#Leireaiz etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Leireaiz etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/03/23

ZAINDU DITZAGUN GURE HARREMANAK!






Chalkboard Generator


Asteko honetako gaia konplexua eta sakona dela esango nuke, gure egunerokotasunean eta geure buruarekin zuzen zuzenean loturik dagoelako gai hau. Nik azpimarratu ditudan ideiak, zaintza eta maitasun erromantikoa izan dira. Zaintza, gure bizitzetako ardatz bezala ikusten dudalako, zaintzarik gabe ezingo ginelako bizi, baina, zaintza polita beizain pisutxua izan liteke, eta argi ikus dezakegu zaintza lanare zama zenek daraman kasu asko eta askotan, EMAKUMEAK. Horregatik, zaintzaren inguruan hitz egin beharrean gaude, beharrezkoa dugulako baina, ez delako justua pertsona konkretu batzuen ardurapean soilik geratzea. 

Bestalde, maitasun erromantikoa gure arteko harremanetan oztopo handi bat dela argi daukat, tratu onetatik urrun geratzen delako. Maitasun erromantikoaren atzean, botere harremana, jeloskortasuna, mesfidantza... eta hainbat gauza daude izkutaturik. Aipatutako hitz hauek noski, ez dira tratu onen lagun, horregatik, orain artekoa desikasi eta aske maitatzen ikasi beharrean gaude, noski errez esaten da, baina, maitasun erromantikoa barru arte sartua dugu eta lan handia da ikasitako guzti hori benetan geure buruetatik kentzea. Hala ere, posible da eta harreman egoki eta osasuntsuak sortzeko ezinbestekoa dugu! 


Zaintzaren eta lanaren alde ilunetako bat azaltzen duen bidio interesgarri bat txertatzea pentsatu dut:




Maitasun erromantikoaren inguruan hitz egiterakoan gustoko dut, Brigitte Vasallok dioena entzun eta hausnartzea. Hemen bere bidio labur bat:



Aurrez, esan bezala gai konplexua da oso gertukoa delako, eta horregatik da beharrezkoa hezkuntzan guzti hau lantzea. Harreman osasuntsu eta askeak eraikitzeko, denon onerako noski! Geure burua zaintzetik hasi eta ingurukoak maitatzen/ errespetatzen ikasi arte. Erronka zaila izan arren, ezinezkoa ez da, eta ikus dezakegu jendartean harremanak eraikitzeko modua aldatzen joan dela, horregatik tratu honen helburua ere bete daitekeela esan genezake.


Amaitzeko, iazko lanetatik, honako  hau aukeratu dut, aipaturiko erronkekin ados nagoelako.

2019/03/14

Indarkeria matxista noiz arte?

Indarkeria matxista, aste honetako gaiak urduritasuna eta amorrua sortzen didala konturatu naiz. Ezinegona! Ezinegona, muturren aurrean dugulako eta hala ere egunero gertatzen ari den zerbait delako eta jendarteak zein jarrera du honen aurrean? Bai, haserretzen gara, honen inguruan hitz egiten dugu, baina hala ere ezta amaitzen. M8- ederra izan zen, indarrak batu genituen eta orduztik Estatu Espaniarrean hiru emakume erail dituzte, eta zenbat emakume izango ziren jipotuak egun hauetan?

Emakumeok* asko daukagu egiteko, baina bada garaia gizonek beraien arduraren jabe egiteko eta gizon izateko modu berriak asmatu eta praktikan jartzeko. Honen inguruan hitz egiten duen bidio bat txertatu dut, aste honetan Argia-ko web gunean agertu da eta pentsarazi didan bidio bat izan da.





Argi dago, hezkuntzan gai hau landu behar dela eta duen larritasunarekin hitz egin behar dela, pisurik kendu gabe eta egia apaindu gabe. Baina, ez emakumeak* beldurtzeko edota larritzeko helburuarekin! Bestela, orain arte bezela... badirudi emakumeok dugula kontu guzti honen aurrean ardura handi bat. 

Hemen, gaiari lotuak gustoko ditudan esaldi eta komiki txiki batzuk:

Imagen relacionada



Imagen relacionada

Imagen relacionada

Resultado de imagen de frases feministas

Amaiatzeko, iazko lanetatik honako hau aukeratu dut, batez ere erronkak banan banan aipatu dituelako!




2019/03/02

Heziketa afetibo-sexuala aske bizitzeko




Txertatu dudan esaldia hezkuntzan aurrera eramate funtsezkoa dela uste dut, amaieran aipatzen duen bezala aske "espresatzen bizi ahal izateko". Binarismoa hezi gaituztelako eta gaur egun ere binarismoa hezitzen ditugulako, hausnarketa egin eta aste honetan ikusi dugun bezala informazioa eta materiala badagoenez aldaketak emateko unea da, txikienetik hasi eta aldaketa handiak eman arte. 

Gaur egun, hezkuntza eremuan inklusibitate hitza askotan entzun genezake eta sexualitate askatasuna ere inklusioan sartzen da noski! Heziketa afektibo-sexualak pertsona orori egingo liguke onura, nahiz eta jendeartean onartua dagoen binarismoa horren barnean egon ez garelako inondik inora ere askeak, atxikimendu horren bila markaturiko eremuaren barruan mugitzen garelako, geure buruari gauza berriak ezagutzen eta zer nahi edota zer dugun gustoko galdetu gabe.

Hemen txertatzen dut, bisexualitatearen inguruko bidio interesgarri bat:


Ondorioz, hezkuntzan dagoen erronka garrantzitsuena sexualitate hitza mahai gainean jartzea dela esango nuke, pertsona sexuatuak garelako eta gure bizitza osoan geurekin egongo delako, eta gainera zati garrantzitsu bat okupatzen duelako. 

Amaitzeko, iazko lanetatik honako hau aukeratu dut, fantasia gaia aiapatzen duelako eta sexualitatearen barruan gai interesgarria egiten zaidalako.

Resultado de imagen de diversidad sexualidad



2019/02/24

OHIKOENA ANIZTASUNA IZAN ARTE




Aste honetako gaia hezkuntzan lantzea behar beharrezkoa dela uste dut, pertsonok sexualitatea bizitzeko bide bakar bat ez dagoela ongi barneratu behar dugu. Izenburuan aipatu bezala, ohikoa aniztasuna izan arte lanean aritu beharrean gaude, horrek egingo gaituelako aske. Norberak bere bidea eginez topa dezan gustuko duena eta zerk egiten duen zorientsu. Jendarteak aurrez inposaturik gabe, topaketa prozesu bat izan behar du eta bilaketa prozesu hau bizitza osoan zehar eman daiteke.

Hona hemen nik sortu dudan hitz.salda:





Esan bezala, gai garrantzitsua eta ezinbestekoa da sexu aniztasuna. Eta, honen inguruko lanketarako hemen txertatzen dut bideoa bat erabilgarria izan daitekeena edota bertatik ideiaren bat atera daitekeena.



Gai anitz honen barruan aipatu nahiko nuke INTERSEXUALITATEA,  jendartean gai ezezaguna dela iruditzen zaidalako. Hona hemen, gaiaren inguruko azalpen argiak esperientzia pertsonal batetik kontatua:



Aste honetan eta blogean ikusi dun bezala, gaur egun aniztasun sexualaren inguruan nahikoa informazio topa dezakegula esan daiteke. Ondorioz, baliabideak erabiliz martxan jartzea besterik ez da geratzen.

Amaitzeko, iazko lanetatik hauxe aukeratu dut. Bideo interesgarriez gain, ezagutzen ez nuen gida liburu bat txertatua duelako lanean.

2019/02/04

Elkar orientatzen




Aste honetako gaia hezkidetzak esku hartzen duen azken txanpa bezala ulertzen dut. Ikasleak beraien lanbidea aukeratze aldera zein ikasketa burutuko dituzten hausnartu behar dute. Eta, nahiz eta honen aurrean aldaketa nabariak eman diren, generoaren arabera ikasketa bat edo bestea hartzeko joera oraindik ere nabaria dela esan genezake. Horregatik esaten dut, hezkidetzaren azken txanpa bezala ikusten dudala, aurrez lan handia dagoelako, aukeraketa hauen aurrean pertsona indibidual bezala hausnartu eta aukeratzeko, eta ez generoari loturiko aukeraketa baten ondorioz. 




Aste honetako irakurgaietan ere ikus dezakegu nahiz eta aurrera pausoak eman lan handia dagoela egiteko. Eta, buruan sartu dizkiguten ideia eta estereotipo guzti horiek erabat kentzeko egunerokotasunean lan egin behar dugu. Noski, ez bakarrik aukeratzeko une horietan, hasieratik eskaini behar dizkiegu aukera desberdinak denei. Honez gain, aipatu nahiko nuke gaur egun orientazio lanetan aritzen diren profesionalek generoaren ikuspegia kontuan hartzeaz gain ikasle etorkinak ere kontuan hartzea eta beraiengan pentsatzea orientazioko planetan ezinbestekoa ikusten dudala, emakume izate soilarengatik ahaztuak izan edo izaten garen bezala ikasle etorkinekin ere antzeko zerbait gerta litekelakoan baitanago.

Hau da, orientazioa parekidea, inklusiboa eta justua izan behar du. Ahalik eta pertsonalizatuena, ikasleek beharrak asetzeko asmoz.


Iazko lanetatik honako hauxe aukeratu dut, Maiterena. Informazioa eskaintzeaz gain, hainbat bideo txertatu dituelako.

2019/01/27

BIDEAN AURRERA EGIN!



Aste honetan curriculumaren eta baliabiden inguruan aritu gara, hau da, hezkuntza hezkidetzan murgildua egoteko funtsezko alderdiak. Eta bai, memean jarri dudan bezala bide nagusia zein den badakigu, noski behin bidean sartuta oztopoak topatuko ditugu eta zailtasunak sortuko dira baina hauek ere irtenbidea edukiko dute eta topatuko diegu. Baina, lehenik bide egoan sartu eta aurrera pausuak eman beharrean gaude. Zergatik da horren zaila baliabideak lortzea? 







Zertan aldatuko litzateke gure jarduera hezitzailea sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero? 

Galdera honen erantzuna, dena dela esango nuke, hau da, irakasteko, ikasteko, harremantzeko eta ikasleen nortasuna erakitzeko modua ere desberdina izango dela uste dut. Alde batetik, klasekideak bakoitzaren desberdintasunetik abiatuz berdintasunean hezteko aukera emango lukeelako. Eta, besteetik jendarte parekideeago baten berri emanez nortasun indartsuagoak sortzeko bidea zabalduko geniekelako.




Esan bezala, bidea zein den badakigu baina, bidean aurrera egiteko baliabideak behar dira eta nire ustez egin beharreko lehen gauza hezkuntzan jarduten duten pertsonei hezkidetzaren garrantzia ikustaraztea da, hau da, ez da nahikoa ikastetxetan hezkidetza planak izatea. Gakoa, haur eta nerabeekin lan egiten duten profesionalak formatuak egotea dela argi daukat. 


Amaitzeko, iazko lanetatik hauxe aukeratu dut, lan borobila eta informazio erabilgarriz osatua dagoelako.

Hemen irakasleei begira bideo motz baina azalpen erraz batzuekin:

Nola izan jokabide hezkidetzailea ikastetxeetan? (Luixa Reizabal Arruabarrena)











2019/01/21

PARTAIDETZA ETA ERABILI HITZA!



Partaidetzak zerbaiten edota nunbaiteko parte egiten gaitu, eta honek gure ideak partekatzeko, defenditzeko eta zabaltzeko aukera eman digu eta noski, besteen iritzi eta jakinduriak jasotzeko ere bai. Horregatik, ikusten dut erabat beharrezkoa eskola, auzo, herri, eta egunerokotasunean jarduten dugun guneetan parte hartzea. Gure eskubideak bermatzeko eta jendartean eragina duten gauzen aurrean iritzi eman ahal izateko.

Hala ere, parte hartzea, ikaskuntza bat dela argi dago. Hau da, ikasi egiten da, entzuten, hausnartzen eta gure ideak azaltzen. 



Partaidetza ikasi egiten dela aipatu dudanez, hemen Pirritx, Porrotx eta Marimotost-n BOROBILEAN abestia. Parte hartzeari eta elkarbanatzeari garrantzia emanez, adostasunetara iristeko "asanblada" aurkezten die haurrei. Nire ustez, txikitatik parte hartzen erakusti ezkero, pertso orok du abilidade hori bereganatzeko gaitasuna.





 Partaidetza hezkuntzan lantzeko material interesgarria topa dezakegu hikhasi-n.

Resultado de imagen de partaidetza

Azkenik, aurreko urteetako lanetatik  honako hau aukeratu dut. Idatzi interesgarria izateaz gain, Argia aldizkariaren adibidea oso egokia irutzen zaidalako.

2018/12/17

Zer esan....





Hizkuntza komunikatzeko daukagun tresnarik garrantzitsuena dela esan genezake, orduan, gure komunikazioa kutsatua dagoela ondoriozta dezakegu. Hizkuntza, kutsatua daukagulako, diskriminatzailea eta sexista. Eta, honek zuzenean eragiten digu pertsona orori egunerokotasunean, esaten dugunak, esaten digutenak eta entzuten dugunak eragiten digulako, jokabide eta iritzietan. 
Guzti honegatik, garrantzitsua da erabiltzen ditugun hitzei eta zein kontestutan erabiltzen ditugun erreparatzea. 

Horretarako, aukeratu dudan gida, Euskararen erabilera ez sexista. Amelia BarquĆ­n. EMAKUNDE.2008. izan da. Lan hau, erabilgarria eta esanguratsua delako. Adibidez, "gizona" hitzaren erabileraren inguruan aditzen da eta bestalde, "neska" eta "emakume" hitzak nola irain moduan erabiliak izaten diren. Hainbat adibide garbiekin azaltzen du zergatik den gure hizkuntza, hau da, euskara, sexista, eta honi buelta eman ahal izateko alternatibak eskaini ere bai. 


Hemen, Amelia BarquĆ­nen hitzaldi bat gaiaren inguruan.




Bestalde, iazko lanetatik hauxe izan da aukeratu dudana. Gida, berdina aukeratzeaz gaina, bere iritzia argi azaldu duelako eta bideo interesgarriak erabili dituelako aukeratu dut.

Hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak nire ustez, lehenengo erronka eta zaileena jendea ohartzea dela esango nuke. Behin hori lortu ezkero, erabiltzen ditugun hitzak eta esamoldeak aztertu eta ohiturak aldatzean jarri beharko genituzke indarrak. Ikastetxeek honetan pisu handia du eta ikas materiala berrikusteaz gain irakasleak formatzea ezinbestekoa.






Resultado de imagen de hizkuntza sexista




2018/12/10

DENON HITZA ENZTUN ARTE!




Hezkuntza esanguratxu eta oso bat izateko gizarte osoaren istorio, ikerkuntza, sorkuntza, ideia eta iritziak ikasi eta elkarbanatzea beharrezkoa da. Gizarte justuago baten beharrean gaudela argi dago eta aldaketarako bide egoki bat hauxe izango litzateke. Zenbat egi, istorio interesgarri eta talentu ixilean gelditu ote dira? Ba da garaia, egoera honi buelta eman eta gaur egungo haur eta gazteei merezi duten historia kontatzen eta erakusten hastekoa! Noski, horretarako, geuk ere lan polit hori egin beharra daukagu.



Resultado de imagen de kristina mardaras
https://bertsoa.eus/bertsoak/14334-kristina-mardaras-bukaerako-agurra (Kristinaren bertsoa)


Honako, hau da, aukeratu dudan emakumea, Kristina Mardaras, Iurretan jaioa, 1948an. Bertso Txapelketa Nagusian parte hartu zuen lehen emakumea izan zen. Hainbat talderen sorrera parte hartu eta lan egin du: Durangoko Ikastola, AEK,EHE, bertso-eskola...




Resultado de imagen de kristina mardaras

Azkenik, iazko lanetatik aukeraturiko lana honako hau izan da. Lan polita!



2018/11/18

Norenak dira ba jaiak?



Jaiak, nondik datoz, nork sortu zituen, zein da jaien helburua? Nik uste, jaiak jaiak ulertzeko galdera asko ditugula eta erantzunak gizonen mundura hurbiltzen gaituztela. Baina, zer dira ba jaiak? Ohitura eta tradizio bat eta batzuetan lege bezala hartzen ditugula iruditzen zait, horrela da eta kitto! Noski legeak ere eraldatu daitezke... 

Resultado de imagen de tradizioak asmatuak dira apurtu daitezke
Jaiak ongi pasatzeko badira zergatik ez dira denontzat? Alde batetik iruditzen zait jaiak aniztasuna ekartzen dutela, jende desberdina mugitzen dutela, baina bestalde baztertzaileak direla argi dago. Bazterketa festetako ekintzetan eta jai giroan sortzen diren egoeretan. Ospakizun guztietan ematen dira eraso sexistak eta oraindik ere bortxaketa asko egoten dira "jaigiro" hauetan. 



Iazko urteko lanetatik honako hau aukeratu dut, erabilitako materiala, bidioak, liburua, irudia eta arrazoiak egokiak iruditu zaizkidalako eta erabilgarriak.


Jaiak denontzat nahi baditugu bakoitzak bere herriko jaien inguruan hausnartu beharko dugu, zer dagoen aldatzeko eta nola sortu eredu berriak. Aldaketei beldurra galduz eta geure artean elkartuz!
Hondarrin gertatzen dena oso esplizitua da baina esango nuke modu isilago batean herri guztietan gertatzen den zerbait dela, hausnartu beharrean gaude horrelako gauzak geure jaietatik ekiditeko!


Denontzako jaiak eduki ahal izateko eta ez da nahikoa talde feministen lana (protokoloak, pankartak, sentsibilizazio lanak....) herritar orok egin beharreko gauza bat da.

Hezkuntzak ere badu bere lana ospakizunen aurrean, hemen ere tradizioa dela eta ez dela eredu berriak sortu beharrean betiko ospakizunetan gaude. Noski, hemen ere beldurra da nagusi aldaketei beldurra, gizarteak, familiak aldaketa horiek nola hartuko duten beldurra. Baina, egunerokotasunean aurrera pausuak ematen ari bagara ospakizunetan ere hasi beharrean gaude.

Imagen relacionada

2018/11/12

FEMINISKOAK


Hauxe aukeratu dudan esaldia kartela egiterako orduan, Mari Luz Esteban Galarzarena. Feminismoa, mugimendu kolektibo bat dela adierazten duelako eta erabat ados nagoelako! Bestalde, emakume mota asko aipatzen du, eta nire ustez emakume izateko modu asko daude, azken finean zer da emakume izatea?





                      Jone Arrazola Maiztegi: "Feminismoa da zure buruari desobedientzia deklaratzea" 

Gustoko dudalako esaldi hau eta Jonek egiten duen hausnarketa, hona hemen, Arrakala dokumentalaren zatitxo bat.


Iazko lanetatik aukeratu dudana, honako hau da, Gorettirena. Informazio ugari eta erabilgarria jorratu duelako, gustora irakurri dut eta bideoak ere oso egokiak!

Hezitzaile bazala jorratu beharreko bi gai "feminista"-ren inguruan nire gertukoei galdezka ibili eta gero, ondorioztatu dana da jendeari gehien kezkatzen dien bi gai izan direla errepikatuenak:

1.- Pertsona ororen berdintasuna, denen arteko ezberdintasunak onartuz.

2.- Eraso matxistak, hau da, bortxaketak, akosoak, irainak...

Bi puntu hauek dira gehien aipatu dizkidatenak, eta denek esan didate hezkuntzan gai hauek lantzea ezinbestekoa ikusten dutela gizartea eraldatu ahal izateko.




Nik, Kasilda HernƔez aukeratu dut, 1914an jaioa Zizurkilgo Fraisoro etxean. Donostian bizi izan zen eta oso gaztetatik emakumeen aldeko eta anarkismo mugimenduetan murgildu zen. Hemen, berari buruzko bideo labur bat:
https://vimeo.com/263754756
Resultado de imagen de kaxilda hernaez


2018/11/02

Genero-indarkeriaren aurrean gizartea hezi!

Gogorra da ia egunero albistegietan indarkeria matxisten ondorioz erailketak daudela entzutea, ohikoegiak bihurtu dira honelako albisteak. Baina, zer dago honen atzean? Honen atzean gaizki hezitako gizarte bat dago, patriarkatua eta boterea nork daukan ongi markatua dun gizartea. Justiziak ere argi eta garbi uzten digu egunero nork dituen eskubide gehiago.  Noski, horregatik errez ikus dezakegu indarkeria ikasitako zerbait dela, erasotzaileei txikitatik transmititzen zaie boterea beraiena dela eta gizon, zuri eta heterosexuala izan ezkero boteretsuena zarela, zure azpitik jende asko dagoela. Hala ere, denek nahiz eta mezu hau jaso, eskerrak daudela batzuk hausnartu eta dena gutxi batzuk asmatutako zerbait dela argi ikusten dutenak. Baina, lan handia dugu egiteko, eta horretarako denok elkarturik eta gure artean aliantza egokiak eginez guzti honi aurre egin behar diogu. Gizakia gai delako desikasi eta egoki ikasteko, honela geure ondorengoen ongi ikasia transmititzeko. 



Hona hemen nik egindako AKROSTIKOA

G​orrotoa begietan                         Etxetik kanpo uso                           Nagusi eta otso barrua                                                 Emakumearen ezin egona                                               aRrazoiz beteriko mina
       Oraingoan bai
Indarrak batu eta
 Nahikoa esateko unea
  Denok elkaturik
   Atzera begiratu gabe
      auRrera pausoak emanez
          Kalera atertzeko eguna
      Eskubideak aldarrikatu
Denon artean boRrokatu
         Irrifartxu eta zoriontsu
          Arnasteko unea



Indarkeria ez delako fisikoki bakarrik ematen, hitzekin eta ekintzekin indarkeria ugari ematen delako. Eta, horrelako indarkeriak identifikatzea zailagoa egiten zaigu, ez baititu ubelduak uzten ez agerian behintzat. 










Indarkeria matxitaren inguruan mito (gezur!!) ugari daudenez, egokia iruditu zait bidioa hau.



Hemen, La Otra-ren abestia, egoerari buelta eta umori pixka batekin egi handiak kontatzen dituen abestia.


Azkenik nik aukeratutakoa honako hauxe da, 2015ekoa, ondo landua dagoela iruditu zait.

2018/10/29

GENERO SISTEMARI BURUZ HAUSNARTZEN



Sexu-generoaren eragina jaio aurretik datorrela esan genezake, eraikuntza kulturalak horrexale markatzen digu, neska edo mutil ez dago beste aukerarik. Eta, zure genitalen arabera motxila konkretu batekin irteten gara sabeletik, hau da, txikitatik betebehar zehatz batzuekin. Estereotipo hauen erruz tokatutako betebeharrak zuzenki bete ezean oztopo ugari topatuko dituzu, ez dago tokirik bi multzo horietatik irteten denarentzako. 

Nire inguruan denetik topa dezaket, genero sistemaren inguruan hausnartu duen jendea eta lanketa pertsonala egin eta egiten ari dena guzti hau suntsitzeko asmotan eta beste jende bat oraindik hausnarketara iristeko urrun dagoena. 

Sexu-generoaren inguruko hiru adibide:

1.- Nire 5 urteko hilobak onartua du genitalek ez dutela generoa markatzen horrela azaldu zaiolako etxean. 

2.- Aldi berean, genero sistema alde guztietan horren markatua dugunez gure gizartean neska eta mutilak desberdintzen ditu itxuraren arabera (gona, ile luzea, gustoko jolasak...).

3.- 4.mailan lanean egon nintzenean gelakideak erabat banaduan zeuden bi taldeetan, neska/mutil, ikaskideen arteko liskar asko generoari lotuak zeuden.


Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako postetatik honako honako hau gomendatuko dut.
Informazio interesgarria lantzen duelako eta datu garrantzitsuak aipatzen dituelako.

Genero sistemaren inguruko lanketa egiterako ordun oztopo ugari daudela esango nuke. Esteriotipotatik at hezteko une oro hausnartzen, aztertzen eta gauza berriak topatzen ibiltzea beharrezkoa delako. Nekagarria dela suertatzen dela batzuetan esango nuke, haurrei puzzle bat eskaintzeko ere ez delako erraza generoari loturik gabeko bat topatzea. Hala ere, esan beharra dago geroz eta aukera gehiago dagoela eta pixkanaka material gehiago dagoela haurrentzako gauzak eta ez mutil eta neskentzako gauza, baina lan handia dago oraindik. 


Resultado de imagen de juguetes sexistas ejemplos






Resultado de imagen de puzzles de princesas disney

                              Resultado de imagen de puzzles patrulla canina









Esan bezaka pixkanaka material gehiago dago ikasleekin gai hau lantzeko, hemen nire steilasek eginiko unitate didaktikoa eta generoa zuzen zuzeneak lantzen duten bi bidio.

https://steilas.eus/files/2018/05/STEILAS-IRAULTZEKO-PREST.pdf





2018/10/22

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN

Hezkidetzaren inguruan galdeketa egiterako orduan perfil desberdinak topatzen saiatu naiz. Eta bi ondorio garbi atera ditut, hezkidetza zer den jakiteko orduan adinak eta eginiko ikasketak zerikusia dutela. Adinari erreparatuz, helduenek hitza ezagutu ere ez zuten egiten, gazteenek berriz hitzaren esanahia argi ez eduki arren en behin baino gehiagoetan entzuna bazuten. Ikasketa eta lanbideei begira berriz, hezkuntza inguruan ikasi eta lan egiten dutenek hezkidetza zer den ezagutzen dute, naiz eta denek ez jakin esanahia erraz azaltzen.

Honako hauek dira hezkidetzarekin lotzen dituzten  hainbat hitz: Berdintasuna, esteriotipoa, sexismoa, inklusibitatea, generoa, kultura...

Inkesta txiki honen ondorio nagusienak hauek dira,  hezkidetza hitza  geroz eta ezagunagoa den arren  gaiaren inguruan sakontzeko beharra dagoela. Hau da, oraindik ere kontzeptua barneratzeko eta ondoren praktikan jartzeko bide luzea geratzen zaigula.






NIRE USTEZ HEZKIDETZA LANTZEKO 5 ARRAZOI GARRANTZITSU:


1.- Pertsona ororen eskubidea delako hezkidetzan heztea, errespetuz eta oinarrizko beharrak asebetez.

2.- Heziketan lan egiten dugunok jarreretan eta erabiltzen dugun hizkuntzan hausnartu beharra dugulako.

3.- Benetako inklusibitatea bermatzeko funtsezkoa delako.

4.- Ahalduntze prozesuan gakoa delako.

5.- Ikuspegi feministari esker normaltzat hartzen ditugun egoerak argitara ematen dituelako.


Resultado de imagen de hezkidetza







2018/10/13

Sareen balantza

Ez naiz sare sozialen oso zalea, baina jakin badakit erabilpen egokia eman ezkero gauza interesgarri eta erabilgarri ugari topa ditzazkezula. Horregatik, noizbehinka twitterrean kuku bat egitea gustoko dut, hala ere esan beharra daukat, nik ez dudala sekula idatzi ezta ere retwittik egin. Informazioa jasotzeko soilik erabiltzen dut, interesgarriak egiten zaizkidanak jarraituz eta tartea topatzen dudanean horiek irakurriz. 

Kontzientea naiz sare sozialen atzean jende asko dagoela lanean buru belarri, nik bezalako pertsonek gauza interesgarriak irakurri ahal izateko. Eta, noski mundu honetan ere emakumen papera ez dela izan eta ez dela izango erreza. Baina, oraingoz, eta oraingoz esaten dut ez dakidalako aurrera begira zein harreman izango dudan sare sozialekin, baina, oraingoz ez dut atxikimentu handirik sentitzen. Batez ere, dena sarean egoteak eta denok sarean egon beharrak zalantza batzuk sorten dizkidalako, alde on eta txarren balantza balantzan ikusten dudalako, hala ere, mundu hau nahikoa ezagutzen ez dudalako izan daiteke. 










Aukeratutako esaldia honako hau da, saretzeak ondorioak dituela garbi dudalako, baina esan bezala onak eta txarrak.  Eta, positiboak nabariagoak izan daitezen honen inguruan ere heziketa egoki bat jasotzea beharrezkoa dela uste dut.