“Harreman
afektibo-sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun
sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean
oinarrituta”.
Heziketa
afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko behar-beharrezkoa
da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea,
hau
da,
sistema
patriarkalak inposatzen duena. Eredu honek sexualitate-eredu anitzak
kanpoan uzten ditu, eta
hauek
patologikoak
edo ez normaltzat hartzen
ditu.
Eskolan
gai honen inguruan esku hartze kontzientea
egin
behar da, bestela inposatutako heteronormatibitatean
hezten da
(ezkutuko curriculumaren bitartez, jarduera eta elkarrekintza guztien
bitartez), botere
harremanak eta genero rolak bistarazi-deseraiki egin behar da.
Garrantzitsua
da ikastetxean neska,
mutil, trans,
intersexualak, lesbiana, gay, heterosexualak, bisexualak, asexualak,
pansexualak, harreman afektibo-sexualak bere buruarekin bakarrik
dituzten ikasleak … izendatuak sentitzea
baita giza-sexualitatearen diskurtso normalizatuaren parte ere bai.
Kontuta
hartu behar dugu jendarteak
duen sexualitateari buruzko diskurtsoan bezala, gazteen artean
estereotipo sexistak mantentzen dira, non
neska/emakumeen sexualitatea ia ez da existitzen, desioa ez
zaie
errekonozitzen eta ezin dute beren esperientzia sexualez hitz egin.
Aldiz, mutil/gizonen sexualitatea desio geldiezinarekin
identifikatzen da, behin eta berriro hitz egin dezakete beren
esperientzia sexualez (ospe ona ekarriko die) eta maitasuna ez da
beren bizitzaren erdiguneko proiektua, baizik eta beste bat,
sexualitateari loturik dagoena
Gorputz
sexuatuak gara eta eguneroko bizitzan etengabe
egiten ari gara heziketa afektibo-sexuala. Beraz
goian
aipatu dudan bezala, eskolan esku
hartzea kontzientea egin behar da, erabiltzen ditugun materialak eta
hizkuntza zainduz. Baita ere kontutan hartu behar dugu gure gorputzak
transmititzen duena eta gure buruari buruz ematen dugun irudia,
honetan curriculum ezkutua agertzen
delako, ez badugu kontziente egiten eta zaintzen.
“Afektibitatea diogunean, nork bere buruarekin, gainontzeko pertsonekin, naturarekin, animalia eta objektuekin harreman positiboak izateko pertsonen gaitasunaz ari gara”.
Gaia
lantzeko Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzarako, hirugarren eta laugarren mailetan,
ikastetxeetan
SEXUMUXU
Sexu-Heziketarako programa ikusten
dut egokia.
Ikaleei,
irakasleei eta gurasoei zuzenduta dago.
Kontutan
izan behar dugu, Gazteen
Euskal Behatokia dion
bezala, gazteen iritziz
(% 80) sexualitatea beharrezkoa dela norberaren orekarako., aldiz
%40ak uzte du “harreman sexualak izateko maiteminduta egon behar
da” . Eta horrelako programak eskolan lantzeak ikasleek mesederako
izango dira, sexualitatea bere osotasunean garatu ahal izateko.
Ikastetxean/jendartean
lantzeko erronkak:
Eskola-komunitatea
osatzen duten pertsona oro
bere identitatearekin gustura sentitu
behar dira. Eta ikasleek eskolan harreman
afektibo eta afektibo-sexual positibo eta autonomoak eraikitzeko
konpetentziak garatu
behar dituzte.
Hau
kontutuan hartuta erronka hauek ikusten ditut:
-
Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza-eremu guztietan
txertatzea.
-
Sexualitatearen
inguruko mitoak deseraikitzea,
baita maitasun erromantikoaren mitoa eta amatasunarena
-
Familia-aniztasunaren
errealitatea transmititzea
eta normalizatzea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina