Hezkidetza definitzeko lelo bat asmatu beharko banu, hauxe
izango litzateke:
“Rolak
eta estereotipoak alde batera utzita hezi ditzagun gure ikasleak hesirik ipini
gabe”
Baina ezin gara gelditu lelo hutsean
bakarrik, joan gaitezen pixka bat haratago…
Hezi hitzari ematen diodan esanahiarekin hasiko naiz:
Irakasleak garen heinean, gure lan garrantsitzuena gure ikasleak hezitzean
datza, baina zein heziketa mota? Mutilen eskola ereduan oinarritzen dena? Guk
jaso duguna ala eskola eredu hori gainditzen duen heziketa? Hau da, neska-mutilen
gaitasunak garatzen dituena, diferentziak eta ezaugarri pertsonalak baloratzen
dituena, albo batera utzita sexu/genero sistema.
Argi dago asko daukagula desikasteko.
Beraz, esandakoa dela kausa eta kontuan hartuta arestian
aipatutako hezkidetza definizioa eta nire ingurune hurbila hezkuntza mundua
dela, leku pribilegiatua eta estrategikoa, arrazoi ugari daude hezkidetza
lantzeko, baina bost aipatzekotan, irakasleon rolari dagozkionak aipatuko ditut:
Kontuan hartuta pertsona guztiak balio sexistak dituen
gizarte batean hezi garela, eta genero jakin baten arabera sozializatu, beharrezkoa
izango da sozializazio berezi eta sexista horri antzematea, jakiteko noiz
mugatzen dizkigun gure jokabideak, gure bizi-eta lanbide itxaropenak, gure
gaitasunak, etab. (Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren
prebentzioa lantzeko Gida Plana).
Hortaz, ezinbesteko esku-hartzea izango litzateke ohartzea eta kontziente
izatea nola islatzen den gure gelan aipatutako egoera hori (curriculum ezkutua),
zelako eragina duen gure ikasleengan eta zein izan beharko litzateke gure
jokabidea.
Bestalde, hasi beharko ginateke gizonezkoen kulturan eta
emakumezkoen kulturaren alde positiboak berreskuratzen, eta era dikotomikoan
genero bakar bati lotuta ez dauden jokabide erreferente bihurtzen; hau guztia islatu
beharko litzateke ondoko eremuetan: testu
liburuetan, curriculumean, ikaslegoari ematen zaion orientazioan, erabiltzen
dugun hizkuntzan, espazioen erabileran…
Helburu hau lortze aldera, irakaslea hezkidetza eskola
ereduan formatzearen beharra nabaria da.
Esandako guztia oso ondo laburbiltzen du ondorengo Aristizabalen
definizioak:
“Eskola Hezkidearen helburua, nortasunaren eraketa mugatzen
duten estereotipoetatik at, eta femeninoak eta maskulinoak bezala hartutako
zenbait balio pertsonaren garapen globalerako maila berean direla ezinbestean
onartuz. (Aristizabal, 2010)”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina