Gatazkak interes kontrajarriak
daudenean sortzen dira eta hori bizikidetzaren parte bat da. Bizitzak berezkoa
du gatazka, eta ez da ez negatiboa, ez positiboa. Positiboa edo negatiboa
gatazka konpontzeko modua izango da. Gatazkaren trataera egokia egiten bada,
oso lagungarria eta eraikitzailea izan daiteke.
Gatazken trataeran
genero ikuspegia kontuan izatea ezinbestekoa da. Hezkuntza esku-hartzeetan
gatazken trataeran eta harremanen eta bizikidetzaren berregite-lanetan genero-analisia
kontuan ez izatea bera da indarkeria mota bat.
Garrantzitsua da
gogoratzea irtenbideak duela garrantzia eta ez hainbeste erruduna
identifikatzeak edo zigorra jartzeak.
Proposamen adierazgarria da
gaian aipatutako “bakea”ren kontzeptua. Izan ere, zuzeneko eta ageriko
indarkeriaz gain (fisikoa edo erasoa), ezkutuko bi indarkeria mota ere badaude:
batetik, egiturazko indarkeria (pobrezia, errepresioa eta alienazioa),
bestetik, berriz, indarkeria kulturala (zuzeneko indarkeria erabiltzea edo
biztanle batzuei oinarrizko eskubideak denbora luzean mugatzea justifikatzen
duena.)
Honen harira,
interesgarria iruditu zait Euskal Herriko Bilgune Feministaren “hau ez da gure
bakea” artikulua. Hemen.
Jardueran jasotako datuetan
ondorioztatu dut; Geure burua ulertzen ikasten badugu, seguruenik, errazago
ulertu ahal izango dugu gure ingurukoen emozio eta sentimenduak, eta, ondorioz,
komunikatzeko erraztasun handiagoa izango dugu.
Edozein motako harremanak
konplexuak dira, eta, beharbada, pausorik zailena gure emozioak adieraztea da,
gaizkiulertuak elkarrekintzan ematen baitira. Horregatik, garrantzitsua da gure
sentimenduak bestearenak mindu gabe adierazten ikastea. Komunikazio mota horri
asertibitate deitzen zaio, eta indarkeriarik gabe komunikatzeko modua da,
bestearen iritzia errespetatuz, baina norbera mespretxatzen utzi gabe.
Pertsonak konplexuak gara eta halakoxeak dira ondorioz harremanak ere. Baina horixe da hain zuzen ere aberasten gaituena.
Pertsonak konplexuak gara eta halakoxeak dira ondorioz harremanak ere. Baina horixe da hain zuzen ere aberasten gaituena.
Ikastetxeetan bizikidetza eta
gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko bost eremutan landu behar da:
- Kontzientzia hartzea.
- Curriculuma
- Banakako tutoretza
- Partaidetza
- Antolakuntza
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina