2016/02/21

HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALAZ HAUSNARTZEN

Sexualitatea ere eraikuntza soziala dela ikusi dugu. Sexualitatearekiko ikuspegia urria eta murritza izaten jarraitzen dugu. Sistema patriarkalak jendartea heterosexuala dela aurreikustera bideratu gaitu, praktika sexual konkretuei lotua, ugalkortasunari lotua hain zuzen. Plazerra = koitoa ideia da ideiarik nagusituena. Koitoak zentralitatea hartuko du, genitalizazioa emango da.
Gizonaren gorputza eta genitalek hartuko dute indarra. Emakumearen plazerrak, genitalek, ez dute gizonezkoen indar eta botere berdina izango. Klitoriari ez zaio behar adinako arretarik eskainiko, ugalkortasunarekin lotzen ez denez, klitorisaren bazterketa edo gutxiestea gertatuko da.
 
Guzti honek, beste behin sexualitate eremuan ere botere harramanak egotea ziurtatuko du.. Ondorioz, sexualitate anitzak ikusezin bilakatuko dira. Sexualitate ezberdinen arteko hierarkia sortuz.
Nire ustez, sexu heziketa afektiboa indarkeriari eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkorki aurre egiteko bidea da. Nork bere burua onartzen eta maitatzen laguntzea da muina, horrela izango baitutugu pertsona zein harreman osasuntsu eta gustagarriak.
Ezinbestekoa dugu eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jarriko duen heziketa afektibo sexual hezkidetzailea sustatzea. Heziketa afektibo sexuala hezkuntza eremu guztian txertatzea, sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratuz.
 

Hezkideta afektibo sexuala zertarako?
Bikote arrakastatsuaren” erreferentzia murriztaileak identifikatu eta estereotipo horiek neutralizatzeko. Buru estimua, jakin mina eta autonomia indarnerritzeako Aukera aniztasun itzelaz ohartzeko, bai norbere desiretan, bai besteenganako harremanetan. Jolasteko. Gozatzeko eta elkarrenganako errespetuzko giroa sustatuz, besteen gozamena onartu eta adoretzeko. Elkarren zaintza eta elkarlaguntza harremanen oinarrian txertatzeko.
Funtsean, garen modukoak izaten eta onartzen lagunduko digun heziketa behar dugu.
Erronkak:
-Eskola komunitateak gaiarekiko konpromesua eta horretarako bitartekoak jartzea.
-Sexu eta genero-binarismoen deseraikitze lana.
-Sexualitatearekiko ikuspegi murritza zabaldu. Mitoak hautsi.Anistazuna zabaldu.
-Maitasun erromantikoa ezbaian jartzea. Norbanakoa mundu emozionalaren eta bere desiren garrantziaz jabetzea.
-Norberaren ezagutza eta onespena sustatzea.
-Emakumearen sexualitatea ikusaarazi eta indartzea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina