Hausnarketa hasteko egindako hezkidetzaren analisia eta horrekin
lotuta foroan partekatu ditudan ekarpenetik abiatuko naiz: Bada heziketa mistotik harantz doan
eta zeinen oinarriak potentzialtasunetako eta neska-banakotasunetako ezagutzean
eta umeengan, bere sexuko independenteki, finkatzen diren
esku-hartze-heziketa-metodoa. Kohezteak pertsonen balio berdintasunetik heztea
esan nahi du beraz.
Nire ustez lan handia egin da orain arte, baina foroan
aipatzen dudan moduan nahiz eta aurreratu asko ez da lortu oraindik,
alderantziz bidea oso luzea da. Okerrena da, gizarteak dena lortuta dagoela
pentsatzen duela, are gehiago esango nuke ikastetxeetako klaustroetan ere
pentsatzen dute horrela. Hori dela eta sentsibilizazio eta formakuntza egitea
ezinbestekoa da.
Hasieran esan dudan
moduan, hausnarketa foroan egin dudan analisiarekin lotuta dago, estereotipoak
bai gizartean bai ikastetxeetan, irakasleen mutilen eta emakumeengan
espektatibak, testuliburuak…. Beraz, pentsatzen dut gure eskola mistoak
hezkidetza-eskolak bilakatzeko proiektuak diseinatzen ditugunean, kontuan hartu
behar dugu neskatoek eta mutikoek ibiltzeko eta bizitzeko dituzten testuinguru
guztietan ikasten dituztela izateko moduak eta harremanak izateko moduak,
pertsona desberdin askoren arteko elkarrekintzan; horregatik, eskola komunitate
osoaren partaidetza dakar berarekin batera hezkidetza-lanak.
Elkarrekintzek
identitate guztien adierazpena sustatu behar dute, eta errealitate guztiak
ikustarazi, berdintasunezko jokaerak baloratuz, oso garrantzitsua da
berrikustea ikastetxeetan sortzen diren harreman-formak guztiak.
Irakasleek erne egon
behar dute, elkarrekintza guztiei erreparatuz, lengoaia eta
komunikazio-ekintzak ez baitira neutroak.
Neskatoekin eta mutikoekin izaten diren elkarrekintzek adierazi ohi
dituzte batzuen eta besteen gaitasunez eta formez izaten ditugun uste
berezituak eta estereotipatuak (handigarriak edo txikigarriak, ahots-tonuak,
laudorioak eta errietak).
Bileretan, mintegietan eta ikasgelan ahoz esaten diren
gauzek errealitate desberdinak ikustarazten dituzte, eta harremanak ulertzeko
modu desberdinak adierazten dituzte. Hala, posible da ahozko adierazpenek pasibotasuna eta
konformismoa nesken berezko ezaugarriak bezala indartzea, nesken autoestimua,
autonomia, askatasuna eta botere pertsonala eta segurtasun pertsonala ere
indartu ditzakete.
Programazioak eta currriculumak sakonki aztertu behar
dugu. Ikasleen espiritu kritiko patriarkatuaren aurrean garatzeko, sexismoari eta desberdintasunei
buruz dauden zenbaitaurreiritzi gainditu beharra, arlo guztietan genero-ikuspegia sartzea.
Beharrezkoa da curriculuma aztertzea edozein eduki ñabardura sexistarik
gabe erabiltzeko geletan. Kultura guztietako emakumeek giza jardueraren arlo guztietan
izan dituzten ekarpenak ikustarazi eta baloratu ikasleekin, alegia: artean,
teknologian, jakien kontserbazioan, filosofian, pertsonen zainketan, zientzian,
literaturan, gobernuan.
Desberdintasun pertsonalak potentzialtasun bat bezala aurkitzea eta ez
minusbaliotasun bat bezala (etnikoak, kulturalak, gaitasunak, adinak, janzteko
moduak...).
Lanbideak erakustea sexu-bereizketarik
egin gabe.
Aipatzea kultura eta adin desberdinetako emakumeak
daudela jarduera kulturaletan, fisikoetan, sozialetan eta politikoetan.
Berdintasunezko jarrerak dituzten gizon, emakume, neska eta mutilak
aurkeztea modu erakargarrian.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina