Gatazka
terminoan sakondu baino lehen, kontzeptuen argipena beharrezkoa da
bai gatazkarena berarena eta baita bakearena, indarkeriarena eta
agresibitatearena ere.
Zer
da gatazka?
Gatazka
ez al da interes kontrajarriak dituzten pertsonen elkarrekintza?
“Gatazkak
liskar egoerak dira, zeinak kontu baten inguruan interes
kontrajarriak, bai errealak edo itxurazkoak, batek sortzen duen”
(Cortina, 1997).
“Ikaskuntza
prozesua modu egokian garatu ahal izateko ikasgelako bizikidetza
pazifikoa izan behar da. Gatazka gizartea garatzeko ezinbesteko
tresna da, horregatik horietaz jabetzeko gai izatea da
garrantzitsuena, horiek aurre egiteko gai izatea eta konpontzeko
gaitasuna”. (Tuvilla, 2004).
Eta
zelan definituko genuke bakea?
Esan
dezakegu pertsonen artean eta ingurunearekin hainbat mailatan
(ekonomikoa,sexuala, etnikoa, kulturala...) berdintasun-harremanak
izatea dela. Egoera gatazkatsuei irtenbidea topatzeko moduek
definitzen dute bake egoera dugun ala ez. Gatazken trataera
eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak bakea eragingo du.
Eta hortik eratortzen da bake positiboaren kontzeptua hain zuzen ere;
indarkeria zuzenik ez egotea eta justizia eta adiskidetze-kultura
ongi sustraituta egotea.
Indarkeria
OMEn
arabera “nork bere buruaren kontra edo beste pertsona, talde edo
komunitate baten kontra hiltzeko, kalte egiteko, min psikologikoak
edo garapen-arazoak edo gabeziak sortzeko indar edo botere fisikoa
erabiltzea edo horrekin mehatxu egitea”
“Gatazkek
sentimenduetan eragina dute eta kasu batzuetan kontrolik gabeko
erreakzio agresiboak sor daitezke” (Trianes eta Garcia, 2002).
Agresibitatea
Gizakien
ezaugarri bat da: pertsonek duten irrika, indarra eta biziraupen
sena. Ikasten dena erabilera da, norberarentzat eta gainontzekoentzat
eraikitzailea edo kaltegarria izan daitekeena.
Gatazkaren
trataera egokia
Beraz,
aurreko definizioak aztertuz gero, gatazka norberaren eta gizartearen
garapenerako ezinbestekoa da. Halaber, maila intrapertsonala da
ardatz nagusia, hau da, gatazka pertsona bat baino gehiagoren arteko
kontua da eta egoera baten aurrean beraien artean ematen diren
bereziketak. Nire ustez, gatazkaren trataeran egokian dago funtsa,
izan ere, modu positiboan egiten baldin bada, boterea garatzen
lagundu dezake. Trataera egokiari feminismoak egin dizkion ekarpenak
ezinbestekoak dira batez ere honako ideiak: justiziaren etika eta
zaintzaren etika.
Honekin
lotuta gatazken trataeran genero ikuspegia txertatzea oso
garrantzitsua da. Gatazken trataeran generoa kontuan ez hartzea
indarkeria da, izan ere, ezinbestekoa da mutilen zein nesken beharrak
kontuan hartzea eta gatazken trataeran emakumeen eta gizonen arteko
berdintasun-eza identifikatzeko ere. Errealitatea aztertzerakoan eta
berregiterakoan jakintza sortzearen “generizazioa” deitzen zaio
emakumeak eragile gisa eta beren egoerak kontuan izateari, beraz,
gatazken trataeran “generirazioa” egiten saiatu beharko gara.
Gatazkaren
irtenbide aukerak aztertzeko inplikatuen helburu eta interesak eta
euren arteko harremanak ezagutzea gakoetako bat da. Horretan ere
generoak duen pisua kontuan hartzekoa da, izan ere, helburuak eta
harremanak askotan generoagatik baldintzatuta daude, eta baita
sistema heteropatriarkalak sexu-generoagatik hierarkizatuak.
Gatazkarekiko
egon daitezkeen jarrerak edo gatazkaren trataerari heltzeko modu
ezberdinak daude. Gu LANKIDETZAn zentratzen saiatuko gara, izan ere,
lankidetzak inplikatuen interesei eta harremanei so egiten die.
Isabel
Fernandezek gatazken trataera hezkidetzailean lau ardatz kontzeptu
zehaztu ditu:
- Botere eta lidergo partekatua
- Jarreren birziklapena
- Aniztasuna
- Justizia zein etika
Gaiarekin
lotutako ikerketak
Zer
egin dezakegu eskolan gatazken trataera egokirako?
- Gatazketan generoak eragina duenaren kontzientzia hartu behar dugu
- Tratu onen gaineko formakuntza jasotzea eta zabaltzea
- Curriculumean gatazken trataerarako beharrezkoak diren gaitasunen garapenerako edukiak txertatzea.
- Aniztasunaren trataera oinarria izatea
- Gatazketan eragina duten balore afektiboen gaineko hausnarketa egitea
- Guztion parte hartzerako guneak bermatzea, guztion beharrak eta interesak kontuan hartuz
- Lankidetza kooperatiboan oinarritutako metodologia aurrera eramatea
- Espazioaren eta denboraren antolaketa hezkidetzailea
- Antolakuntza ereduaren gaineko analisia egitea, lankidetza, sarea eta horizontaltasuna bermatze aldera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina