Ni ez nator bat sexua eraikuntza soziala denik baieztapenarekin.
Azken aldian nahiko maiz entzun dudan ideia da eta nire ustez oso eztabaidagarria izan daitekeen gai honi horrelako zentralidade eta garrantzia ematea ez dago justifikatua.
Inorren ideiak aldatzeko inongo asmorik gabe nire ikuspuntua azaltzen saiatuko naiz. Sexua zerbait biologikoa da. Bizidun guztiek espeziea iraunarazteko bideak harrigarriki anitzak ditugu. Gizakion kasuan umetokian garatuko den obulu eta espermatozoide baten elkarketa behar da, eta horretarako eme baten umetokia eta obulua behar dira eta ar baten espermatozidea. Hori biologia hutsa da. Arrak edo emeak gara eta kasu gutxi batzuetan sexualizatze prozesu horrek beste bideren bat hartzen du eta ez da posible izaten sexua kanpokaldeko organo sexualei erreparatuta zehaztea. Interesexualidadeaz ariko ginateke orduan. Hau aintzat hartuta ezin dut ulertu sexua erainkuntza kultural bat dela baieztatzea.
Beste kontu bat da bakoitzak nola bizi dugun gure sexua, gizon, emakume edo intersexuala izan, eta hor bai sinisten dudala "zenbat buru hainbat aburu" esaera zaharrak bete-betean asmatzen duela. Pertsona bakoitzak bere sexua bizitzeko aniztasuna mugaezina da. Bai zer garen edo nola sentitzen garen aztertzerakoan zein gure gogo sexualak kontuan hartzerakoan.
Ideia honekin kontraesankorra iruditu zait Victoria Sauren hitzak, zeintzuekin erabat bat nator: "gizon-emakume ezberdintasunak biologikoak dira, naturak berak ematen ditu, baina gizaki kulturalak garen heinean, biologia horrek ez ditu gure portaerak determinatzen".
Sexua zerbait biologikoa bada ere, genero maskulino edo femeninoa ikasi egiten da; ikasia, aldatua eta manipulatua izan daiteke.
Gauzak honela, generoa eraikuntza sozio-kulturala da non gizon zein emakumeen ezaugarri emozional, afektibo, intelektualak zein bakoitzari dagozkion eta naturaltzat jotzen diren portaerak definitzen diren.
Ohiko genero estereotipoen arabera gizonak indartsuak, ausartak eta ekintzaileak dira eta emakumeak berriz ederrak, hiztunak, gozoak eta txukunak. Victoria Sauren hitzak erabiliz, " generoa sexuaren eraikuntza psikosoziala da".
Egindako jardueretatik atera dudan ondorio nagusia zera da, genero estereotipoak oso-oso errotuak daudela gure gizartean eta gure sinismenetan. Harrigarriena hizkuntza ez berbalaren azterketa izan da.
Gure ikastetxetako erronka nagusiak hauek dira nire ustez:
o
Genero
estereotipoak gizarteak sortatakoak direla jabetzea eta hauek gainditzeko
ahalegina egitea. Emakume eta gizona izateko bide bakarra al dago? Emakume zein
gizonengan indartzen diren ezaugarriak aztertu eta hauen irakurketa kritikoa
egiteko ikasleak gaitu.
o
Denok
desberdinak garela jabetzea eta aniztasun hori errespetatu eta denok aberastasun
iturri bezala ikus dezagun.
o
Norberak
bere izatea askatasunez adierazi eta bizitzeko aukera izan dezan oinarriak jarri.
o
Bakoitzak
bere ahalmen eta gustoen araberako ikasketa eta bizitza aukerak egiteko gai izan
dadin oinarriak ipini.
o
Izpiritu
kritikoa garatu edozein iturritatik jasotako mezu sexisten aurrean, hala nola,
testu liburuak, komunikabideak, kartelak, publizitatea, filmak, liburuak,
bideojokoak… “Betarrreko moreak” erabiltzera ohitu.
o
Berdintasunean
oinarritutako sexu heziketa landu.
o
Maitasun
eredu tradizionala aztertu eta hone gaineko hausnarketa kritikoa egin
(kontrola, jeloskortasuna, posesibitatea, laranja erdia, printze urdianren
mitoa...).
o
Homofobiaren
gaia aztertu eta honen aurka borroka egiteko bideak aztertu eta martxan ipini.
o
Emakumeen
aurkako bortizkeria agerian jarri eta horren kontra borrokatzeko bideak aztertu
eta martxan ipini.
o
Gizartean
emakumeek egiten duten izkutuko lana ikustarazi, hala nola, etxeko ardura eta
ume eta adinduen zaintza besteen artean.
o
Emakumeak
pairatzen dituzten diskriminazio egoerak aztertu eta ikustarazi. Soldata
baxugoak lan berdina egiteagatik, goi karguetara eta ardura postuetara iristeko
trabak, kiroletan, edertasun ereduetan, publizitatean (emakumea objektu bihurtzeko
joera ikustarazi)...
o
Helburu
hauek guztiak bi ardatz nagusietan laburbildu genitzazkeen:
o
Genero
estereotipoen azterketa sakona egin eta gizarteek kulturalki eraikitako zerbait
diren einean hauek gainditzeko bideak jorratu eta,
o
Genero
indarkeriaren prebentzioa landu eta honen kontra egin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina