Bizi
dugun gizarte kapitalista eta heteropatriarkalean dena dago
sailkatuta kontrajarriak diren kategorien arabera, hauei binomio edo
dikotomia deitzen zaie. Sexu-genero sistema gizartea antolatzeko
sistema bat izanik hori ere binomioen arabera egituratuta dago.
Alde
batetik sexua dago pertsonen ezaugarri biologikoen araberako
sailkapena dena, hau da, zakilarekin jaiotzen diren pertsonei arra
deitzen diegu eta aluarekin jaiotzen direnei emea. Horren gainean
egiten den eraikuntza kulturalari genero deitzen zaio, eme jaiotzen
denari emakume izatea egokitzen zaio eta arra denari gizona.
Hetropatriarkatuak eraikitako sexu-genero sistemak genero bakoitzari
ezaugarri, rol, funtzio, estereotipo, espektatiba... batzuk
atxikitzen dizkio sexu genero estereotipo deitzen zaiena.
EMAKUMEA
|
GIZONA
|
|
Ezaugarri
fisikoak
|
Ile luzea,
depilatua, ahula, makilatzen dena...
|
Indartsua, ile
motza, depilatu gabe...
|
Ezaugarri
psikologikoak
|
sentibera,
emozionala, menpekoa,
goxotasuna,
ulerkortasuna, enpatia...
|
ausarta,
arrazionala, independientea...
|
Funtzioa
|
Erreproduktibo
ikuslea
pasiboa...
|
Produktibo
protagonista
aktiboa...
|
Eremua
|
Pribatua
|
Publikoa
|
Eredu
afektibo
sexuala
|
Heterosexuala
|
Heterosexuala
|
Gasteizko denda batean gaur ikusi ditudan haurrentzako orinalak. Txikitatik jasotzen ditugun mezu subliminalak |
Sexu-genero
sistema generoen arteko hierarkizazioan dago oinarrituta genero
maskulinoari gizartean boterea duten ezaugarriak esleituz. Horrela
generoen arteko menpekotasun harremana sortzen da zeinetan genero
maskulinoa zapaltzailea eta genero femeninos zapaldua den. Horrela,
generoen artean dauden botere asimetriak biologikoak balira bezala
naturalizatzen dira.
Eta
sexua biologikoa ala eraikia da?
Judith
Butlerek kontzeptu horren gainean honako esan zuen, generoaren
eraikuntza soziala ez da sexu natural baten gainean egiten, sexua
bera generoaren egituren arabera eraikitzen da. Honekin
azaldu nahi zuen pertsona bat jaiotzerakoan sexuaren arabera
sailkatzen dugula baina ezinezkoa
egiten zaigu naturala eta eraikia
dena bereiztea sexu-genero ikuspegiak baldintzatzen gaituelako.
Horrek bultzada eman zion Queer eta transfeminismo mugimenduari.
Azken horiek sexuaren kontzeptua desnaturizatzeaz gain, subjetu
anitzen aldarria egiten dute, gorputz anitzena eta identitate
anitzena.
Sexu-genero
estereotipoak: inposatuta
generoekin bat egiten duten jokaera eta rolak. Horrela, emakumezkoei
eta gizonezkoei zelakoak izan behar diren esaten zaie. Genero
identitatea sexu-genero estereotipo horien arabera eraikitzen da eta
horiek jarraitzen ez dituena bartertua izaten da.
Genero
ikuspegia Genero
estereotipoak deseraikitzeko tresna, sexu-genero sistemak genero
bakoitzarekiko dituen ezberdinkeriak aztertzeko baliagarria izango
dena, horrela, errealitatea aztertzerakoan bi generoen arteko
ezberdintasunak kontuan hartzen dira.
Eskolak
ardura handia dauka sexu-genero sistemaren
deseraikuntzan,sozializazioaren bidez modu inplizituan jasotako
egitura da azken finean, eta beraz, hezkuntza sozializaziorako
esparrua izanik sistema eraldatzeko tresna bada eta izan behar da.
Zaila da hain errotuta dauden sinesmeak aldatzea eta batez ere guztia
sailkatzeari uztea. Baina gure ardura da identitate anitzak, familia
eredu ezberdinak, harreman eredu ezberdinak... bultzatzea.
Oraindik
ere eskolan erronka ugari ditugu:
- Sexu-generoaren erreprodukzioa ekiditea eta ikasleei horretarako baliabideak ematea.
- Gorputz eta identitate anitzak bistaratzea.
- Emakumeen ekarpenak bistarazi.
- Genero bakoitzari atxikitutako estereotipoak identifikatzea eta aztertzea.
- Genero ikuspegia hezkuntza komunitate guztian txertatzea.
- Sexismoaren eta fobia guztien aurka borrokatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina