Gai
oso interesgarria iruditzen zait gatazkarena. Izan ere, lehenengo aldiz,
unibertsitatean, gai hau jorratu genuenean aurretik inoiz ere ez nuen horretan
pentsatu. Ez nintzen kontziente zein puntutaraino lagundu ahal digu arazoak
modu zuzenean konpontzea. Horretarako gatazkaren inguruko hausnarketa bat
beharrezkoa da eta gure egunerokotasunean momentu oro gertatzen den horretaz
konturatzea.
Gatazka
zer den baina gatazka zer ez den definitzea puntu klabeetako bat dela uste dut:
"Gatazka
da, bi pertsona edo gehiagoren elkarrikintzean duten helburu bateraezinak
dituztenean edota horrela uste dutenean"
Paul Lederach
"Gizakiaren
berezko egoera da gatazka" Mendel
"Gatazka
berez ez da txarra nahiz eta gizakiok gatazkn aurrean kaltegarri erantzun"
Pallares
"Gatazka
hasieratik existitzen da" Muller
Beraz:
-
Gatazka ez da biolentziaren baliokidea.
-
Gatazka ez da momentu zehatz bat, prozesu bat baizik.
-
Gatazka ez da ona edo txarra.
Gatazkak ikusteko beste
perspektiba bat izanda, gatazken aurrean gure erantzuna desberdina izateko gai
izango gara. Modu positibo eta zentzudunago batean, alegia. Horretarako
garrantzitsua iruditzen zait gure ikasleei txikitatik beraien arazoak beraien
artean konpontzeko aukera ematea.
Hezkidetzaren helburuetako bat ANIZTASUNA modu positiboan
eta aberasgarrian ulertzea da. Aniztasun horretan ezinezkoa da gatazkarik ez
egotea, horregatik, hain zuzen ere, da hain garrantzitsua kontu hau. Norbanako
bakoitza desberdina dela eta guztiak errespetatzen eta onartzen baldin
baditugu, jendarte askoz ere aberasgarriagoa eta irekiagoa izango genuke. Askoz
ere baketsuagoa eta zabalduagoa.
Emakume
gizonen arteko berdintasunaren inguruan gatazka sortzen denean,
egunerokotasunean, gai horri trataera bat ematea oso zaila iruditzen zait.
Jokaera eta pentsaera batzuk hain ditugu bereganatuta, horrek dakartzaten
ondorioak ikusteko gai ez garela. Eta horrek izugarri kezkatzen nau. Jende gaztea,
oraindik ere, ideia batzuetan tinko jarraitze horrek beldurtzen nau, kezkatzen
nau. Eta ez dakit nola horri aurre egin. Horregatik eskolak dituen erronkak ez
dira makalak:
-
Ikasleak lehenengo urteetatik
IKUSPEGI KRITIKOA garatzen laguntzea.
-
Estereotipo matxistak erreproduzitzen
duten jarrerak IDENTIFIKATZEA ETA SALATZEA.
-
Eskolak erabiltzen dituen
BALIABIDEAK aldatu edo egokitu.
-
Hezkuntza HEZKIDETZAILEA sustatu
eta bermatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina