2015/10/27

AURREKO HIRU ASTEKO GARAPEN PERTSONALA HEZKIDETZAN


Beno ba... pasa den astean egin behar izan dugun lana ez da makala izan. Hausnarketa pertsonalak, behaketak, iritziak bota…eta oso agobiatuta egon arren,  niretzako aberasgarria izaten ari da; beraz, ahaleginak merezi izango duela pentsatzen dut.
Aurreko post batean adierazi nuenez, bizitza osoan izan dudan borroka da hau. Baina bihotzean hala sentitu arren, aste hauetan, ondino lantzeko ditugunetaz  ohartzen ari naiz.

Borroka ez dago gizon eta emakumeen, neska eta mutilen arteko berdintasuna lortzean soilik; hezkuntzako langileak izanik, baita gure ikastetxeetan ohikoak izaten diren, Curriculum ezkutuan dauden eta gainditu behar ditugun hauetan ere:

  • Ume guzti-guztiak berdin tratatu (eta ez diot generoari besterik erreferentzirik egiten), haiekin erabiltzen dugun hizkera eta tonua zaindu: batzuk politak, formalak…,  besteak txapeldunak, mugikorrak…

 Heziberri 2020 planaren Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumak dionez:  “Elkarrekin bizitzeko eta arazoei aurre egiteko ahalmen eraginkorraren osagaia da komunikazioa, eta bitarteko egokia izan daiteke berdintasuna, adierazpen sexistak, etnizistak, arrazistak eta bestelakoak gainditzeko.”

  • Neska ala mutila jaioak diren kontuan izan gabe, erronka berberen aurrean jarriz heurengan dauzkagun itxaropenak, berdinak direla ahoz eta ahots barik adierazi, Haiengan daukagun konfiantza erakutsi. Esaten, egiten dutenari garrantzi eta arreta berberak emanez, emaitzak parekoak lortzeko gai izango dira.

  •  Norberak bere identitatea gara dezan, sentitzen duena eta ez genero-sistemak inposatzen diona.

  • Bizi dugun gizarte patriarkalak inposatzen dituen genero-rolak transmititu gabe.

  • Ume guztiak baliogarriak senti daitezen, egiten dutena guretzako balio, garrantzi berberak dituela…;

  • Bidera ditzagun ibilbide berdinetara. Zergatik ez neskak arrakastatsuenak diren ikasketetara? Beldurgarria da, gaur egun oraindik egiten diren gauza batzuk…hona hemen adibidea:


  • Lan beragatik, soldata bera irabazi beharko dutela barneratzen lagundu. Ez daitezen konforma zuzena ez denarekin.
    Heziberri 2020 planaren Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumak dionez (Gizarte-    konbentzioen arauetan oinarritutako jokabideak)
    “Osagai honekin lotutako balioen eta jarreren artean, nabarmentzekoak dira, batetik, berdintasuna,      norberak gainerako pertsonek dituzten eskubide eta betebehar berberak dituela aitortzen duen aldetik; eta bestetik, justizia eta ekitatea, desberdintasun- eta opresio- baldintzak zuzentzeko eta funtsezko balioak defendatzeko konpromisoa dakarten aldetik.”


Eta aurreko guztia, inork ez duelako merezi hautazko generoak, gizarte patriarkalak inposatzen dioten zama sufritzea eta horixe bera da, currículum ezkutuaren bitartez transmititzen dieguna, konturatu gabe bai, baina…horrek ez digu ardurarik kentzen…Ikasleen garapen integrala lortzen badugu, pertsona  heldu zoriontsuagoak sortuko ditugu.

Hau da nire ustez, hezkidetzailea izatea, eta hauxe ikastetxeetan landu behar duguna. Zaila, baina irakasleok ez dugu errez amore ematen. Hori bai, beldurra kendu behar dugu. Hausnarketa pertsonalatik abiatuz aurrera egin. Seguru ikastetxean guk bezala hezkuntza hezkidetzailearen beharra nabaritzen duten lankideak topatzen ditugula. Haiekin elkartu eta lanean hasi, bidetik beste batzuk guganatuko baititugu. Forma gaitezen eta pozik erronkari eutsi!!! .





 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina