2016/02/21

Heziketa Afektibo-sexuala behar al da?




HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA BEHAR AL DA?


Afektuen esparruan neskek eta mutilek genero-harremanak barneratu dituzte eta horiek gizon askoren oldarkortasuna eta indarkeria sustatu ez ezik, emakume askok gizon beldurgarri hauek maitatzea ere bai,



Jendarteak oraindik maitasun erromantikoaren ideia sustatzen duela eta horrekin loturik maitasunak edozein " basapizti" edo "apo" ipuinetako "printze" bihur dezakeela. Hori dela eta,harreman heterosexualetan neskek ez dute errez identifikatzen "mutil gaiztoak" nahiago izateak dakartzan gutxiespen eta erasoak eta mutilei transmititzen zaie "matxote" izan behar direla baldin eta bikoterik izan nahi badute. Hauek dira Ianire Estebezen hitzak. Oso blog interesgarria dauka.Hona hemen link-a

Mi novio me controla lo normal




Sexualitatean ere eredu hegemonikoa izan dugu eta oraindik ere gizartean dago. Sexualitatea eraikuntza soziokultural denez, aldatu eta landu daiteke. Orain arte sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate-eredua sustatu eta indartu dueta kanpo dauden sexualitate-eredu  anitzak patologizatzen ez baditu, ez normaltzat hartzen ditu.

Ugalkortasun sexualitate-eredu hegemonikoak jendarte heterosexuala beharko du eta horrek suposatzen du desira ugalketari lotuta egongo dela. Koitoa harreman sexualetan zentrala bihurtzean gorputzaren genitalizazioa emango da non gizonaren genitalak protagonoismoa izango dituzten eta klitoria ugaltasunerako funtziorik ez duenez, baztertuta egongo da.


Aipatzeko beste puntua , gaur egun sexua kontsumo-produktua bihurtu dela..



  •  Jendea eta bereziki neskatilen hipersexualizazioa
  • Sexua praktikatzea osasunarekin eta zorionarekin lotzea helburu merkantilistarekin.
  • Sexu patriarkalaren negozioak, prostituzioa eta pornografia.

Eskolak heteronormatibitatean hezten ditu ikasleak ezkutuko curriculumaren bitartez.
Helburua izango da HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL hezkidetzailea hezkuntza eremu guztietara zabaltzea eta sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietara integratzea.




.

EZER EZ EGITEA, EGITEA DA.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina