Sexua eta generoa eraikuntza soziokultural bat diren bezala
(continuum-aren ideia), sexualitatea ere bada. Indarrean
dagoen sistema patriarkalak ugalkortasunera bideratutako
sexualitate-eredu bat sustatzen eta indartzen du. Ugalkortasunera
zuzendurik dagoenez, bikote heterosexualak behar dira; desira
ugalketari lotuta egongo da eta plazerra berriz koitoari lotuta.
Ondorioz, gorputzaren genitalizazioa emango da, gizonezko
gorputza eta genitalak zentroa izanik eta klitoria baztertua eta
gutxiagotua geratuko delarik.
Horretaz aparte, sexualitate-ereduen aniztasuna ez da kontutan
hartzen eta pertsona guztiak heterosexualak direla aurresuposatzen
da.
Egungo egoera aztertuz gero, honako hau izango litzateke laburtuz:
-
Afektuen esparruan neskek eta mutilek genero-harremanak barneratu dituzte.
-
Dituzten harremanek gizon askoren oldarkortasuna eta indarkeria sustatu/emakume askok gizon horiek maitatu.
-
Maitasun erromantikoaren ideia sustatzen da.
-
Gazteen artean estereotipo matxistak mantentzen dira.
-
Neska/emakumeen sexualitatea ez da ia existitzen, desioa ez zaie errekonozitzen, ezin dute beraien esperientzia sexualei buruz hitz egin eta maitasuna lortzea bizitzako proiektu zentrala da.
-
Mutil/gizonen sexualitatea desio geldiezinarekin identifikatzen da, lasai hitz egin dezakete beraien esperientzia sexualei buruz eta maitasuna sexualitateari loturik dagoen beste proiektu bat bakarrik da.
-
Harreman afektibo-sexualen aniztasuna ikusezina da.
-
Aniztasun sexualarekiko jarrera hobera doa, nesken jarrerak mutilena baino irekiagoa izaten jarraitzen duelarik.
-
Gazteek askatasun sexualari buruz duten kontzeptua = izan ditzakezun harreman sexual guztiak izan.
Eskolako egoerari buruz berriz:
-
Testu-liburuetan familia heterosexual nuklearrak agertzen dira adibide bezala.
-
Maitasun-eredu bakarra transmititzen dute: maitasun erromantikoa, laranja erdiaren mitoa, derrigorrezko heterosexualitatea.
-
Heziketa afektibo-sexuala natur zientzietan eta biologian bakarrik aipatzen da (ugalketa aparatuaren deskripzioa eta fisiologia).
-
Gehienetan, kanpoko erakunde bat arduratzen da heziketa afektibo-sexualaren inguruko saioak emateko.
Heziketa afektibo-sexualari buruzko ideia batzuk argitu ditugu:
2. Sexualitatea nola izendatzen dugun, hala ulertzen ditugu
sexualitatea zein pertsonek besteekiko hartzen dituzten rolak.
Hizkuntzaren bitartez, sexualitatearen espresioa positiboa den
zerbait bezala transmititu dezakegu: hitz gozoak erabili,
heteronormatibitatea erreproduzitzen duten hizkuntzaren espresioak
aztertu, aniztasun afektibo-sexuala irudikatu…
3. Afektibitatea: Nork bere buruarekin, gainontzeko
pertsonekin, naturarekin, animalia eta objektuekin harreman
positiboak izateko pertsonek duten gaitasuna.
Sexualitatea: Plazerraren kudeaketa, desioaren espresioa eta
komunikazioa, nork bere buruarekin, zein gainerako pertsonekin.
4. Dekalogoa:
-
Sexu- eta genero-binarismoen deseraikitze lana.
-
Afektibitatearen garapen berdinkidea.
-
Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak dira.
-
Sexualitatea ez da berdin heterosexualitatea, genitalitatea, ezta koitoa egitea ere.
-
Sexualitatea eta ugalketa gauza desberdinak dira.
-
Sexualitatea ez da arriskutsua.
-
Elkarrekiko errespetuan, nahian eta “adostasunean” oinarritutako edozein sexualitate-adierazpen zilegi da.
-
Sexualitatea eta genero-identitatea bizitzan zehar alda daitezke.
-
Sexualitatea jaio eta hil arteko laguna dugu.
Aste honetako gaiaren inguruan aurkitutako baliabide edota
proposamenak honako hauek:
-
Heziketa afektibo-sexualari buruzko gida.
-
Irudi Biziak, ikasgeletan zinema tresna didaktiko gisa erabiltzen duen Euskadiko lehen erakundearen proposamenak.
-
Hik hasi aldizkariaren “Afektibitatea eta sexu hezkuntza” liburua.
Hau
guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak:
-
Eredu heterosexista ugalkor hegemonikoaren inposaketei kritika egin.
-
Botere harremanak eta genero rolak bistarazi-deseraiki.
-
Hedabideek eta sistema ekonomikoek sortzen dituzten “beharrak” aztertu.
-
Sexualitate aniztasuna eta eredu ez-normatiboak helarazi.
-
Norberaren errepikaezintasunaren ideia indartu.
-
Harreman ezberdinen ereduak proposatu.
-
Material didaktikoak aztertu/moldatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina