Definizioak:
- Sexua
“Ezaugarri
biologikoa da sexua, espezie jakin bateko emeak ala arrak bereiztea
ahalbideratzen duena. 23 kromosoma-bikoteko azkenaren arabera (XX-emea,
XY-arra), pertsonak zenbait ezaugarri biologiko (besteak beste: testosterona,
estrogeno eta progesterona hormaona maila jakin batzuk), anatomiko (gorputzera
eta sexu-organoak) eta fisiologiko (sexu-organoen funtzionamendua) izango
ditu.”
Pertsonak bi taldeetako batean kokatuta
daude: gizon edo emakume gara.
- Generoa
“Generoa
kultura edo jendarte batean une historiko jakin batean sexu bakoitzari egozten
zaizkion ezaugarri psikosozialei dagokie; hau da, maskulinotasunari eta
femeninotasunari esleitzen zaizkien arau, jokabide, itxaropen, jarduera,
ezaugarri, rol eta besteri. Talde etnikoaren, klase sozialaren, zein pertsonek
horietan duten kokapenaren arabera aldatzen dira.
Generoa da
pertsonen ezaugarri ez-biologikoak, jokabidea, rolak eta antzekoak zehazten
dituena”
Gizon edo emakume bezala sailaktutako
pertsona bakoitzarentzat bizi-programa ezberdina proposatzen da: gizonei genero
maskulinoa, garapen eremu “publikoa” eta emakumeei genero femeninoa, “etxeko”
garapen eremukoa. Genero hauek estereotipoak dira, eta gainera ez naturalak,
hierarkikoak eta osagarriak.
- Estereotipoak
“Gizonei
eta emakumeei buruz kultura edo jendarte batean dauden irizti edo uste hadatuei
genero-estereotipoak deitzen zaie. Sexu bakoitzari egozten zazikion
nortasun-ezaugarriak, rolek, motibazioek, ezaugarri fisikoek, gaitasun
kognitiboek, jokabideek, ... osatzen dituzte genero-estereotipoak eta horietan
bi sexuen artean egon daitezkeen benetako desberdintasunak puztu egiten dira,
genero-rolen banaketa justifikatzeko balio izaten dute.
Genero-estereotipoak
aldatzea oso garrantzitsua da, pertsonek identitate aberatsak eta
ez-esterotipatuak gara ditzaten”
Kulturalki inposaturiko bi bizi-programa
ezberdin hauekin, sexu-genero sistema honekin “sexismoa” justifikatzen da,
hots, sexismoa da sexu bateko pertsonak diskriminatzen edogutxiesten dira beste
sexua baino gutziago delakoan. Genero-esterotipoek biztanleria talde etiketatu
estuetan antolatzen dute.
Sexu-genero sistema eraikuntza sozialaren
ondorioa da. Jatorri etnografikoa, maila sozioekonomikoa, sisnesmenak,
ezaugarri fisiko eta psikologikoak, orientazio afektibo-sexuala, adina eta abar
nahasten dira genero-estereotipoetan.
Aurreko hau guzti hau kontuan hartuta, ariketatxoa egiteko proposamena
luzatuko dut:
Galdera hauei
erantzuna emanez, deskriba ezazu zeure burua.
-
Zein da zure itxura fisikoa?
-
Zeintzuk dira zure nortasun-ezaugarriak?
-
Zeintzuk dira zure ohiko jokabideak?
-
Zeintzuk dira zure interes eta zaletasun
nagusiak?
-
Zeintzuk dira egin ohi dituzun jarduerak?
-
Zeintzuk dira egin ohi ditzuzn zereginak?
Erantzunak osatzerakoan zenbat estereotipo mota erabili dira? Taldean
eginda erantzunak konpartitu ahalko dira nor den nor asmatzeko. Froga egin.
Ikastetxean aproposak eta bidezkoak izan ahalko diren interesgune hauek
aipatuko ditut:
- Ø Hezkidetza: eskola komunitate osoko eginkizuna (inplikazioa eta konpromisoa)
- Ø Kurrikulum izkutua
- Ø Heziketa afektibo-sexuala
- Ø Hizkuntza eta hiztegia / komunikazioa
- Ø Identitateak eta harremanak
- Ø Balioak, konpetentziak eta gaitasunak sozializazio prozesuan
- Ø Emakumeen ekarpenak: errekonozimendua (goraipatu / bistaratu)
- Ø Ospakizunak (ohiturak eta hobekuntzak)
Aniztasunaren aurrean berdintasuna bermatu beharra dago indibidualtasunaren
garapena sustatuz oinetako horiak ipiniz gero.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina