2016/02/26

GATAZKAK HEZKIDETZAREN IKUSPUNTUTIK HAUSNARTZEN


Kontrako interesak daudenean gatazkak sortzen dira, gatazka bizikidetzaren parte bat bihurtzen delarik. Beraz, gatazka ez da  negatiboa ezta positiboa ere. Gatazkari aurre egiteko modua baizik izan daiteke positiboa edo negatiboa.
Gatazkaren egituran  pertsonak, prozesua eta arazoak parte hartzen dute. Garrantzitsua beraz,  generoak eta sexuak gatazketan duten eraginaz kontzientzia hartzea. Gatazketan hiru elementu parte hartzen  dutelarik:
  • Pertsonak,
  • Prozesua ,
  • Arazoa, 

Gatazkari aurre egiteko elementu hauek kontuan hartzea ezinbestekoa da.
Feminismoak, orokorrean, alternatiba etiko-politikoa den aldetik eta gatazken trataeraren ikuspuntutik kultura aldaketarako proposamen interesgarriak egiten ditu, hainbaten artean; Gatazketan inplikatutako pertsonek subjektu-kategoria izatea, gatazkei irtenbidea emateko lehia-eskemaz gain, bestelako eskemak ere kontuan izatea eta hainbat kontzeptuen berdefinitzea: independentzia, etika, eskubideak … 
   Ekarpen horiek oso lotuta daude gatazken trataera aberastu duen “Zaintzaren Etikak” duen planteamenduarekin, honek, gizabanakoaren alderdi soziala azpimarratzen du, gatazkan inplikatuen beharrak kontuan hartzen ditu eta  gatazka eraldatzeko testuinguruari garrantzia ematen baitio.


Gatazkaz aritzen  garenean hausnartzera garamatzan hainbat kontzeptu agertzen dira: bakea, indarkeria, agresibitatea , indarkeri-eza ...
  • Bakea, pertsonen artean eta ingurunearekin hainbat mailatan (ekonomikoa, sexuala,   etnikoa, kulturala...) berdintasun-harremanak izatea eta guztien beharrak kontuan hartzea bakearen adierazlea da.
  • Indarkeria jendartean, familian, komunikabideetan … gatazkei aurre egiteko orduan   ikasitako         portaera-eredua da.
  • Agresibitatea, gizakien ezaugarri bat da Kasu honetan ikasten dena erabilera da,         norberarentzat eta gainontzekoentzat eraikitzailea edo kaltegarria izan daitekeena.
  • Indarkeria-eza, gatazken aurrean indarkeria erabiltzen ez duten jokaera guztiak.


   
    Eskoletako genero-indarkeriaren inguruan egin diren hainbat ikerketek gatazkak eraldatzeko irizpideak ere aberastu dituzte:
                
   

   

Gatazken trataeran Ikastetxean lantzeko erronka batzuk hauek izan daitezke:

  • Generoak eta sexuak gatazketan duten eraginaz kontzientzia hartzea.
  • Sentimenduen eta balore afektiboen inguruan hausnarketa berreskuratzea eta hainbat kontzeptu birdefinitzea: adibidez, errukia, maitasuna …
  • Positiboki eragiteko metodologiak sustatu.
  • Ikasketa kooperatiboak indartu.
  • Lankidetza  bultzatu.
  • Espazioen eta denboren kudeaketa parekideak bermatu.
  • Autozaintza, elkarzaintza eta besteen zaintza integratu.
  • Eskubide eta betebeharretan oinarritzen diren harremanak sustatu = Berdintasun harremanak.
  • Arauak denon artean adostu.
  • Inplikazioa bultzatu, partaidetza, pertenentzia eta korresponsabilitatea landu, ardurak baloratzeko.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina