GENERO IKUSPEGIA GURE IKASTETXEETARA
Sexua?, generoa? , Sexu-generoa?
Sorkuntza aurretik egiten diren espektatibak oso
esanguratsuak dira bizitzaren ibilbiderako.
Jaio aurretik
egiten diren aurreiritzietatik hasita, ezaugarrien bilduma oso barneratuta dagoela esan genezake , “Zer nahiago neska edo mutila?”, edota sexuaren jakin-mina, horren arabera
izen bat edo beste bat jartzeko;
Harkaitz, Ekaitz, Kemen … Lorea,
Nerea, Amaia … izen-markak ere ondo
zehaztuz. Femeninoari; ahultasun fisikoa, zaintzarako trebetasuna,
esanekotasuna eta enpatia moduko ezaugarriak
esleituz eta maskulinoari; indar fisikoa, independentzia, agintea,
ausardia edo asertibitate modukoak.
Guzti hau, Sexu-genero sistemaren produktua da, arlo biologikoari kulturala inposatuz. Ez dira
berezko ezaugarriak, eraikuntza soziokulturalak baizik eta
sozializazio-prozesuaren bidez normalizatzen edo naturalizatzen ahalegintzen direnak.
Banaketa bitarra eginez bi aukera ezagutaraztera ematen
da, sistema bi kategoria bakarretan antolatuz. Dikotomia hau sexismoaren
euskarria da mendekotasun trataera
emanez femeninoari eta gizartearen
antolakuntza bertikala, piramidala bultzatuz; hierarkizazioa.
Sexu-genero sistemak, pertsonen garapen integrala galarazten du, pertsonen identitatea, arlo soziala, adimena, gorputza eta emozioak kontuan hartu gabe. Horregatik, genero ikuspegia hedatu egin behar da, sistema bitarraren eraginez jasotako ezberdinkeriak azaleratuz eta gure ikastetxeetara eta eremu guztietara zabalduz.
Antolakuntza horizontal baten alde egin behar da sexu,
genero, sexu-genero identidade anitzak, jatorri, etnia, arraza, kultura, familia eredu ezberdinak ... pertsona anitzak berdintasunean heztea, hierarkizazioekin
amaituz. Ikasmaterialetan, interakzioetan... genero-sisteman oinarritutako detektatzen den edozein adibidetan
genero ikuspegia aplikatuz. Metodologiak berrikusi eta ikasketa indibidualista eta lehiakor kontrako
ikuspegia bultzatzen dutenak aukeratu,
taldean lan egitearen alde, kideen arteko elkartasuna eta guztien parte hartzea
garatzen duten modukoak aukeratuz.
NAIZENA IZATEKO
Naizena izateko, zakil berri bat edo
beste titi-pare bat nahiko nuke.
Bihar gauerdi-arte baimenduta zaudete,
gero harrotasuna berriz gorde.
Mihia preso daukat nire aho barruan,
borrokan dabil ihes egiteko.
Zure ahora sartu ta zure
negar guztiak larrutzeko.
Konformismoa sortzen duten berdintasunei
uko egiten diet aspaldian.
Eta gure oihuek lehertu
ditzaten
entzun gura ez
duten belarriak.
Badakit zer nahi
dudan, hitzak ditut faltan
hizkera berri bat
da nahi dudana.
Norma hausteko,
genero gabeko
hitza da izena ta
izana.
Ez ar, ez eme
ez hetero, ez
ero.
Ez ar, ez eme
ez harro ez gay.
NORMA DENAK
HAUTSI NAHI DITUT
HIZKERA BERRI BAT
BEHAR DUT.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina