2016/02/21

Heziketa afektibo-sexuala, ba da gure inguruan?

Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.
Heziketa afektibo sexuala internet-en jarririk honako hau topa dot

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

Heziketa afektibo-sexuala, Zer da heziketa afektibo sexuala? « Garapen sozioafektiboa familiekin parte hartuz.

https://sozioafektibo.wordpress.com/2008/04/14/zer-da-heziketa-afektibo-sexuala/  orrialdean dinoen arabera:

Posted by asel19 en abril 14, 2008
“Nik gai hau aukeratu dot, uste dodalako oso garrantsitsua delako. Eta baita ere, haurrengan heziketa afektibo hau eman behar delako” dino asele-ek

 

Heziketa afektibo sexuala, estrategia multzo bat da, honela pertsonak gizartean kokatu
ahal izateko eta bakoitzak bere rolak bete ahal izateko. Nozki, norberak, emakumezko edo gizonezko izateko duen modu pertsonalaren arabera.
Heziketa afektibo sexualaren helburuak;
            Pertsoneei, gorputza sexuatutik abiatuta, beraien identitate sexual propioa ezagutzen eta ulertzen laguntzea da. Hau da, pertsona bakoitzak emakumea zein gizona izateko bere era propioa bilatzea, prototipoetatik aldeginez.
            Pertsoneei beraien desira erotikoa ulertzen, aurkitzen eta erregulatzen laguntzea da. Hau da, modu naturalea, beldurrik eta mehatxurik gabe, hau da, norberak nahi daualako. Besteeak ere errespetatuz.
            Pertsoneei sentimenduak adierazten lagundu. Maitatuak izateko eta maitatzeko aukerak zabaltzea eta ulertaraztea.
            Oinarrizko premiak asebetetzeko beharko dituzten abilidadeak lortzen laguntzea da. Hau da, ezagupenak handitzea, norberen gaitasunen arabera eta bizitzaren etapa desberdinen arabera.

Zer da sexualitatea?

Posted by asel19 en abril 14, 2008
“Nik gai hau aukeratu dot, uste dodalako, garrantsitsua dela jakitea zer den sexualitatea. Eta sexuari buruz hitzegiteko, sexualitatearen esanahaia jakin behar dogu” dino.
Zer da sexualitatea?
Emakumezko nahiz gizonezko izateko modu guztiarekin zerikusia daukan guztia da. Emakumezko zein gizonezko izateko modu asko dagoz, hau da, ez dago emakume edo gizon prototipo bat. Hau dela eta, sexualitatea identitatearekin zerikusia eta lotura handia dauka.
Identitatea, gorputz sexuatuan oinarritzen da. Orduan zera esan dezakegu; sexualitatea, gorputzaren deskubritzea, ezagututea eta zaintzea da, zein besteen gorputza ezagutzea ere.
Sexualitatearen funtzesko premia, desira erotikoa da. Honek helburu batzuk daukaz; alde batetik plazerra lortzea eta bestetik gorputzen arteko kontaktua bilatzea eta indartzea.
Guztiz pertsonala eta modu askotan egin daiteke desira erotikoa, hau da, pertsonak desberdinak gara.
 Garapen sexual egoki bat barneratu ulertu eta trasmititu ahal izateko txiki-txikitatik eman behar deutsagu gure seme-alabari. Horretarako oso garrantsitsua da ulertzea zer den sexualitatea.

     Uste dot nahiko ondo laburtzen dauala aste honetako gaia eta oso aproposa topaten dot iritzia guraso batengandik etorrita.
Gurasaoak dira gure ikasleen “leheneskuko” hezitzaileak, eurek oso inplikatuak dira eta egon behar dira.
Ikastetxeetan aldiz, aste honetako irakurgaiak dionez:  “Heziketa afektibo-sexuala ez dago curriculum esplizituaren barnean, natur zientzietan eta biologian ugalketa aparatuen deskripzioaz eta fisiologiaz arduratzeko agindua dute, ez besterik” eta egon beharko leuke. Izatez, Mireia Cifuentes-ek dinonez ikusitako bideo baten, guk ez dogula nahi ere heziketa afektibo sexuala egiten ari gara ezer ez dinogunean ere.

Asteko honetako gaiaren inguruko baliabide, ikerketa edo proposamenen bat.



Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.

Oso jarduera interesgarriak iruditu jataz asteongoak hain zuzen ere.  Inguruko lagunen ikerketarako gakoak oso aproposak topa dodaz, baina batzuk ausardiari dei egin behar izan deutsoe erantzuteko, kostatzen jaku gure gauzetaz hitzegiten agian?
Lehenengoko jarduerarako bideoak be oso atseginak eta “ilustratiboak” izan dira nire ustez. Aste emankorra benetan, gai polita.
Baina benetan pentsaten dot oso gitxi emoten dal agure eskoletan holakorik, irakalegoaren trebakuntza falta dala, batzuen interesa eza dala (“eskolak egin behar al dau dana ala?” dinoie batzuk), gure sistema patriarkalaren pisua, kulturaren eragina, tabuz beteta egoteak, … pentsa eragin egiten dost: Heziketa afektibo-sexuala, ba da gure inguruan?. Esaten danez, izena badau, bada, izena dau, beraz bada eta halan da: egiten eta esaten (edo ez) dogun guztietan agerian dago. Hobe izango da beraz konszienteak izatea eta ahalik eta hoeren egitea, gure ikaslegoaren garapen integralaren alde behain eta barriro.  

Hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?
Erronken atalean, nahiko eta lar dira gure ikstaroko gidariek aurkeztutakoak, hal nola:
Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza hezkidetza ikuspegitik, aurreko atalean azaldutako puntuak kontuan harturik.
● Edozein lan esparrutan curriculum ezkutuaren bitartez heziketa-eragile guztiak heziketa afektibo-sexuala egiten ari garela onartzea eta hausnarketa pertsonal eta kolektiboa egitea
● Afektibitatea eta sexualitatearen heziketaren garrantzia onartuz (pertsonen garapen integralerako) eskola-komunitate osoaren konpromisoa hartzea plan integral bat diseinatu eta aurrera eramateko, orain arteko heziketa afektibo-sexualaren inguruan garaturiko ekintzetatik abiatuta eta marko hezkidetzaile batean. Hezkuntza eragile guztiek parte-hartzen duten plan bat
● Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea

Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea. Heteroaraua gaindituz orientazio sexual anitzak eta familia mota desberdinak, kultura desberdinetakoak, gorputz desberdinetakoak bistaratu eta berdin baloratuak (hierarkiarik gabe) direla bermatuko duen heziketa izatea.
Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea. Ez aurresuposatu guztiak heterosexualak garela, ez eta pertsonen sexua ere. Tabuak apurtu eta naturaltasunez eguneroko elkarrekintzetan horiei buruz aritzea.

● Norberak bere gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen edertasuna, erakargarritasuna, sentsualitatea eta abarren balorazioa ahalbidetzen duen heziketa sustatzea (erakarpen-eredu ez-normatiboak landuz).
Aisialdia eta sare sozialak benetako askatasunez, segurtasunez eta eraldaketak gauzatzeko esparru bezala erabiltzeko erremintak ematea. Heteropatriarkatuak ezarritako mugak gaindituz nork bere identitate afektibo-sexual propioaren eraikuntza prozesua sustatzea (eta behin eratuta zalantzan jartzeko eta aldatu ahal izateko eskubideaz kontziente izan).
Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzen duen heziketa izatea, espresio sexista, LGTBIQ+fobikoak, lodifobikoak edo beste edozein bazterkeria-adierazpenak aldarazten duena eta aniztasun afektibo-sexualaren adierazpen guztiak aipatzen dituena.
Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea identitate, harreman afektibo-sexual eta familia-motak, besteak beste, haien arteko hierarkiarik gabe agertuz eta emakume eta gizonen arteko parekidetasuna bermatuz.

● Ikastetxea zein beste lan esparruak identitate pertsonal eta afektibo-sexual anitzak aske esperimentatzeko eta espresatzeko gune bihurtzea. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina