Hezkidetzaren inguruan irakurketak, web, blog eta aditu
asko eta asko ezagutzen ditugu, eta azken egunetan erabat murgilduak egon gara
hauen testuak irakurtzen, bideoak ikusten... Horietako askok Hezkidetza definitzen
dute, eta oso ondo gainera.
Nire ustez, gaur egun ezin da irudikatu Hezkuntza bat hezkidetzailea ez dena. Askotan esaten dugu gaur egungo gizartea
oso anitza dela, baina bada betidanik gure artean egon den aniztasuna, hau da, emakume eta gizon gara. Desberdinak gara baina
berdintasunaren barruan kontsideratuak izan beharko ginateke eskubide, aukera
eta askatasunean. Okerrena urte asko eta asko pasatu behar izan dutela hau
garbiago ikusi ahal izateko.
Iruditzen zait ezin dugula pentsatu gure eskola eta institutuetan dauden
neska eta mutil beren heziketa prozesua erabat garatuko dutela, ez bada da
genero perspektiba batekin egiten. Ikusten ari gara hainbat kontzeptu eta
estereotipo erreproduzitzen ari direla: kontrola, askatasuna falta, amodio
erromantikoaren mitoa,...
Hezkuntza araudiak inportanteak dira ere
eta azken urteotan izan ditugunak (LOGSE, LOE) eta izango duguna (Heziberri
2020) guztietan aipatzen da inklusioa, berdintasuna, ... Inportanteak dira
marko legal bat eskaintzen dutelako eta kutsu"legala" ematen
diotelako hezkidetzari, baina beste gaietan bezala, azken finean hezkuntza
egiten dugunok irakasleok gara, hau da pertsonak eta pertsona horien baita
gelditzen da eguneroko lana geletan.
Izan ere, daude, bai, baina niretzat erronka
inportanteenak bi dira, alde batetik gai honetan sinesten dugunok aurrera
egiten jarraitu behar dugula gero eta sinesmen handiagoarekin eta gero eta
indar gehiagorekin. Bestaldetik gure inguruan ditugun pertsonak
(familiartekoak, lankideak, lagunak,...) kutsatu behar ditugu. Batzuetan ikusten
gaituzte feministak bezala eta hau
askotan ez da ondoegi ulertzen den zerbait, pentsatzen dute gure harrikada dela
eta ez dute hartzen modu serioan. Niretzat hau da eguneroko erronka,
ulertaraztea oso gauza serioa dela eta benetan denon inplikazioa behar dugula,
emakume zein gizon.
"...gai honetan sinesten dugunok aurrera egiten jarraitu behar dugula gero eta sinesmen handiagoarekin eta gero eta indar gehiagorekin. Bestaldetik gure inguruan ditugun pertsonak (familiartekoak, lankideak, lagunak,...) kutsatu behar ditugu."
ErantzunEzabatuEsaten duzun honekin lotuta, eskertzekoa da horrelako foroetan oinarrizko behar eta ideiak konpartitzen ditugun pertsonak hitz egin ahal izatea.