2016/02/24

GATAZKEN ERABILERA POSITIBOA

 LABURPENA              



*Bakea modu tradizionalean ulertuta (estatuen arteko gerra-gatazka eza), indar militarra behar da hori mantentzeko.

*BAKEA edozein motatako (fisikoa, egiturazkoa, kulturala) indarkeriarik eza da.

*Eremu askotan, eskola barne, gatazkak “normaltasuna eta egokitasunaren” disfuntzio gisa ikusi eta landu izan dira.

*Bizitzak eta harremanek berezkoa dute gatazka. Gatazka konpontzeko erak egiten du hau positiboa edo negatiboa.

*Bakea berdintasun-harremanak izatea da eta prozesu bat da.

*Agresibitatea ez da indarkeria: agresitbitatea gizakien bizi-iraupen sena da; indarkeria, berriz, norberari edo besteei kalte egiteko indarra edo boterea erabiltzea da.

*Biolentzia-eza filosofiak bidezkoa ez den jarrerak aztertu eta konszienteki jabetzera, honen salaketa egin eta horri aurre egitera inolako indarkeriarik erabili gabe bultzatzen du.

*Gatazken aurrean jokabide femenino eta maskulinoak desberdinak izaten dira.

*Gatazkaren aurrean inplikatuta daudenen helburuak, interesak eta beraien arteko harremanak kontutan izan behar dira (genero-kulturak hauetan duen eragina kontutan izan behar dugu).

*Lankidetza (helburuak eta harremanak garrantzitsuak dira) da gatazkak tratatzeko era positiboa.

*Gatazka-egituran pertsonak (beraien izaera, egoera …), prozesua ( gatazkaren historia) eta arazoa (zergatiak eta ondorioak) hartu behar dira kontuan.

*Feminismoak Zaintzaren Etikarekin oso lotuta dauden ekarpenak eta irizpide aldaketak egin ditu gatazken trataeran: honetan testu ingurua, beharrak eta elkar ardura aztertzen dira gatazken zergatien oinarri gisa.

*Gatazkak lantzeko kultura positiborako landu beharreko bost eremuak genero ikuspegitik bideratzeak, eskoletan gatazkak era hezkidetzailean tratazen lagunduko digu:

-kontzientzia hartzea
-curriculuma
-banakako tutoretza
-partaidetza
-antolakuntza

BALORAZIO PERTSONALA

    Gai hao OSO interesgarria iruditu zait. Materialak probetxugarriak eta, egia esan, piskat gaindituta ikusten dut nere burua. Tutoretzaren inguruan hausnartzean, gai honek denbora eta ardura eskatzen digu, eta genero-ikuspegiak erantsi egiten dio behar duen osotasuna.

IKERKETA, BALIABIDE, PROPOSAMENA …

 “Ikastetxeetan gatazkak ELKARLANEAN ebazteko estrategiak” dokumentuan dinamika lagungarriak eskaintzen dira gatazkak tratatzeko. Zehaztasun handiz azaltzen dira eta aldagai asko hartzen dira kontuan.

                             Ez da genero ikuspegia zehazten, baina hezitzaileok gara ikuspegi hori gatazkaren oinarrian egon daitekeenean detektatu eta ikasleei detektatzen lagundu beharko diegunak.

“Berdintasunean Hezten Emakumearen Institutua eta Berdintasun Ministerioaren laguntzaz FETE-UGTk egindako programa” dokumentuan, hezkidetza eta harremanen trataera egokirako oso material interesgarria iruditu zait.



 Blanca Kerejeta irakasleak HIK HASI aldizkarian idatziriko artikuluan: “Haurrek, elkarren arteko gatazkak haien artean konpondu behar al dituzte? Kasu horretan jazarpenak izateko aukera handiagoa al da? Zer egin behar dute irakasleek?”, oso orientabide garrantzitsuak eskaintzen dizkigu.



DATUAK ETA ONDORIOAK


Eusko JaurlaritzaK argitaratutako “BIZIKIDETZA ETA BAKEAREN ALDEKO HEZIKETA EAEKO IKASTETXEETAN” dokumentuan,“Ikasleen arteko portaera baztertzaileak” (52.orrialdean) egindako analisian, genero aldagaia kontuan hartuta, dio:

Mutilak neskak baino baztertzaileagoak dira. Hala ere, portaera mota horietan ez dago hainbesteko desberdintasunik; batik bat, kideen itxura fisikoa eta eskola porrota edo lorpena direla -eta gertatzen diren diskriminazioetan.
    Mutilen nahiz nesken iritziz mutilek portaera okerragoak izan arren, horien erantzunetatik sexuen arteko gerra dagoela ondoriozta daiteke: mutilei portaera desegoki gehiago leporatzen dizkiete neskek, mutilek berek baino; eta neskei horrelako portaera gehiago leporatzen dizkiete mutilek, neskek berek baino.
     Mutilak neskak baino okerrago portatzen dira, DBH n batxilergoan baino gehiago, eta bi etapa horietan lanbide heziketan baino gehiago. Ikastetxe publikoek mutilen portaera baztertzailea azpimarratzen dute; aitzitik, ikastetxe pribatuek portaera negatibo gehiago ikusten dituzte neskengan. Horrek guztiak adierazten du 12 eta 18 urte bitarteko ikasleek, sexuaren arabera, helduen artean nagusi den ereduaren antzeko portaerak dituztela.”
Azpimarragarriak:

*itxura fisikoa bazterkeriaren arrazoi nagusietako bat da.
*sexuen arteko “gerra” gatazken interpretazioan islatzen da.
*genero ikuspegitik gizartean dagoen jarrera baztertzailea dute 12-18 urteko gazteek ere.
ERRONKAK

-kontzientzia hartzea: irakasleen eta komunitate osoaren prestakuntza genero-ikuspegian

-curriculuma: ezezagunaren aurrean dugun beldurrak sortzen dituen gatazkak, sentimenduen
                      adierazpenak bultzatzen dituzten edukiekin landu

-banakako tutoretza: Zaintzaren Etikan oinarritu norberaren eta besteen balorapena eta errespetua
                                  bizitzeko

-partaidetza: gatazkak lantzerakoan ikasle guztien partaidetza bultzatu

-antolakuntza: espazioen eta denboren neska eta mutilen parekidetasuna bultzatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina