“Con la Iglesia hemos topao” esaten dena.
Heziketa afektibo-sexualarekin, heriotzarekin bezalaxe… ikastetxeetan baztertuta dauden gaiak dira “uuy ni horretan ez naiz sartuko”, “ia gurasoak kexatzen diren”, “hori irakastea ez dagokit niri”.
Esaldi hauek ez ditut asmatu ez. Nire lankide batzuei entzunak dira, bai heziketa afektibo-sexualari buruz, bai ikastetxean ikasturte berean ikasle bat eta beste baten neba hil zirenean eta bi ikasleren amari aitak sua eman zionean (eskerrak! ez zuen hiltzen lortu).
Garai hartan, ikastetxearen zuzendari bezala, ezinbestekoa iruditzen zitzaidan ikasle guztiekin gai hauek lantzea eta sortzen dituzten emozioak, sentimenduak, beldurrak, kexak, kezkak... kudeatzen laguntzea, estrategiak eskaintzea. Eta zoritxarrez, esperientziatik abiatuta egin genezakeen bi kasuetan, baina nahiago izaten dugu “adituen bat ekartzea edo kanpo-eragile batek egitea.
Irakurgaian azaldu denez, sexualitatea eraikuntza soziokulturala da. Jaiotzen garenetik garatzen hasten dena, gurasoengandik entzuten ditugun mezuekin, jendarteratze- prozesuan ikusten eta entzuten ditugunekin… komunikabideek josten gaituzten irudi eta ereduekin. Honek guztiak, batez ere neskengan/emakumeengan, sexuaren ideia okerra zabaltzen du, non mutil/gizonentzako erakargarriak izan behar ditugun, desioaren pizgarria, haien gustuko sexua praktikatzeko beti prest… Hau da, neskak txikitatik hipersexualizatuak agertzen eta sexu-negozioaren jatorri bihurtzen dira, guraso askoren poztasun eta harrotasunerako (pertsonalki, ezin dut ulertu).
Heziberri 2020 marko pedagogikoak islatzen duenez, “Hezkuntza‐jarduera orotan, aniztasunari aurre egiteko bi modu hartu behar dira aintzakotzat: erantzun positiboa, batetik, gizaki guztiok garen bezalakoak izateko dugun eskubidearekin lotua; eta negatiboa, bestetik, bazterketa‐ eta desberdintasun egoera ugariren kausa dena….”
Eta beste batzuen artean, bi hauek aipatzen ditu:
“Sexu‐joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak nahi bezalako sexu‐harremanak izateari dagokionez, pertsonok orientabide desberdinak ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda bizi izan gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren burua.
Genero‐aniztasuna. Gizarte‐konstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna. “
Baina aniztasun hau, benetan izaten dugu kontuan ikastetxeetan? Egia esateko EZ! Ikastetxeetan ez da lantzen norbera pertsona sexudun gisa bere burua bizitzeko gaitasunik. Sexualitateak osasun eta ongizaterako, pertsona bezala garatzeko duen garrantzia baztertzen du. Ez da kontuan izaten sexualitateak beste pertsona batzuekin berdintasunean plazera konpartitzeko ematen duen aukera, elkar errespetatzetik, sentimenduak kudeatzeko, afektibitatea adierazteko, fustrazioak gainditzen ikasteko... Hots, heziketa afektibo-sexuala hezkuntza sisteman errealitatea bihurtu behar dugu eragile guztion inplikazioa sustatuz (ikasleria, irakasleria eta gurasoak). Honetarako, premiazkoa da irakasle-ikasketetan formakuntza egokia jasotzea eta ikastetxeetan familia-eskolak antolatzea.
Curriculum esplizituak eta ezkutuak transmititzen dituzten eredu heterosexista ugalkorra, botere-harremanak...baztertu behar ditugu, genero rolak biztarazi eta deseairiki, erabiltzen ditugun hizkera, keinuak, irudiak, baliabideak (testu-liburuak bereziki)… aztertu eta zaindu, mota guztietako aniztasuna islatu (sexu-, gorputz-, jatorri-, familia-...), afektibitate eta emozioen adierazpena sustatu. Lortzeko, irakurgaian proposatzen den dekalogoa funtzezkoa dirudit.
Heziketa afektibo-sexualean ditugun erronkak hauek dira niretzat:
- Lehen aipatu dudan bezala, eskola-komunitate osoaren sentzibilizazioa eta prestakunza.
- Heziketa eragile guztiek, heziketa afektibo-sexuala nahitaez egiten dugula onartzea eta seme-alaben/ikasleen formakuntzarako konpromisoa hartzea.
- Sexualitatearen inguruan dauden mitoak deseraikitzea.
- Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea, heteroaraua gaindituz, aniztasuna orokorrean onartzea (sexuala, familia mota, kulturala, gorputzekoa…)
- Norberaren eta besteen gorputzen edertasuna, erakargarritasuna... baloratzea. Gorputza dela eta, ugariak dira ikasleen artean sortzen diren gatazkak.
- Sare sozialak askatasunez, segurtasunez, errespetuz... erabiltzen laguntzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina