2016/01/17

Partaidetza parekidea, posible al da?



Irakasleok ikasleekin lana egiten dugu, haur eta gazteekin eta beraien jendarteratzeko prozesuetan berdintasunez espazioak definitzea da erronka nagusietariko bat, non bakoitzak hazi eta hezteko aukerak sustatuko dituen bere prozesuaren protagonista izanda.


Baina aspalditik dakigu oso zaila dela hau lortzea ez badugu oso ondo definitzen nolako esku hartze hezkidetzaileak egingo ditugun eta hau gainera  ez badugu modu kontzientean egiten ez dugu lortuko sexismoaren zikloa puskatzen.

Hiri desberdinetan ekimen anitzak burutzen ari dira espazio seguruak eta hain seguruak ez direnak detektatzeko eta seguruagoak bihurtzeko. Horrela gertatu da Irunen, non Irungo Bilgune Feministak Hiri debekatuaren mapa osatu duen.



Hau bezalako ekimenak, neurri batean ziurtatzen dute emakumeen partaidetza espazio publikoetan. Espazio publikoen segurtasunaren pertzepzioa oso inportantea da partaidetza hau ziurtatzeko.


Teresa del Valle antropologoak azaltzen duen modua: "Hiria sexista da ekoizpen-ugalketa binomioaren arabera diseinatu den heinean. Ekoizpenak, alegia, ekonomiarekin zerikusia daukanak, etxetik kanpo egon behar du, eta ugalketak (hots, familia zaintzeak), berriz, etxe barruan baino ez. Hori gezurra da ordea".


Benetako partaidetza ematen dela bermatzeko legislazioa garrantzitsua da babesa ematen diolako kolektibo eta talde desberdinek proposatzen eta egiten dituzten ekimenak.

  • Espainiako konstituzioa (1978).
  • Haurraren eskubideei buruzko Hitzarmena (1989).
  • Beijing-eko Deklarazioa: Emakumearen Munduko Laugarren konferentzia (1995).
  • Europako konstituzioa (2004).
  • Euskal Autonomia Erkidegoa: Gernikako Estutua (3/2005 Legea).
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak: “Ikasleen eskubide eta beharren dekretua (2008)” eta aplikatzeko Gida (2009).
  • Euskal Autonomia Erkidegoan Haur eta Nerabeentzako Plana Lantzeko Esparru Programa (Eusko Jaurlaritza, 2013).
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak: Heziberri 2020 (2016).



Partaidetza kolektiboa, pertsona talde batek elkarrekin lan egiten du helburu komun batzuekin edo pertsonala, modu pertsonalean egiten dena, izan daiteke.


 

Parte hartzea modu kolektiboan erabakitzeko eta elaboratzeko tresna bat da. Lan honen bitartez, modu kolektiboan egiten dena, erlazio berriak, identitate berriak eta komunikazio berrien bidez gure identitatea eta gure ikuspuntuak aberastera eramaten gaituzte, gure ezagutza eta identitate propioa eraikitzeko laguntzen digute.


Baina parte hartu ahal izateko jakin behar da nola parte hartu eta inplikazio horrek zein onurak, ardurak eta zailtasunak ekarriko dituen.


Hiru ildo dira landu behar direnak benetako partaidetza eman ahal izateko (Equipo Claves-1994):


Parte hartzen jakitea: ezaguera, trebetasunak eta gaitasunak izan behar dira. Sentsibilizazioa behar da, baita gizarte trebetasunak (enpatia, asertibitatea, sormena, komunikaziorako gaitasuna eta entzuten jakitea, beste batzuen artean). Bestaldetik prestakuntza behar da, hau da, jakin behar dugu zertan parte hartuko dugun eta azkenik garapenean eta prozesua nola izango den jakin behar da ere.


Parte hartu ahal izatea: parte hartu ahal izateko mekanismo, egitura eta aukera errealak izan behar dira eta ezagutu behar ditugu bai modu pertsonalean, bai familian baita parte hartzen dugun kolektiboetan ere, adibidez ikastetxea, institutua, ....


Parte hartu nahi izatea: motibatuak izan behar gara, gogoa eta ilusioa ere. Hau lotuta dago pertsona bakoitzak dituen interes eta ideiekin.


Hezkuntza eremuan kokatzen bagara …

  • Gelan nola kokatzen dira neskak, mutilak? .
  • Zein dira neska edo emakumeentzat gune debekatuak?
  • Eta patioak?

o   Zer gertatzen da patioetan?

o   Nola daude diseinatuak?

o   Nolako erabilera egiten da?

o   Nork okupatzen ditu espazioak? Eta bazterrekoak?

o   Zertan jolasten dute?

  • Eta pasabideetan?
  • Aldageletan eta komunetan?
  • Jangelak?

Eta... nolako egiturak antolatzen dira ikastetxeetan partaidetza bultzatzeko?
Nolako jaiak eta ospakizunak antolatzen dira?
Zer nolako ereduak ematen ditugun?
Nola aukeratzen dira geletako ordezkariak, eta OMR-ko partaideak?
Egiten al dira jarduera kontzienteak neska eta emakumeen partaidetza
bultzatzeko?
Jarduera hauek kontuan izaten dute goian aipatutako ildoak edo baldintzak?



Gaur egun ikastetxe asko eta asko dira eremu eta espazioa horiek aztertzen ari direnak, baina oraindik ere irakasle batzuen ustez ez dago inongo problemarik eta pentsatzen dute espazioen erabilera egokia dela. Beraien ustez neskei gehiago gustatzen zaie txoko eta bazterretan egotea.



Partaidetzaren inguruan sentsibilizazio eta prestakuntza gehiago behar dugu Hezkuntza Sisteman benetan neskei partaidetzaren atea ireki ahal izateko.


Lan honetan lagungarriak izan daiteken material interesgarriak:


  • Subirats, M eta TomĆ©; A. (2008). Balones fuera. Barcelona: Octaedro.

Patioaren erabileraren azterketa egiteko Balones fuera izeneko liburua: bertan hausnarketa sakona eta lan tresnak ematen dizkigute Amparo TomĆ©-k eta Marina Subirats-ek.  





  • Hernaniko Udala. Farapi Elkartea. (2005). Berdintasunezko Jolastokia. Hezkidetza eta espazioaren gaineko baliabideen gida.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina