Eraikuntza soziokultural prozesuan sexualitate-eredu pertsonala
adierazteko: “Ez obeditu! Heteroaraua plazerrez lehertu!!!”.

Gorputz sexuatuak gara eta gure sexualitatea beti dago presente:
curriculum esplizituan eta ezkutukoan. “Nola
izendatu, hala ulertu” leloak hitzen garrantzia azpimarratzen du.
Sexualitatearen espresioa positiboa den zenbait bezala transmititzeko nahian:
- ü Hitz gozoak, samurrak, maitekorrak eta atseginak erabili
- ü Espresioak aztertu, alternativa ez-sexista identifikatu eta horren erabilera sustatu
- ü Aniztasun afektibo-sexuala irudikatu, izendatu eta errepresentatzeko ahalegin konszientea egin
“Sexu, txalo, muxu, tiro pum !
Maitasun
erromantikoaren ideiak estereotipo sexistak
transmititzen ditu. Errealitatea aberasgarriagoa dela ohartu beharra dute nerabekoek
askatsun sexuala kontzeptuari erreparatuz.
Argitu beharreko aspektuak:
Afektibitatea
|
Sexualitatea
|
Nork bere buruarekin, gainontzeko pertsonekin, naturarekin,
animalia eta objetuekin harreman
positiboak izateko pertsonen gaitasuna da.
Afektibitatea pertsonen garapen integralerako oinarrizko
gaitasuna, osagai estrukturala da.
|
Sexualitatea plazerren
kudeaketa da, desioaren espresio eta komunikazio bezala, nork bere
buruarekin zein gainerako pertsonekin.
|
Eta eskolan esku-hartze hezkidetzailea antolatzerakoan kontuan
hartzekoa dugu hau:
Ikastetxean heziketa afektibo-sexuala hezkidetzaileak pertsonen
harreman eta bizitza desberdinen aniztasuna bistarazi eta normalizatu, nor den
moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta sexualitatea aske espresatzen
bizi ahal izateko aukera ematea nahi du. Hori bermatzeko ezinbestekoa da:
- ü Sensibilzazioa
- ü Prestakuntza – Jabekuntza
- ü Konpromisoa
- o Eraikuntza prozesua
- o Hizkuntza hezkidetzailea
- o Baliabideak
- ü Aniztasunean hezi
- ü Aisialdi eta Sare Sozialak
Heteroarautik, genero jazarpenetik eta sexu binarismotik harago
joan beharra dago. Antolatu behar!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina