Eskolak, esku-hartze kontzientea egiten
duenean ez
ezik, heteronormatibitatean hezten duenez (ezkutuko
curriculumaren bitartez, jarduera eta
elkarrekintza guztien
bitartez), heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko
behar-
beharrezkoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan
jartzea. Hau da,
bere inposaketei kritika egin, botere harremanak
eta genero rolak bistarazi-deseraiki,
hedabideek eta sistema
ekonomikoek sortzen dituzten “beharrak” aztertu, sexualitate
aniztasuna eta eredu ez-normatiboak plazaratu, norberaren
errepika-ezintasunaren ideia
indartu eta berdintasun-, askatasun-,
adostasun- eta begirunean oinarrituriko harreman
desberdinen ereduak
proposatzea.
Helburua heziketa afektibo-sexual
hezkidetzailea hezkuntza-eremu
guztietan txertatzea izango da,
pertsonen sexualitatearen inguruko diskurtsoa normalizatzea, edo,
hobe esanda, sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin
ikastetxeko
harreman esparru guztietan integratzea.
Horrekin guztiarekin, gazteek duten
askatasun sexuala kontzeptuari erreparatu
behar diogu. Janire
Estebanezek dioen moduan: “Honela ulertzen ari da: ‘izan
ditzakezun harreman sexual guztiak izan’. Modernoa izateko
baldintza balitz bezala eta
neska asko hori egiten ari dira, nahi ez
dutenean ere, jatorra denaren ustetan. Ez diote
bere buruari
planteatzen harreman sexualik ez izatea ba dela ere askatasun
sexuala”
Heziketa
afektibo-sexuala
ikastetxe
eta
irakasleen
sentsibilitate
eta
boluntarismoaren eskuetan
geratu ohi izan da eta kasu gehienetan, zailtasunak gaindituz
ahaleginak egin egiten dira. Sarritan gai honetaz kanpoko erakunde
bat arduratzen da eta
horretarako duten denbora tartea laburra
denez, ugalketan, nahi gabeko haurdunaldien
eta sexuen bitartez
transmititutako gaixotasunen prebentzioan zentraturiko ikastaroak
izan
ohi dira, jendarte patriarkalak ezartzen dituen harreman
ereduak gainditzeko (nork bere
buruarekin, beste pertsonekin eta
emakume eta gizonen artekoak) lanketarako aukera
eskasa izanik.
Ildo honetan, hitzek duten garrantzia,
gogoratu behar dugu; sexualitatea nola izendatzen dugun (erabilitako
hitzak, aipatzen eta aipatzen ez
dena), hala ulertzen ditugu
sexualitatea zein pertsonek besteekiko hartzen dituzten
rolak.
Hizkuntzaren bitartez, errealitatea isla dezakegu edo aldaketak
sustatu. Hori
dela eta, sexualitatearen espresioa positiboa den
zerbait bezala transmititzeko, sexualitateaz hitz egiteko unean
hainbat alderdi kontuan hartu beharko ditugu:
● Hitz gozoak, samurrak, maitekorrak
eta atseginak erabiltzen saiatu.
● Genero-rolak, emakumeekiko eta
beren bizitza-zikloetako aldaketekiko mesprezua,
gizonen
“omnipotentzia”, koito-zentralitatea eta heteronormatibitatea
erreproduziten
dituzten hizkuntzaren espresioak aztertu, alternatiba
ez-sexistak identifikatu eta
beren erabileraren barneraketa
bultzatu.
● Aniztasun afektibo-sexuala
irudikatu, izendatu eta errepresentatzeko ahalegin
kontzientea
egin.
Web gune erabat interesgarria eta fresko-freskoa:http://www.klitto.com/
“Afektibitatea diogunean, nork bere
buruarekin, gainontzeko pertsonekin,
naturarekin, animalia eta
objektuekin harreman positiboak izateko pertsonen gaitasunaz
ari
gara”.
Afektibitatea laguntza, babesa,
maitasuna, goxotasuna, xamurtasuna eta elkar ulertzea,
eman eta
jasotzeko gaitasuna bezala ulertzen dugu.
Sexualitatea plazerraren kudeaketa gisa
ulertu daiteke, desioaren espresio eta
komunikazio bezala, nork bere
buruarekin zein gainerako pertsonekin. “Desioa eta
plazerra
abiapuntu eta helmuga izango lirateke” komunikazioa eta errespetua
direla
medio. Konplizitate, adostasun eta askatasunean oinarritzen
da. Bizitza-ziklo osoan
presente dagoen ahalmena da. Sexualitatea
aniztasuna da, nork bere modu propioan
bizitzen du; hortaz, pertsona
beste sexualitate dago eta sexualitateei buruz hitz
egin dezakegu.
Heziketa
afektibo-sexual
hezkidetzaileak
heteroarautik, genero jazarpenetik eta sexu
binarismotik
haratago joan nahi du, pertsonen, harreman eta bizitza
modu desberdinen aniztasuna bistarazi eta normalizatu,
nor den
moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta
sexualitatea aske
espresatzen bizi ahal izateko.
Horretarako hauek dira hezkidetzak
planteatzen dituen erronkak:
● Eskola-komunitate osoaren
sentsibilizazioa eta prestakuntza hezkidetza ikuspegitik.
● Edozein lan esparrutan curriculum
ezkutuaren bitartez heziketa-eragile guztiak
heziketa
afektibo-sexuala egiten ari garela onartzea eta hausnarketa
pertsonal
eta kolektiboa egitea.
● Afektibitatea eta sexualitatearen
heziketaren garrantzia onartuz (pertsonen garapen
integralerako)
eskola-komunitate osoaren konpromisoa hartzea plan integral bat
diseinatu eta aurrera eramateko, orain arteko heziketa
afektibo-sexualaren
inguruan garaturiko ekintzetatik abiatuta eta
marko hezkidetzaile batean. Hezkuntza
eragile guztiek parte-hartzen
duten plan bat, heziketa afektibo-sexuala modu
progresibo eta
sistematikoan lantzeko (maila guztietan, bai eskolan, bai familia
ingurunean, baita herri zein auzo mailan ere).
● Emakumeen eta gizonen
sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea
, baita maitasun
erromantikoaren mitoa eta
amatasunarena.
● Heziketa afektibo-sexuala
aniztasunean heztea. Heteroaraua gaindituz
orientazio sexual anitzak
eta familia mota desberdinak, kultura desberdinetakoak,
gorputz
desberdinetakoak bistaratu eta berdin baloratuak (hierarkiarik gabe)
direla
bermatuko duen heziketa izatea. Halaber, aniztasun guztien
errepresentazioan
emakume eta gizonen parekidetasuna ziurtatzen
duena.
● Sexualitate anitzen diskurtsoa
normalizatzea. Ez aurresuposatu guztiak
heterosexualak garela, ez
eta pertsonen sexua ere. Tabuak apurtu eta
naturaltasunez eguneroko
elkarrekintzetan horiei buruz aritzea.
● Norberak bere gorputzaren
autoezagutza eta onarpena eta gorputz
desberdinen edertasuna,
erakargarritasuna, sentsualitatea eta abarren balorazioa
ahalbidetzen duen heziketa sustatzea (erakarpen-eredu ez-normatiboak
landuz).
● Aisialdia eta sare sozialak
benetako askatasunez, segurtasunez eta eraldaketak
gauzatzeko
esparru bezala erabiltzeko erremintak ematea. Heteropatriarkatuak
ezarritako mugak gaindituz nork bere identitate afektibo-sexual
propioaren
eraikuntza prozesua sustatzea.
● Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzen
duen heziketa izatea, espresio sexista,
LGTBIQ+fobikoak,
lodifobikoak edo beste edozein bazterkeria-adierazpenak
aldarazten
duena eta aniztasun afektibo-sexualaren adierazpen guztiak aipatzen
dituena.
● Material didaktikoetan
aniztasunaren presentzia sustatzea identitate, harreman
afektibo-sexual eta familia-motak, besteak beste, haien arteko
hierarkiarik gabe
agertuz eta emakume eta gizonen arteko
parekidetasuna bermatuz.
● Ikastetxea zein beste lan esparruak
identitate pertsonal eta afektibo-sexual anitzak
aske
esperimentatzeko eta espresatzeko gune bihurtzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina