2016/01/22

CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOEN INGURUAN HAUSNARTZEN

                            



                                 CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOAK




 “Oinarrizko Hezkuntzak pertsonaren garapen integralari laguntzen dio, alde batera utziz sexuaren araberako estereotipoak eta rolak, bai eta bereizkeria mota oro ere, generoaren eraginik gabeko orientazio akademikoa eta profesionala bermatuz. Horretarako, ikastetxeek emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko dute alor guztietan: curriculuma, antolaketa eta abar.”
                                                      236/2015 Dekretua 


Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.

Aste honetako gaia, oso interesgarria da, batez ere, gure lanarekin lotura handia duelako, hau da: “Curriculuma eta baliabide didaktikoak”.
Hain zuzen ere, joan den astean, urtarrilak 15, argitaratu zen “curriculum berria”:
236/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena (EHAA, 2016-01-15)
Honetan aipatzen da :
"emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna bultzatzea ikastetxe guztietan."

Dena den ez dugu ahaztu behar dekretu berria aztertu behar dela eta konprobatu  behar dela izaera hezkidetzailea txertatuta dagoela.

Dekretu berria, Heziberri 2020 planaren barruan dago eta plan honen helburua da: 
Europako esparruan hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan 2020rako ezarritako berrikuntza  eta garapenildoestrategikoak bateratzea hezkuntzak gure testuinguruan eta ingurunean dituen erronkekin, etorkizuneko belaunaldiak ongi prestaturik egon daitezen Euskal Herrian eta munduan bizitzeko.  
Heziberri 2020 planaren barruan ere  beste dokumentu bat dago:  "Hezkuntzaeredu pedagogikoaren markoa", honetan aipatzen da:
"Hezkuntzaeredu pedagogikoaren "markoa" esaten zaio hezkuntzaeredu

pedagogikoaren ildo nagusiak biltzen dituen dokumentu bati, curriculuma garatu ahala 
zehaztuz joango denari."
 Hori dela eta, bai marko pedagogikoa bai curriculumak aztertu behar dira hezkidetzaren ikuspuntutik, azken finean nahiz eta utopia bat izan, helburua da eskola hezkidetzailea lortzea , hau da:
“Pertsona guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezan heztea du helburu, sexu/genero sistemaren araberako menperatze harremanik ez da eraikiko modu honetan eta diferentziatik berdintasunean heziko da. Hori lortzeko, ikasleen trebetasun guztiak garatu eta estereotipo eta aurreiritziak deuseztatuko dira bakoitzaren diferentziak eta ezaugarri pertsonalak baloratuz”. 
Ildo honetatik, EMAKUNDEk 1997. urtean argitaratu zuen Ikastetxearen hezkidetza-eredua egiteko Gida.
Gida honetan hezkuntza-curriculumak hezkidetzaren ikuspegitik  egiterakoan kontuan hartu beharreko iturburuak aztertzen dira:
  • Iturburu soziologikoak
  • Iturburu psikologikoa
  • Iturburu pedagogikoa
  • Iturburu epistemologikoa


Bestalde, argi eta garbi dago, lehenengo eta behin, ikastetxearen diagnosia egin behar dela, genero ikuspegia erabiliz. Batez ere teoriatik praktikara pasatzeko
Horretarako balibide desberdinak topa ditzekegu, besteak beste:

Marian Morenok argitaraturiko Queremos coeducar liburuan  aipatzen du lehen pausoa diagnostiko on bat egitea dela, honek ahalbidetuko baitigu, alde batetik, gure testuingurua ezagutzea eta, bestetik, zeregin honetan ditugun gabeziak eta alderdi indartsuak hezkuntza-komunitateari ezagutaraztea. 
Liburu honetan hezkidetzaren ikuspegitik ikastetxearen diagnostikorako  maila ezberdinak proposatzen ditu:
·         ●  Oinarrizko mailan: idatzizko hizkuntza, ospakizunak.
·         ●  Ertainean: dokumentazio ofiziala, ekintza zehatzak, baliabideak eta testu-liburuak, tutoretza eta orientazio akademiko-profesionala, zuzendaritza-taldea.
·         ●  Goi-mailan: idatzizko zein ahozko hizkuntza eremu guztietan, liburutegia, elkarbizitza-plana, espazioak, heziketa afektibo-sexuala.




Horrez gain, diagnosia egiteko eta baliabideak bilatzeko lekuak, hauek iza daitezke:
  1. Euskal Herriko Bilgune Feministak argitaraturiko Hezkidetza Gidan (2008) atal hauek lantzen dira: balioak eta konpetentziak, Helburuak, Edukiak, Metodologia, Ikastetxearen antolaketa, Materialak, Harremanak, Hizkuntza, Espazioa eta denbora, Ebaluazioa.
  2. 2001-2002. ikasturtean Mari Jose Urruzola Hezkidetza Aholkulariak eta Bizkaiko Hezkidetza Mintegiek “Eskola hezkidetzailearen azterketa eta ebaluaziorako jarraibeak” liburua argitaratu zuten
  3. Bestalde, Emakundek 1993.urtean argitaraturiko Nola landu eta aukeratu hezkidetzarako ikasmaterialak
  4. Bechdel testa filmetan, komikietan eta bestelako kultura-produktuetan genero- bereizkeria detektatzeko sistema  
  5. Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak eta Hezikert ikerketa Taldeak (UPV/EHU) 2014an aurkezturiko Hezkidetzaren egoerari buruzko azterketa diagnostikoa Gasteizko ikastetxeetan (0-18 urte) erdietsitako datuak sailkatzeko bost dimentsio erabili dituzte: Politika: aukera berdintasun politikak; Zer da hezkidetza?, Eskolaren eredu hezkidetzailea; Genero rolen adierazpenak eta interakzioak; Espazioaren erabilera.
  6. Xixoneko CPRk Sexismoa eskola eremuan behatu eta aztertzeko materialak argitarturiko lanak, aurreko aspektuez gain, teknologia berriak, publizitatea, komikiak eta telebista eremuetan sexismoaren diagnosia egiteko iradokizunak jorratzen ditu.
Diagnostikoa egin eta gero, erabakiak hartu behar dira, eta horretarako oso lagungarriaia izan daiteke hurrengo taula:


Aipaturiko gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena egin.

Aipatzekoa da  hurrengo lana
“Hezkidetza gida”. Parekideta-sunaren bidean lanean diharduten hezitzaileentzat tresna praktikoa izan nahi du gidak eta  50 galdera eta horiek erantzuteko 50 proposamen planteatu dituzte 
Gida honetan, unitate Didaktiko bat egitean hezkidetzaren ikuspuntutik kontuan izan beharreko elementuak azaltzen ditu:  balioak eta konpetentziak, helburuak, edukiak, metodologia, ikastetxearen antolaketa, materialak, harremanak, hizkuntza, espazioa eta denbora, ebaluazioa. Atal bakoitzean, hainbat galderen inguruan hausnarketa eta proposamenak luzatu ditugu.
Gidan, galdera hauei eta beste horrenbeste galderari erantzuteko proposamenak topa daitezke:
1. Zeintzuk dira sexua eta generoa dela eta diskriminazioak ekiditeko hezkuntzaren oinarritzat hartu beharreko balioak?
2. Konpetentziek zein irizpide bete behar dituzte?
3. Zeintzuk dira balio eta konpetentzia horiek barneratzen lagunduko duten jarraibideak?
4. Zeintzuk dira sexua eta generoa dela eta diskriminazioak ekiditeko helburuek bete behar dituzten irizpideak?
5. Helburuak bertsuak izan behar dira neskentzako edo mutilentzako?
6. Gu, hezkidetzaileok, ere, generoan sozializatuak izan gara. Zer egin dezakegu hori ikasleengan edo partaideengan ditugun itxaropenetan ez islatzeko?
7. Zer hartu behar da kontuan edukiak programatzerakoan?
8. Zelan jorratu jarrerak?
9. Hezkidetzaileon zein jokabideetan isla daiteke sexismoa?
10. Zeintzuk dira metodologia hezkidetzailearen ildoak?
11. Zein teknika erabil daitezke eta zer lortu behar dute?
12. Zeintzuk dira metodologia hezkidetzailea martxan jartzeko jarraibide lagungarriak?

Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.

Hezkidetzaren egoerari buruzko azterketa diagnostikoa Gasteizko ikastetxeetan (0-18 urte) ikerketan, hurrengo datuak agertzen dira
Batxilergoan, mutil gehienek modalitate zientifiko teknikoa hautatzen dute; neska gehienek, berriz, gizarte eta giza zientziak aukeratzen dituzte. Aukera horiek gerora zer unibertsitate karrera hautatu baldintzatzen dute.
Gaur egun, hezkuntzaren alorreko kezketako bat mutilek neskek baino emaitza akademiko txarragoak dituztela da. Gainera, mutil batzuen artean joera handiagoa dago jokabide disruptiboak, diziplina arazoak, jazarpen arazoak, ga- tazkak konpontzeko trebetasun falta eta abar izateko. Jarrera horiek eta eskola porrota ez dira lotzen hezkuntzaren munduan. Genero aldagaiarekin baina, oso garrantzitsua da aintzat hartzea mutilak zer maskulinitate eredutan sozializatzen diren eta neskak zer feminitate ere- dutan sozializatzen diren, ikasgelan dituzten jarrerak ulertzeko, bai eta haien irakaskuntza eta bizitza ibilbideari buruzko itxaropenak ulertzeko ere .


Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak? 



Ikastetxearen diagnosia egitea, genero ikuspuntutik
Baliabideak  aztertzea genero ikuspegitik
Hezkidetzaileak ez diren baliabideak baztertu edo moldatu, ordezkatu edo sortu  genero ikuspegia txertatuz.
Dena den eskola hezkidetzailea lortzeko, hurrengo minimoak kontuan izan behar dira:
  1. Edukiak: Emakumeen izaera eta ekarpena berreskuratu. Emakume ereduen presentzia bermatu.
  2. Materiala: Eduki sexista duen edozein materialaren bazterketa eta hezkidetzaileen era- bilera bultzatu.
  3. Hizkuntza: Hizkuntza ez sexistaren erabilera.
  4. Espazioaren antolaketa: Espazio guztiak guztiontzako. Bereizkeria bultzatuko ez duen espazioaren antolaketa.
  5. Ikastetxearen antolaketa: Eremu zein maila ezberdinetan parekidetasunean oinarritu- tako emakumearen parte hartzea.
  6. Jarrerak: Hezkuntzako komunitate-kideekiko tratu bereizkeria eza.
  7. Baloreak: Hezkidetza eta beraz, parekotasuna bultzatuko duten baloreen sustapena.
  8. Ebaluaketa: Sexuaren araberako aurreiritzirik gabeko ebaluazioa.
  9. Harremanak: Hezkuntzako komunitate-estamentuen arteko parekidetasunean oinarri- tutako harremanak sustatu.
  10. Jarduerak – Prozedurak – Metodologia: Hezkidetza bultzatu eta bermatuko duen par- taidetzarako metodologia.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina