Aste honetan sexu
generoarekin bueltaka aritu gara. Sexua eta generoaren arteko desberdintasunean
eta sexu genero sistema kontzeptuen gainean. Sexutzat zera ulertu behar dugu: ezaugarri
fisiko ezberdinak izateagatik pertsonen artean egiten den bereizketa. Gizon eta
emakumea, ar eta eme moduan bereizten dena. Generoa hitzak berriz zera adierazi
nahi du: sexu bakoitzari dagokion espektatiba.
Sexua ezaugarri biologikoen arabera persona bakoitzari gizon
edo emakume bezala definituko zaio.
Generoa, maskulinoa eta femeninoa. Estereotipoak dira. Genero
esteriotipoen ezaugarriak dira, alde batetik hierarkizazioa eta bestetik
osagarritasuna.
Sexu genero sistema, sexua(biologikoa) generoarekin
(kulturala)derrigor lotuta egon behar izana. Gizonak maskulinoak izan behar
dute eta emakumeak femeninoak izan behar dute. Gizonei eta emakumeei kulturalki
inposaturiko bi bizi programa. Bi bizi programa ezberdin.
Estereotipoez hitz egitean izaerez eta sentierez hitzegiten
ari gara, gizonezkoei genero identitatearen arabaera, izaera eta sentiera
baztuk esleitzen zaizkie ( independientea, adorea, erabakitzeko gaitasuna,
arrazionaltasuna,…) eta emakumezkoei genero identitatearen arabera veste izaera
eta sentiera batzuk esleitzen zaizkie (ahultasuna, zalantzak, zintzotasuna,
afektibitatea, dependentzia,…).
Esan
dudan bezala, soilik bi sexu eta bi genero onartzen dituen sisteman bizi gara,
hauen arteko hierarkizazioan eta bata bestearen menpekotasunean oinarritutakoa.
Generoak hierarkizatzeko funtzioa du,
boterearen espazioen eta jardueren bereizketa inplikatzen duten gizonen eta
emakumeen inguruko ideia eta jarduera soziala.
Ikastetxean lantzeko erronkak:
- Genero
estereotipoetatik kanpo heztea.
- Eskaintzen
ditugun ereduak kontutan izatea.
- Komunitatea
sensibilizatzea, inplikatzea.
-
Norberaren ezkutuko kurrikulamaren
barne hausnarketa.
-
Pertsona
anitzak gauden biatrtean aukera anitzak eskaintzea.
-
Emakumeen
ekarpenak bistaratzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina