2016/02/27

GATAZKAK ETA TRATAERA HEZKIDETZAILEA


Aste honetan gatazken analisian, interpretazioan eta trataeran aritu gara, beti ere, genero ikuspegia kontuan izanik.
Gatazkak modu interpertsonalean, norberak bere buruarekin duena eta harremanetan sortzen dira. Egunero milaka erabaki hartzen ditugu eta honek barne gatazkak sortzen dizkigu, hau edo hori,...milaka gatazka gutako bakoitzean. Iritzi, zaletasun,...desberdinak ditugu. Gure gizartea, aberatsa, askotarikoa, gatazkatsua eta harrigarria da. Aniztasn honek gatazkak dakartza. Gatazka ez da ez negatiboa ez positiboa. Positiboa edo negatiboa gatazkak konpotzeko modua izango da, hau da, pertsonak, desberdinak izanik, elkarren artean duten harreman mota.

Pco Casconek bideo honetan azaltzen duden bezala, trebetasunak eta herramientak eskeini behar dira gatazkei irtenbide positibo bat eman ahal izateko.


Gatazka ezinbestekoa da pertsonen eta jendeartearen garapenerako. Gatazkari buruz aritzean, bakeaz hitz egitera ere eramaten gaitu, hau da, pertsonen artean eta ingurunearekin hainbat mailatan (ekonomikoa, sexuala, etnikoa, kulturala,...)berdintasun harremanak izatea. Gatazken trataera eraikitzaileak eta berdintasun oinarritutakoak bakea eragingo du.





Beste baliabide batzuk ere aipatzen ditut jarraian.
https://ikaskom.wikispaces.com/

Ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerako kultura positiboa zabaltzeko,  gatazkak konpontzen eta gatazken aurrean zer egin dezaketen erakutsi behar diegu ikasleei: gatazkak aurreratzeko eta ikasteko aukera gisa bizitzen; gatazkak aztertzen;entzute aktiboa egiten; gure sentimenduak eta besteenak aitortzen, gure sentimenduak azaltzeko eta besteenak enztuteko jarrera positiboa izaten; emozioak eta sentimenduak autorregulatzen; enpatia eta elkarrekikotasuna sentitzen; posizioak eta interesak bereizten, negoziatzen,...


 Isabel Fernandez-ek aipatzen dituen 5 eremuak kontutan hartu beahr dira:

- Antolakuntza eta honen barruan, gatazken trataera hezkidetzailea izateko kontutan hartu beharrekoak, botere eta lidergo partekatua, jarreren birziklapena, aniztasuna eta justizia zein etika.
- Curriculuma eta eta honen barruan, gatazken trataera hezkidetzailea izateko kontutan hartu beharrekoak, botere eta lidergo partekatua, jarreren birziklapena, aniztasuna eta justizia zein etika.
- Partaidetza eta eta honen barruan, gatazken trataera hezkidetzailea izateko kontutan hartu beharrekoak, botere eta lidergo partekatua, jarreren birziklapena, aniztasuna eta justizia zein etika.
- Banakako tutoretza eta eta honen barruan, gatazken trataera hezkidetzailea izateko kontutan hartu beharrekoak, botere eta lidergo partekatua, jarreren birziklapena, aniztasuna eta justizia zein etika.
- Kontzientzia hartu eta eta honen barruan, gatazken trataera hezkidetzailea izateko kontutan hartu beharrekoak, botere eta lidergo partekatua, jarreren birziklapena, aniztasuna eta justizia zein etika.

http://www.hikhasi.eus/artikulua/1558







Gatazken trataera egokia egiten bada, arazoak konpontzeko modu berriak eta hobeak ikasteko, harreman hobeak eta iraunkorragoak eraikitzeko eta nork bere buruaz eta gainontzekoez gehiago jakiteko, balioko du,

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina