“Sexu-Genero
sistemak sexu ezberdintasunetik abiatuz gizarteek eratzen dituzten iharduera,
sinbolo, irudikapen, arau eta balore sozialen multzoak dira”. (De Barbieri,
1992).
Sexu
genero estereotipoak gainditurik gabeko gaia da, oraindik ere. Pertsona bati
emakume edo gizon izateagatik gizarteak beregan jartzen dituen esperantzak eta
nahiak izango dira. Estereotipoak gizarteak sortuak eta alda daitezkeen
ezaugarriei deitzen diegu; nahiz eta askotan pertsona askok genetikoki horrela
jaioak garela pentsatu.
Genero
ikuspegia gizartea modu berezian berbegiratzea izango litzateke; gizartean
ematen diren emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak ikusteko.
Jarraian
eskuragarri jarriko dudan helbidean, Font Vella enpresak egindako ur botila
batzuei kritika egiten zaie. Enpresa honek, ur botilei printzesa eta super
heroien marrazkiak jarri dizkie; hau da, mutil eta neskei bideratutako botila
pertsonalizatuak (klikatu irudian):
Oraingo
honetan nik planteatutako jarduera edo esku hartzea, bost urteko Haur
Hezkuntzako gelan praktikan jarri dut. Ostiralero ipuin bat eraman eta kontatu
egiten diet. Aste honetan momentu goxo hori aprobetxatuz “¿hay algo mas
aburrido que ser una princesa rosa?” ipuina irakurriko diet. Ipuina ezagutu
nuenean asko gustatu zitzaidan; liburuan estereotipoen kontrako defentsa egiten
da oso modu egokian. Hurrengo bideoak liburuaren azterketa azaltzen du (oso
interesgarria da, merezi duena):
Behin ipuina
irakurrita bi aukera desberdinetan pentsatu dut:
1. Elkarrizketa txiki bat bideratu eta marrazki bat egiteko eskatu.
Marrazki horretan bere burua marraztu behar dute, galdera hau erantzunez: zer
gustatuko litzaizuke nagusitan izatea? (egiteko denbora luzea izanez gero)
2. Elkarrizketa bideratzea, libreki ipuinaren inguruan hitz egin eta gero
banan banan nagusitan zer izan nahi duten galdetzea, zergatik? (denboraz
estuago ibiliz gero).
Oraingoan
ez dut denbora gehiegi izan esku hartzea egiteko, beraz bigarren aukera egin
dut gelan. Esan behar dut ipuina entzuterako orduan adi adi egon direla (gutxitan
daude hain adi gelan). Nire ustez harritu egin zaie ipuina, desberdina, betiko kontuetatik
aldentzen dena. Hala ere bukatzean ea ipuina gustatu zaien edo ez galdetu diet.
Ezetza eman dutenak honela arrazoitu dute:
-
Ez zaizkidalako erregeak gustatzen
(neska).
-
Printzesa zegoelako (mutila.)
-
Ez zait printzesa arrosa gustatzen
(mutila).
Gustatu zaiela esan
dutenen artean honako hauek izan dira arrazoiak:
-
Printzesak eta printzeak zeudelako
(neska).
-
Printzeak daudelako (mutila).
-
Dena arrosa izan nahi dudalako (neska).
Horren
ostean begiak itxita bakoitza nagusitzean izan nahi zuena pentsatu dugu denok
batera eta honako erantzunak jaso ditugu:
NESKAK
|
kopurua
|
MUTILAK
|
kopurua
|
Andereño
|
5
|
Polizia
|
5
|
Medikua
|
4
|
Tortuga ninja
|
1
|
Printzesa
|
1
|
Eskalatzailea
|
3
|
Tren gidaria
|
1
|
Tren gidaria
|
1
|
Sukaldaria
|
3
|
Zalduna
|
2
|
Zapatalaria
|
1
|
Fulbolaria
|
1
|
Amatxo
|
1
|
Rokero
|
1
|
Ile apaintzailea
|
1
|
Arotza
|
1
|
Ballet dantzaria
|
1
|
Esandako ogibideen artean nahiko desberdintasun eta barietate dago. Bai daudela gutxi batzuk esanguratsuak direnak, printseza, ballet dantzaria, tortuga ninja, zalduna eta arotza, batez ere, nesken eta mutilen arteko desberdintasun handia markatzen dutenak. Hala ere, beste batzuk ez nituen espero, hala nola, tren gidaria. Gainera lehenengo neskato batek esan du eta gero mutilak, esanguratsua iruditu zait.
Taula honi begiratzen, estererotipoak eta aurreiritziak
oraindik ere badaudela ikusten da, baina horiek gutxika gainditzen goazela ere
ikusi daiteke modu txiki batean; eta pozgarria da baita ere. Aurrerago bi edo
hiru hilabete barru esku-hartze hau errepikatzen saiatuko naiz iritziak aldatu
diren ikusteko.
Egoera
honetan, ikastetxeetan lantzeko erronkak helmuga zehatz batera heltzeko jarri
beharko lirateke, estereotipo horiek apurtzea eta ikasleak erabakitzeko askatasunez
heztea. Horretarako ezinbestekoa izango da genero ikuspegia eskolan uztartzea,
baina ez da lan makala! Erronka horien artean eskolako espazio neutroak eta
parekatuak eskaintzea dago; sexu-genero sistematik kanpo dauden hezkuntza
praktikak diseinatzea; eta, pertsonen identitate sexuala aldarrikatzea, besteen
artean. Azken finean, eskola hezkidetzaileak lortzeko, ezinbestekoa izango da
eskolek horren aldeko apustua egitea, sexu-genero sistema horren oinarriak
apurtzeko asmotan eta hezkuntza bidezkoago baten bidean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina