2016/02/25

GAZTAZKAK ETA HORIEN TRATAERA HZKIDETZAILEAREN INGURUAN HAUSNARTZEN

Gai honen helburua gatazken analisian, interpretazioan eta trataeran genero-ikuspegia kontuan izatea da, hórrela, eskolan sortzen diren egoera gatazkatsuetan horiei aurre egiteko baliabide eta tresna egokiak, eraikitzaileak eta lankidetzan oinarritutakoak izateko.

Beharrezkoa da identifikatzea gatazkak zein ideia dugun. Bizikidetza eta Bakerako Hezkuntza 2 kontzeptutan oinarritzen da: bakearen ikusmolde tradizionala (estatuen arteko gerrarik ez egotea), eta bakearen aldeko ikerketan oinarritutako bakea, edozein motatako indarkeriarik eza bezala hartuta.
Eskolan gatazkak zuzendu eta agertzea eragotzi beharreko disfuntzio edo patologiatzat hartzen dira.
Gatazka denifizio ezberdinak daude, baina nik hurrengo ezaugarri hauek azpimarratu nahi ditut:
-          -Bizitzak berezkoa du gatazka
-         - Erronka bat da
-          -Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua da
-         - Bi modutan uler daiteke: intrapertsonala edo harremanetan sortzen dena

Gaztazkaz hitz egitean, BAKEAz hitz egiten dugu ere: askotan bakea gatazkariz ez egoteari deitzen diogu. Baina bakea ez da egoera estatikoa, dinamikoa da. Bake positiboaren kontzeptu berria: ia indarkeria zuzenik ez egotea eta justizia eta adiskidetze-kultura ongi sustraitua egotea. Helburua egiturazko indarkeria eta indarkeria kulturala desagertzea da. HOrretaz gain, hermonia soziala eta guztien eskubideak errespetatzea lortzea eta baita garapen iraunkor eta solidarioa ere.
Ildo honetatik Bilgune Feministak “Hau ez da gure bakea!” Kanpaina jarri du abian.. Euskal Herrian bizi dugun “normalizazio prozesuaren” inguruan hausnarketa bat egiten dute genero ikuspegitik. Oso interesgarria da, besteak beste, honako hausnarketa hau: “Emakumeok ez baikara “bakean” bizi, ez behintzat emakumeon kontrako indarkeria normaltzat duen bake egoera neutralizatu honetan: zeinetan, emakumeon aurkako gutxiespenak, irainak, gustukoak ez diren txisteak, kolpeak, prekarietate eta muturreko pobrezia egoerak, etab eguneroko errealitate diren”.


Horietaz hitz egitean, INDARKERIA zer den azaltzeko beharra ere agertzen da: gatazkei aurre egiteko orduan ikasitako portaera eredua da, eta 4 mota daude: fisikoa, emozionala, egiturazkoa eta kulturala.
Beste zenbait kontzeptu ere definitzen dira gaian zehar: agresibitatea, biolentzia eza.
Gatazken trataeran genero-ikuspegia kontuan izatea ezinbestekoa da. Beharrezkoa da nesken zein mutilen beharrak eta baita femeninotzat jotzen dugun kulturak bizikidetza positiboaren eraikuntzari eginiko ekarpenak kontuan izatea.
Gainera, gatazken analisia egiterakoan beharrezkoa da kontuan izatea inplikatuak dauden pertsonen interesak, horiek betetzeko dauden aukerak, pertsonen arteko harremanak, hartu daitezkeen konpromisoak eta dostasunak… Eta konponbideak edo irtenbideak aztertzerakoan, egitura alderdi hauek kontuan izan behar dira: helburuak, interesak eta beraien arteko harremanak. Gainera, ezinbestekoa da genero-kulturek izan dezaketen eraginaz kontzienteak izatea.
Gatazka fase ezberdinak dituen prozesua da, ziklikoa da, eta horren egituran 3 aspektu hartu behar dira kontuan: pertsonak, prozesua eta arazoa. LANKIDETZA da gatazkari aurre egiteko garatu nahi dugun jokaera.
Feminismoak gatazken trataeraren ikuspuntutik kultura-aldaketarako proposamen interesgarriak egiten dizkigu. Zaintzaren-etikaren planteamendua ere agertu da: baloreetan hezteko eta garapen morala lortzeko beharrezkoa da justizian zein zaintzan eginiko heziketa. Horren ezaugarriak dira: testu ingurua, beharrak eta elkar ardura, gatazken zergatiei heltzeko ezinbestekoa.
Hezkidetzak lan handia du gatazken trataeran. Ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko Isabel Fernandezek 5 eremu landu behar direla esaten du: kontzientzia hartu, curriculuma, banakako tutoretza, partaidetza eta antolakuntza. Guztietan gatazken trataera hezkidetzailean lau ardatz-kontzeptu zeharkatuko ditugu:
-      -   Botere eta lidergo partekatua                 
-       -   Jarreren birziklapena
-          -Aniztasuna
-        -  Justizia eta etika

Arartekoak 2006an ikastetxeetan gatazkak konpontzearen inguruko txostena argitaratu zuen:

Ikastetxean lantzeko erronkak asko dira, baina hona hemen gutxi batzuk:
-        -  Pentsaera aldaketa bat eman behar da eskola komunitatea osatzen dutenen artean: bake positiboaren kontzeptua barneratu
-        -  Genero ikuspegia zeharlerroa izan behar du eskolan: egituran, curriculum formal eta ez formalean…
-       -   Eskolan gai honetan prestakuntza berezia duen egotea lagungarria izan daiteke, gatazken tratamenduan aholkularitza emateko
-        -  Eta abar

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina