GATAZKAK ETA TRATAERA HEZKIDETZAILEA
Oso interesgarria izan da aste honetako gaia, Gatazkak, batez ere modu eraikitzaile
baten bidez azaltzen direlako, ohituta garen ikusputua erabat aldatzen. Asko
gustatu egin zait Galtung-ek gatazkaren ikuspegi positiboaren aldeko izaten
duen jarrera: “gatazka erronka da; azken batean, helburu bateraezinak
edukitzea izugarrizko desafioa da bi aldeentzat, bai adimen aldetik, bai emozio
aldetik. Horren arabera, beraz, gatazka gure izateari zentzua ematen dion arrazoietako
bat da; aldaketaren arrazoia, aldaketarekin batera gertatzen den zerbait eta
aldaketaren ondorioa; bizitza sozialerako ezinbestekoa; bizitzeko arnasa
hartzea bezain garrantzitsua”.
Bakearen denifinizioa
ere oso aberasgarria izan da…”pertsonen artean eta ingurunearekin hainbat mailatan
(ekonomikoa, sexuala, etnikoa, kulturala...) berdintasun-harremanak izatea da
bakea”. Bakea eta gatazkak erlazionatzean, argi ikusten da, gatazken trataera
eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak izaten bada, bakea eragingo
duela.
Gatazken trataera egokiak alde batetik, pertsonak
eta taldeak indartzen ditu, harremanak sendotzen ditu, pertsonen zein taldeen
identitateak indartzen ditu, eta boterea garatzen laguntzen du. Beste aldetik, gatazkaren trataera egokia egiten
bada, oso lagungarria eta eraikitzailea izan daiteke, esaterako:
·
arazoak
konpontzeko modu berriak eta hobeak ikasteko.
·
harreman
hobeak eta iraunkorragoak eraikitzeko.
·
nork
bere buruaz eta gainontzekoez gehiago jakiteko.
Gatazkari irtenbidea emateko posibilitateak
inplikatuek gatazkei aurre egiteko duten ahalmenaren araberakoak izan behar
dira. Honetan garrantzia hartuko dute enpatiak, egoeran sortutako emozioek,
izandako informazioak eta horren interpretazio zuzenak,
komunikazio-trebetasunek eta erantzuteko jokaeretan indarkeriaren erabilerak
edo indarkeria-ezak.
Gatazkaren inguruko teoria guztiek nabarmentzen
dute irtenbide-aukerak aztertzeko egitura-alderdi hauek kontuan izan behar
direla: gatazkan inplikatuak daudenen helburuak, hau da, lortu nahi
dutena, beren interesak eta beraien arteko harremana…oso adierazgarria behin irakurrita eta
ulertuta
Gatazkeen aurrean, aukerarik onena, argi dago, lankidetza-rena da, eraikitzailea eta hezitzailea
Gatazka-egituran hiru
aspektu kontuan
hartu behar dira: pertsonak, prozesua eta arazoa. Hiru aspektu horiek ondo definitzea lagunduko dute zer gertatu
den zehazten, zergatiak eta ondorioak definitzen, irtenbide egokiak aurkitzeko
giltza izango direnak.
Hezkuntza eremuan gatazkak aztertzeko genero
ikuspuntutik, ondorengo galderak lagungarriak izan ahal dira, zeren Generoa
kontuan izatea lagungarria da gatazken trataeran emakumeen eta gizonen arteko
berdintasun-eza identifikatzeko eta baita gatazketan parte hartzeko ere,
gatazkak bizitzeko generoagatik ematen diren modu ezberdinak adierazteko:
- Non daude emakumeak, haien beharrak, bizipenak…?
- Non dago feminitatearen edo maskulinitatearen eraikuntzaren aztergaia?
- Zeintzuk dira kultura maskulinoaren jokabideak, zeintzuk femeninoenak?
Ikasitako textuan bost eremu proposatzen dira. Horiek hartuta eta genero-ikuspuntua
kontuan hartuta hainbat iradokizun emango dituzte. Guztietan gatazken trataera
hezkidetzailean lau ardatz-kontzeptu landuko ditu.
- Botere eta lidergo partekatua., jarreren birziklapena, aniztasuna eta justizia zein etika
Nire ustez banakako
tutoretza, lehengo pausua izan behar da, besteei garatu ahal izateko
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina