2015/10/27

Hekidetzaz



Iepala!!!

Hemen nabil aurreko asteko etxeko lanekin,,,aixx,,,zezenak harrapatuuu!!! Barkatuu!!

Hasteko, berandu banaiz ere esan, asko gustatu zaizkidala bai hezkidetzaz kokatzeko egindako irakurgaia, batez ere nola eta nondik eman diozuen enfokea eta zer esanik ez gainontzekoek egindako hausnarketa, gogeta eta materialak. Aupa kuadrila, ez zarete makalak!
 
Hausnarketan sartuta, beste behin pentazitate ereduak duen garrantziaz jabetu naiz, hezkuntzari ikuspegi berri bat eskaintzen dio. Hemen, irakurgaian agertzen den gisan, hezitzaileok dugun funtzioa azpimarratu nahiko nuke: ikasleari nor den eta nor nahi duen  izan jakiten laguntzea eta horretarako behar duena non lortu identifikatzen laguntzea. Beti ere bereiziz zeintzuk diren bere beharrak eta zeintzuk kanpotik inposatutakoak.

Ez da erraza hezkidetza kontzeptua definitzea. Nik motxean eta ulergarri izateko, horrela definituko nuke: estereotipo sexistak gaindituz, pertsonaren garapen integrala garatzea bideratuko duen hezkuntza. Aske heztea.Garen modukoak izaten eta garatzen lagunduko digun heziketa.

Hezkidetza eta genero indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planak aipatzen dituen hezkuntza komunitatearentzako erroketan, faltan bota dut aspaldian asko entzuten den  tratu onen kontzeptua aipatzea. Nik, indarkeriari eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkorki aurre egiteko bidetzat ulertzen dut. Azken finean, nork bere burua onartzen eta maitatzen laguntzea izatea muina, horrela ulertzen baitut izango garela pertsona zein harreman osasuntsu eta gustagarriak, mugak gaindituz. Tratu ona, plazerarekin lotuta, guretzako nahi dugun bizimodua izatea. Geure buruarekiko zein gainerakoekiko eskuzabal arituz izango dira esanguratsuak gure ekintzak. Ze nolako tratu onak emango ditugu, gustura ez bagaude gure buruarekin, egiten dugunarekin, gure lankideekin? Horregatik iruditzen zait tratu onen kontzeptua azpimarratzekoa, funtsezkoa gure arteko harremanak errespetuan, konfiantzan eta lankidetzan oinarritzerakoan.

Hezkidetza lantzeko bost arrazoi hauek botako nituzke:
- Norbera zein besteak ezagutzeko balio digu
- Tratu ona nahiz zaintza sustatzeko
- Jendartean bortizkeria, batez ere emakumeon aurkako indarkeria ekiditeko
- Elkartasuna eta berdintasun balioak bultzatzeko
- Alboratuta dauden kolektiboek (emakumeak, gazteak …) jendartean aktiboki parte hartzeko

Nik uste, urte askotan zehar, bai ikastetxeetan nahiz eragile edo elkarte ezberdinetan hezkidetzaren  aldeko lan polita egin dela. Soilik askotan ohar gabean egindako lana izan dela, edo azaleko lana eta ez dela hezkidetza izenburupean egin. Egindako lan horri ere bere errekonozimendua eman behar diogu eta horretaz baliatu, birziklatu. Asko gustatu zaidan argibideetako bat: hezkidetza lantzeak ez du izan behar lan gehiago, lan bera beste modu batean egitea baizik. Noski ez dut justifikatzen eta iruditzen zait oraindik ere behar adinako garrantziarik eta pisurik ez zaiola ematen gaiari eta horretan sistema patriarkala egunerokotasunean buru belarri dabil, behar horretaz jabetu ez gaitezen eta jendartean ibilbode berdina erreproduzitzen jarritu dezagun.
Noski, etengabean, momentu eta toki guztietan landu beharreko gaia dugu, beraz Marian Morenok dioen bezala, umorez busti beharra daukagu ibilbide hau.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina