2016/02/25

Gatazkak eta trataera hezkidetzailea.



Aditu desberdinek erakusten diguten bezala gatazka modu positiboan ulertu behar da eta garapenerako aukera dela sinetsi behar dugu. Baina gehienetan pentsatzen dugu zerbait txarra dela ez dakigulako nola ebatsi bizitzan sortzen zaizkigunak.

Gatazka erronka da; azken batean, helburu bateraezinak edukitzea izugarrizko desafioa da bi aldeentzat, bai adimen aldetik, bai emozio aldetik. Horren arabera, beraz, gatazka gure izateari zentzua ematen dion arrazoietako bat da; aldaketaren arrazoia, aldaketarekin batera gertatzen den zerbait eta aldaketaren ondorioa; bizitza sozialerako ezinbestekoa; bizitzeko arnasa hartzea bezain garrantzitsua” (Galtung).

Gatazken ebazpenaren inguruan eta honen aplikazioa hezkuntza eremuna eskuliburu asko dira. Hauen artean La conviencia escolar, qué es y como abordarla, Rosario Ortegak idatzia.


Liburu honetan gatazkaren inguruko hausnarketa sakona egiten du idazleak eta ondoren proposatzen desberdinak egiten ditu. Horietako bat da: Trabajar la convivencia con proyectos de coeducación (167 orr.)

Rosario Ortegaren bideo interesgarria:



Eta beste artikulu bat: Acoso sexual en adolescentes.


Bestaldetik gatazka kontzeptua askotan lotzen da bakea kontzeptuarekin , nolabait esateko gatazkaren inguruan lan egin ahal izateko bakearen kultura sortu egin behar dela.

Baina kontutan izan behar dugu bakea ez dela gatazkarik ez izatea, baizik eta gatazkak ebazteko modua dela eta indarkeriarik ez egotea gure harremanetan, gure erantzunetan, ...eta gure eremuan aplikatuta harremanak berdintasunean garatzea izango zen. Hau da, indarkeria eza, jendartean, familian, komunikabideetan, ...

Indarkeria mota desberdinetakoa izan daiteke: fisikoa, emozionala, egiturazkoa edota kulturala.

Gatazken trataera egokia beraz, lagungarria eta eraikitzailea izango da baldin eta balioko badu:

  • Arazoak konpontzeko eta modu desberdinak eta hobeak ikasteko.
  • Harreman hobeak, laguntasunezkoak eta iraunkorragoak eraikitzeko.
  • Nork bere buruaz eta gainontzekoez gehiago jakiteko.
Horrela jokatzen dugunean pertsonak eta taldeak indartzen dira, harremanak sendotzen dira eta bestelako baloreak sustatzen dira: elkartasuna, enpatia, autoestimua, entzute aktiboa, ...., pertsonak ahaldundu eta beren identitateak indartzen dira.
 
Gatazken azterketan eta ebazpenean genero ikuspegia ezinbestekoa da gatazken zergatiak eta ondorioak ezagutzeko, pertsonengan duen eragina benetan aztertzeko eta trataera desegokia identifikatu eta eraldatzeko.
Gatazken azterketa egiterakoan alderdi desberdinak izan behar dira kontutan:
  • Inplikatutako pertsonak eta beraien interesak.
  • Pertsona horien arteko harremanak.
  • Gatazka sortzeko zilegitasuna.
  • Komunikazio estiloak.
  • Hartu daitezkeen konpromisoak, adostasunak, irtenbideak, ...
Edozein modutan ikerketa desberdinetan agerian azaltzen den gauza bata da gatazka batean beti interes desberdinak daudela eta irtenbideak bilatzeko interes horiek eta beraien arteko harremana aztertu egin behar dela.

Gatazketan elementu desberdinak biltzen dira eta izan behar dira kontutan: pertsonak, beharrak edo interesak eta prozesua.


Bestaldetik zergatiak eta ondorioak ere identifikatu behar dira.
Guía para el diálogo y la resolución de conflictos cotidianos: http://www.gernikagogoratuz.org/web/uploads/documentos/8513386eaf31b9a2ead6d6acbf038ba3642da662.pdf

Eta feminismoak gatazkak eraldatzeko irizpideak eraldatzeko lagundu dute. Egin diren ekarpenak lotuta daude eremu desberdinekin:
  • Zaintzaren etikarekin.
  • Oreka ekologikoa bilatzearekin.
  • Hainbat dikotomia apurtzearekin: Adimena - gorputza, pentsamendua - sentimendua, ...
  • Subjektuak pertsona gisa ikustearekin.
  • ...
Hezkuntzako eremuan erronka inportantea dela gatazken ebazpenean ikuspegi hezkidetzailea izatea. Eta lan hau egiteko hona hemen material interesgarri batzuk:
Egin beharreko lan honetan erabiltzen dugun ikas-irakas estiloa eta gelan erabiltzen den metodologia oso elementu inportantea da. Metodologiaren arabera sustatzen dira harremanak. Ikerketa desberdinek azaleratzen dute elkartasuna eta errespetua sustatzeko metodologia kooperatiboak oso baliagarriak direla:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina