2016/02/26

GATAZKAK HEZKIDETZAREN IKUSPEGITIK HAUSNARTZEN.




Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.


Oso gai interesgarria izan da aste honetakoa, batez ere,  material, ikerlan eta hainbat datu ezagutu ditugulako. Izan ere, aste honetako gaia ikastetxeen eragin handikoenetako bat da. Gaiaren helburua izan da gatazken analisia, bere interpretazioa eta bere trataera genero ikuspegitik, eta aztertzea nola eskolan sortzen diren egoera gatazkatsuetan horiei aurre egiteko,  baliabide eta tresna egokiak erabiliz.


Bereziki interesatu zaidana izan da Galtung-ek gatazkaren ikuspegi positiboaren aldeko izaten duen jarrera: “gatazka erronka da; azken batean, helburu bateraezinak edukitzea izugarrizko desafioa da bi aldeentzat, bai adimen aldetik, bai emozio aldetik. Horren arabera, beraz, gatazka gure izateari zentzua ematen dion arrazoietako bat da; aldaketaren arrazoia, aldaketarekin batera gertatzen den zerbait eta aldaketaren ondorioa; bizitza sozialerako ezinbestekoa; bizitzeko arnasa hartzea bezain garrantzitsua”.  


“Bakerako Hezkuntzarako Euskal Liburuan”  dioen bezala “bizitzak berezkoa du gatazka, elkarren arteko harremana bera da gatazka. Ideia hau ere uste dut funtsezkoa dela.


Hau dela eta, gatazkaz zein ideia dugun identifikatzea garrantzitsua da, nola eraikitzen ditugun harremanak eta gatazkei aurre egiteko moduetan zein eragina duen generoak.


Gatazkaren trataera egokia egiten bada, oso lagungarria eta eraikitzailea izan daiteke:


1. arazoak konpontzeko modu berriak eta hobeak ikasteko.
2. harreman hobeak eta iraunkorragoak eraikitzeko.
3. nork bere buruaz eta gainontzekoez gehiago jakiteko.


Bestalde, gatazken trataeran genero ikuspegia kontuan izatea ezinbestekoa da:
1. Enpirikoki, gatazken zergatiak eta ondorioak ezagutzeko.
2. Kontzeptualki, sakonean ulertzeko.
3. Etikoki, pertsonengan eta gizartean duten benetako eragina agerian uzteko eta bere trataera desegokiak duen ondorio kaltegarriekin bukatzeko.


Gatazkaren inguruko teoria guztiek nabarmentzen dute irtenbide-aukerak aztertzeko egitura-alderdi hauek kontuan izan behar ditugula: gatazkan inplikatuak daudenen helburuak, hau da, lortu nahi dutena, beren interesak eta beraien arteko harremana.


Gatazka-egituran hiru aspektu kontuan hartu behar dira: pertsonak, prozesua eta arazoa.



Aipaturiko gaiaren inguruko ikerketa, baliabide edo proposamen adierazgarriren bat gomendatu.  


  • Adibide bezala, hona hemen azken bolada honetan ikastola batean egin duten JAIALDIEN DIAGNOSTIKOA:


JAIEI BURUZKO AZTERKETA HEZKIDETZA IKUSPEGITIK




http://www.zurriolaikastola.eus/sites/default/files/Ikonoak/JAIALDIEN%20DIAGNOSTIKOA.pdf





http://zubiakeraikitzen.blogspot.com.es/2007/05/afektua-eta-hezkidetza-lehen-hezkuntzan.html

Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.


  • “No hay convivencia sin coeducación”. Oso artikulo baliogarria.




  • “La coeducación, una propuesta contra la violencia sexista y la violencia escolar”




  • Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan (Ararteko)




ikastetxean lantzeko erronkak


Ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko, Isabel Fernández-ek 5 bost eremu landu behar direla esaten du:


1 KONTZIENTZIA HARTZEA
2 CURRICULUMA.
3 BANAKAKO TUTORETZA, GATAZKEI AURRE EGITEKO LAGUNTZA ZUZENA EGITEKO.
4 PARTAIDETZA
5 ANTOLAKUNTZA.




Guztietan gatazken trataera hezkidetzailean lau ardatz-kontzeptu zeharkatuko ditugu:


  • Botere eta lidergo partekatua.
  • Jarreren birziklapena.
  • Aniztasuna
  • Justizia zein etika


Marijose#hausnarketa#gatazkak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina