2015/10/29

SEXUA? GENEROA? SEXU GENEROA?



                          SEXU- GENERO SISTEMARI BURUZ HAUSNARTZEN



Honekiko gaiak hasten garenean galderez beteta gaude.

Hori dela eta, nik galdera desberdinak...  “izenburu bezala" jarri ditut.

Itziar Zigak dioen bezala:

Bi sexu, bi genero: guztioi hainbeste min egin digun determinismo dikotomikoa”.


Nire iritzia bat dator berak esaten duenarekin.
Joan den mendearen erdialdetik aurrera gero eta jende gehiago hasi da sistema hau zalantzan jarri: feminismo ezberdinetatik….
Sexua zein genero asmatutako kontzeptu ideologikoak dira eta aske bizitzeko suntsitu behar den sistema da.
Pertsona beste genero-identitatea egon daitezke eta egia esateko egon badaude.
Lucas Platerok aipatzen duen bezala.

Horrexegatik, gaur egungo genero konzeptua zabalagoa da eta  ezin dugu ahaztu  genero ikuspegia , eta ea zertan datzan , hau da arlo edo eremu guztietan emakume eta gizonen arteko  ezberdintasuna kontuan hartzean eta eremu guztietan zabaltzean , handitzean, isladatzean....
Hori dela eta , eta derrigorrez, genero ikuspegia hemendik aurrera lagunduko dugula bide honetan,

Hezkidetzak dituen helburuen batean: sexu- genero sistema suntsitzea da; pertsonak askatasunean garatzeko bideak zabalduz, estereotipo guztiak deseginez, mundo bidezkoago bat eraiki ahal izateko.

Emakume talde bat bildu zenean emakumeen eskubideak defendatzeko( feministak) orientabide eta tresna batzuk utzi zizkiguten eta horiei esker emakumeok lorpenak eta erronkak izan genituen, baditugu eta izango ditugu.
Marko bat errealitate hau analizatzeko badugu( feminismotik hartuta).


Zertan datza...?
Sexua? genero identitatea? genero adierazpena? sexu hobespena?



Dena den, ikerketa on bat egin nahi badugu lehendabiziko pausua da diagnosia eta horretarako tresnak behar ditugu ( Feministak utzitakoak)
Binarismo kontzeptuari dagokionez: inoiz baino biziago dagoen? Non daude Berdintasuna?   eta Askatasuna?.
Nire ustez, gero eta binariatuago daude eskola eta gizartea.
Gai honekiko lan egiterakoan kontzeptu batzuk erabili behar ditugu, besteak beste:
Berdintasuna, Askatasuna eta Aniztasuna.
Ikerketa feministek lortu zuten definitzea zein ziren emakumeentzako hain desberdinkeria sakonak sortzen zituen sistemaren funtsak.






Bukatzeko, Amelia Barquinek dioen bezala guztiz ados nago, eta hauxe da esaten duena:

Gure umeak esparru edukatibo batzuetan genero presio gutxiago pairatzea ekarriko balu sikiera, ez litzateke gutxi; askatasunerako zirrikitu batzuk irabazten saiatuko ginateke egunero, arnas apur bat hartu ahal izateko….”




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina