika
Gatazka ikuspegi hezkidetzailetik aztertuez gero, nire ustez, gatazkaren ebazpenerako lanabes hobeagoak eskaintzen ditu eta errealitatearen ikuspegi zuzenago batten begirada ere bai.

- Ikerketa bat komentatzera nator, Gilliganek eta Noddingsek egin zutena, alegia. Beraiek diote emakumeek moral arazoak jorratzerakoan norbanako egoeraren ikuspuntik egiten dutela eta ez hainbeste agindu kategorikoetan ikuspegi inpertsonalaren ikuspuntik. Honen arrazaioa moral maskulino hegemonikoa dago, "aitaren ahots arau-egilea" hain zuzen ere eta hau ama-ahotsarekin konpentsatu behar da, pertsonak lotura afektiboak behar baititugu. Zentzu honetan emakumeak saiatzen dira arazoak hartuemanak aintzat harturik ebazten. 
Datu eta ondorio aipagarriak. Gatazkaren trataera hezkidetzaren ikuspuntutik aztertuez gero, kultura maskulinoa eta femeninoaren arteko komunikazio-eza edo batak bestea ez ezagutzean datza, maskulinoaren orokortzeak eta horrek sortzen dituen aurreiritziak. Horiek ez baditugu identifikatzen proposatutako irtenbieeak ezin izango dira egokiak izan. Prozesu horretan komunikazioa bultzatu beharrak dago, bitartekaritza eredu positibo eta eraikitzailea izanik. 
Gilliganek ere baloreetan heztea bultzatzen du bere "Zaintzaren Etika"-ren teoriaren garapenarekin, testu ingurua, beharrak eta elkar ardurak, gatazken zergatiei heltzeko balio dituztenak esaterako.
- Ikastetxean lantzeko erronkak honako hauek lirateke:
1- Gatazketan aurrean dagoena eta sexua, etnia edo klaseagatik objektu bihurtutako, subjektu eta pertsona gisa ikustea
2- Gizarteratze prozesuetan femintiate eta maskulinitate anitzak  kontuan izatea
3- Hezkidetza lantzea emozio-garapenaren bidez  genero  zauria sendatzeko
4- Adimena-gorputza, pentsamendu-sentimendua, e.a dikotomiak apurtzea
images?q=tbn:ANd9GcRjw4ndGDJagcsRormZedh

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina