Dakigunez, gatazka bizitzaren parte bat da. Gizakien harremanak beti ez dira armonikoak izaten, alderantziz, gure arteko harremanetan, sarri, interes kontrajarriek gatazkara garamatzate. Orokorrean, gizakiok gatazka bera prozesu negatibo lez bizi dugu, eta suertatu izan da gatazkari aurre ez egitea, ez ikusiarena egitea edo kasu askotan (zergatik ez esan ) halako prozesuetatik ihes egitea. Hau da, ez dugu gatazka ikasteko aukera bat lez inoiz ikusi. Hezkuntza munduan ere horrela gertatu izan da. Ez dugu izan konfliktoei aurre egiteko ohiturarik edo jakinduriarik. Ikasleen parte hartzea ikastetxeetan , badaezpada, mugatu dugu.Arazoen aurrean “autoritate” pitin bat erabiliz eta zauriak edonola itxiz aurrera egin dugu baina jarrera horiek ikastetxeetan ez dute balio jada. Eta, gaur da eguna, irakasleen partetik elkabizitza hobetzeko formakuntzen eta tresnen eskaera handituz dihoala (Eskolabakeguneren Elkarrekin Bonoak, adibidez).
Gatazkaren egituran hiru elementuk dute garrantzia: pertsonak, prozesua eta arazoa. Eta pertsonari begiratzen badiogu genero ikuspegia ere gehitu beharko dugu konfliktuaren irtenbidea aurkitu nahi badugu .Horregatik hezkidetzak badu prozesu horietan nola lagundu: generoak eta sexuak duen eraginaz kontzientzia hartzen badugu, kultura femenino eta maskulinotik edukiak curriculumnean txertatzea lortze badugu , edo egitura sexistek duten eraginaz ohartzen bagara...
Nere iritziz irakurgaian hezkidetzak gatazkak prebenitzeko edo irtenbideak aurkitzeko nolako garrantzia duen nahiko azpimarratu da, baina konfliktoetan genero ikuspegia nola kontuan hartu sakondu gabe gelditu dela iruditzen zait.
Non sustatu beharko ditu ikastetxe batek elkarbizitzarako
bere balioak ?
bere balioak ?
- Ikastetxe bakoitzak Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan (IHP) zehazten ditu bere balioak.
- Ikastetxearen Curriculum Proiektuak (ICP) irakasleek curriculumeko gaiei buruz adostutakoak biltzen ditu ( IHP an jarritakoekin bat egingo dutenak) bizikidetza eta bakerako programak adostuko ditu ( Golden 5, IKKI… adibidez )
- Erabaki horiek hartu ondoren, irakasleek programazio didaktikoak zehaztuko dituzte, horiek baitira ikasgelan nola jokatu adieraziko dietenak. Bizikidetza eta bakerako hezkuntzan, Ikasgelako metodologiak eta antolaketak asko lagun dezake.
- Tutoretza ikasleen hezkuntza prozesuekin (norbanakoarenak nahiz taldekoarena) lotura duen jarduera izan da, koherentea izan behar du ikastetxeak landu nahi dituen balioekin.
- Antolamendu eta Jarduera Araudiak (AJA), ikastetxeko antolaketa eta funtzionatzeko eta antolatzeko irizpideak zehazten dituenez, zuzenean eragiten du bizikidetzarako hezkuntzan.
- Ikastetxe batek, bizikidetza eta bakerako hezkuntzan egiten duena nahikoa ez dela uste badu (bai helburuak lortzen ez dituelako, bai beharrezko diren alor guztiak jorratzen ez dituelako), hobekuntza planak egitea pentsatu beharko du.
.
Eta gela barruan?
Joan Vaello-k , beste batzuen artean, urrats hauek ematea proposatzen du:
- Ikastetxeko eta gelako giroa zaindu.
- Ikasleekin mugak ezarri eta aldi berean harreman afektiboak sustatu.
- Irakasleak gelako kudeaketan formatu.
- Familiak ikastetxearen bizitzan inplikatu.
- Talde Kohesioa landu.
(Galtung:Los Tres Componentes del Conflicto)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina