Sexu genero hausnarketa
Urte asko eta asko gai hau lantzen daramatzat: nerabe
naizenetik hezkidetzaz pentsatu dut.
Horren gaiaren gainean literatur liburu batzuk irakurri nituen, filmeak eta
gero neure bizitza pertsonalean hezkidetzaren alde jarrera izan dut. Nik
pentsatzen dudanez mundua eraldatzeko bakoitzak geure ingururan egiten
dugunarekin asko aldatzen dela, hala egin dut gelan. Hori dela eta nire
ikasgaian beti genero ikuspuntua jarri dut, iragarkiak aztertzean, literatur
liburuak irakurtzean, besteak beste.
Nik pentsatzen nuen hezkidetzaren alde jendeak nik bezain
egiten zuela hezkuntzan eta gizartean, baina kezkatuta nago aurrerapen garrantzitsuak gertatu arren, eskola hezkidetzailea oraindik
ez delako gauzatu gure gizartean.
Mutikoek eta neskatilek neska eta mutila izaten testuinguru
guztietan ikasten dute: familiaren, ikastetxearen eta ingurune sozialaren bidez
sozializatzen dira genero maskulinoan eta femeninoan. Are gehiago neska eta
mutil izaten ikasten dute jaio baino lehen.
Ikastetxeari dagokionez, ikastetxeak berak, egitez edo ez
egitez, estereotipo maskulinoa eta femeninoa indartu, mantendu eta errepikatu
ditzake, horiek normal bihurtzeraino; edo bestela, hezkidetzaren alde egin
dezake, neskatilak eta mutikoak estereotiporik Gabe eta berdintasunaren aldeko
balioetan oinarrituta heziz.
Beraz, ikastetxeak sexismoa ez transmititzeko, ez indartzeko,
hau da, ekiditzeko hainbat jarduera egin dezake: Curriculumari dagokionez,
emakumeen ekarpenak sartzea. Zer transmititzen dugun jakitea, eta hori
aldatzea. Liburuak eta ikasmaterialak aztertzea; material didaktiko inklusiboak
eta ez-sexistak hautatzea.
Hizkuntzaren erabilera kontuan izateko kontu batzuk. Androzentismo eta sexismoaren aztarnak
euskara hizkuntzan: giz-on, ema-kume. Ez
erabili legegizon, baizik eta legelari. Espazioaren erabilera landu behar dugu,
vaina kontutan hartu espazioaren banaketarekin ez dela nahikoa, hau da, haien
arteko harremanak zaindu behar dira eta mutilei poterea kendu behar zaiela.
Irakasleon espektatibak birpasatu egin behar dugu, azterlanetan jasotako
baieztapen batzuen arabera: adimen-koziente altua zuen neskatxa bat “ikasle
ontzat” jotzen zuten askotan irakasleek; adimen.koziente bera zuen mutil bat,
berriz, “ikasle bikaina”. Zientzia-irakasleek gutxiago baloratzen dute
emakumezko ikasleek egindako lana, beste gai batzuetako irakasleek baino askoz
gutxiago, oharkabean, neskek ematen dituzten erantzun okerrak mutilek ematen
dituztenak baino gehiago nabarmentzen dituzte.
Estereotiporik gabe hautatzeko gaitasuna ezin da unean
gauzatu erabakiak hartzerakoan; aitzitik, zerikusi estua du nesken eta mutilen
artean berdintasunerako gaitasunak garatzen dituen hezkuntza-ikuspegiarekin,
eta irakasleek, ingurune sozialak eta familiartekoek batzuengan eta besteengan
proiektatzen dituzten espektatibekin.
Hausnarketa egin ondoren ikastetxeetan goian aipatutako
eginbeharrekoak aparte, hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredua sakon
aztertzea, eta genero-ikuspegia ikastetxeetako kultura eta praktiketan sartzea
planteamendu integral batez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina