Aste honetan bi kontzeptu gehiago lantzen ibili gara eta azkenik, honi buruzko hausnarketa pertsonala egin dugu.
Egia da termino batzuk ezezagunak egiten zaizkidala, baina aurrera noan ahala, hezkidetzaren mundua zabalagoa bihurtzen ari da niretzako.
Sexua: ezaugarri
biologikoak.Jaiotzen garenean gizon-emakume gisa aurkezten gaituena.
Generoa: sexuari jendarteak egokitzen zaizkion
estereotipoak, kontzeptu arbitrarioak dira: maskulino-femenino.
Estereotipo
horiek gizona jaiotzeagatik emakumeak
baino gehiago izatearen hierarkizazioa eta gizonak eta emakumeak batak bestea
oso bihurtzen duenaren osagarritasuna eragiten dituzte.
“Sexu-Genero
Sistemak emakumeen diskriminazio eta baztertze egoera eragin du historikoki,
ikuspegi ekonomiko, politiko, sozial eta kulturalean, hala nola arlo publikoan
eta pribatuan, oso era argi eta bereizituan ezarriz gizonen iharduera produktibitate
arloan eta emakumeena ugalketan”. Genero ikuspegia garapen proiektu eta programetan barneratzeko
gida
metodologikoa.
metodologikoa.
Honek nire ustez,
bai emakumeongan, bai gizonengan zama emozionala
suposatzen digu, zeren eta gugatik itxaroten den irudia nahitaez antzeztu behar
baitugu, honek dakarren auto-kontrola
eta larritasunarekin.
Iñaki Kasaresek eta Xabier Odriozolak defendatzen dutenez, emakumeei rol
jakin batzuk ezarri zaizkigun moduan badira ere, ezarritako rol eta
espazioetatik ihes egin nahi duten gizonak ere, bestelako gizon eta aitatasun
ereduak planteatzen dituztenak.
Sexu-genero sistemaren ondorioz, gizon eta emakumeen arteko dominazio-meneko harremana, sexu-
identitatea (dauzkagun genitalek adierazten duena, anitzak dira), genero-identitatea (norberak bere buruarengandik daukan perzepzioa)
eraikitzen dira, baina genero-ikuspegiaren bidez, deseraiki
ere egin ahal ditugu.
Nire ustetan, sexu genero-estereotipoak, bizi garen
gizarteak, bai publiko mailan bai pribatuan, jaiotzen garenean ditugun
genitalengatik, jaiotzeko sexuagatik, herrialdeagatik, etniagatik, inposatzen
dizkigun ezaugarriak, rolak, zereginak, eskubideak…dira. Baita sexuen arteko
harremanak arautzen dituztenak. Bestaldetik, genero ikuspegiaren kontzeptuak, niretzako, bizitzaren edozein
arlotan emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak aztertu behar eta kontuan
izatea definitzen du. Guztiok ezberdinak garelako, denon ezaugarrietara eta
beharretara egokitzea.
Azkenik, ikastetxeetan
ditugun erronkarik handiena ikastetxeko eremu guzti-guztiak genero ikuspegitik
aztertzea da alde batetik, ikasleak sexu-genero sistemak inposatzen dituen
estereotipoak baztertzen eta gizarteak inposatuko dizkienak gainditzeko
abilezia garatzen laguntzen.
Baina, neuk uste
dut, ikastetxeetan ditugun errealitate ezberdinak ere kontuan izan behar
ditugula. Nola jokatu orduan kultur ezberdinetako, genero identitate
ezberdinetako neska eta mutilekin inolako eskubiderik galdu gabe?. hala ere,
ezin ahaztu, une honetan diskriminaziorik handiena jasaten duena emakumea dela;
beraz, nire iritzian, gaur egungo gizarteko errealitate ezberdinetan emakume ororen
helburuak adosteko lan egin beharko genuen, emakume guztion errealitate anitzekin.
Hezkuntz-Komunitatean beste
kulturetako senideak, ama, ikasle, ahizpa guztien errealitateak existitzen dira
eta hauek ere kontuan izatea beharrezkoa da. Zentzu honetan, emakume guztion
beharrak ez badira kontuan izaten, ezin izango da eskubide horien lorpena
orokortzea (unibertsal bihurtzea). Hauxe da niretzat, ikastetxeetan dugun beste erronka.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina