Hezkidetza gaian murgiltzen hasteko definizioaren bila ibili gara. Hezkidetza zer den argi jakitea benetako eskola hezkidetzailea lortzeko abiapuntua baita. Definizio asko topatu ditugu eta pentsatu arazi digute hezkidetzako ikuspegi berria erreferentzat hartuta. Ondoren, testuinguruko datuak ezagutu ditugu aurrerago, zer erronkak ditugun aurrean eta zeintzuk diren gakoak prozesu eraikitzailean desegin eta eraikitzeko. Beti ere A,E, I O, U estrategia baliogarriak kontuan harturik.
Nik hezkidetza
horrela definituko nuke: sexu, genero, kultura, etnia... guztietako pertsonak berdintasunean
heztea bakoitzak garapen integrala izan dezan. Hau lortzeko hainbat gauza
desegin eta eraikin behar ditugu eta arrazoi hauek aurkitzen ditut hezkidetza
lantzeko: genero estereotipoek eragin handia izaten jarraitzen dutela ikasleen
aukera akademikoetan; hizkuntza sexista erabiltzen dutela irakasleek eta
ikasleek; Hezkidetzarekiko irakasleen sentsibilizazio maila desberdina dela eta formazio falta dutela; eskolak ez
duela identitatearen garapena bermatzen eta curriculum ezkutuak oso eragin
handia daukala.
Bestalde, Heziberri
2020ko proiektutik “Edukiak hautatzeko irizpide orokorrak” ataletik hezkidetza islatzen du esaldi honek: “Komunitate bakoitzaren arazo larrienak ulertzen lagundu behar digute, bai eta
norbera gizarte horretako kide aktibo izaten ere, gizon emakumeon bizimodua hobetzea
eta kultura sortzeko ahaleginean aurrera egitea helburu hartuta”. Bere garapena bermatzeko, curriculum ezkutuan
kontuan hartu beharko genituzke besteak beste: irakasleek nola tratatzen
dituzten neskak eta mutilak; zer
motatako lanak ematen dizkieten neskei eta mutilei laborategia txukuntzerakoan,
adibidez; zer aukera ematen dieten neskei eta mutilei parte hartzeko; nola
ebazten dituzten gatazkak neska eta mutilen kasuan; zer balio ematen dieten
emakumeen lanari gizartean.
Bukatzeko, nik uste
dut baikorrak izan behar dugula hezkidetza dela eta, aurrerapenak egon
baitaude. Adibidez, gutxi badira ere, hezkidetzarekiko sentsibilizazio
handiagoa gero eta gizon gehiago ikusten dira; Hori dela eta, berdintasuna lortzea
emakumeen zeregina baino ez dela gainditu behar izan da. Argi dago guztion lana
dela berdintasuna lortzea.
Estatu Batuetako Ingenieritzako ikasle batek bere
gelako neska eta mutilak zergatik ez diren berdinak konturatu zen eta hori
zaldu zuen gutun
batean. Bere Unibertsitateko egunkarian argitaratu zen eta orain sare sozialean dabil puri-purian.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina