2016/01/22

Curriculuma eta baliabide didaktikoen gainean hausnartzen

Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.

Heziberri 2020en honako esaldi hau topatu dezakegu:
"Oinarrizko Hezkuntzak hezkuntza‐eskubidea bermatu behar die pertsona guztiei; beraz, zuzentasun eta justizia sozialaren planteamendu etiko batetik, hezkuntzak aukera‐berdintasuna eskaini behar du, inolako bazterketarik gabe, eta konpentsatu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak."
Beraz, garbi dago ikastetxe eta irakasleon eginkizun garrantzitsuenetako bat desberdintasun horiek konpensatzea dela. Lan horretan hezkidetza ardatz izan beharko lukeela iruditzen zait.

Hala ere, etsigarria da Heziberri 2020 dokumentuan "hezkidetza" behin baino ez dela aipatzen ikustea. Orain dela bi urte, Hezkidetza planak egiteko dekretuarekin bazirudien hezkidetzak garrantzizko pisu hartzera zihoala gure hezkuntza sisteman. Hau ikusita nire zalantzak ditut.

Curriculum-edukia, ikasten eta irakasten dena osatzen duen elementuen multzori esaten zaio. Emakundek 1997. urtean Hezkuntza curriculumak hezkidetzaren ikuspegitik egiterakoan kontuan hartu beharreko iturburuak aztertu zituen: soziologikoa, psikologikoa, pedagogikoa eta epistemologikoa.
Ondorioak nahiko garbiak eta etsigarriak izan ziren:

  • Iturburu soziologikoen azterketak honako hau ikustarazi zuen: estereotipo sexistak bizirik dirautela, genero hierarkizazioa dago eta bertan gizonezkoak emakumezkoen gainetik daude eta esparruak ere hierarkizatuak azaltzen dira, publikoa eta garrantzizkoa maskulinoa eta pribatua-etxekoa garrantzi gutxiagokoa eta femeninoa.
  • Iturburu psikologikoaren azterketak honako errealitatea marraztu zigun: sexu-generoa nortasun pertsonala eraikitzeko oinarritzat hartu da, ondorioz, pertsonen garapen integrala baldintzatua gelditzen da eta sexu-diskriminazioa biologikoki justifikatzen da.
  • Iturburu pedagogikoa. Historian zehar garatu diren hezkuntz-ereduak sistema patriarkalaren arabera finkatutako maskulino eta femeninoaren hierarkizazioan oinarritu izan dira.
  • Iturburu epistemiologikoa. Epistemiologiak natura izendatu, interpretatu eta bertako funtzionamendu mekanismoak aurkitu zituen. Ikuspegi androzentristak zeregin hori desitsuratu zuen eta gizonezkoen hegemonia sinbolo sisteman eta definizoetan ezarri zituen eta androzentrismoa zientzian, filosofian, historian, hizkuntzan...

Hau guztia ikusita, zer egin dezakegu curriculum hezkidetzailea eraikitzeko?


  • Egungo egoeraren diagnosia egin. Horretarako tresna ugari daude. Euskarri teorikoan edukiak, metodologia eta materiala aztertzeko tresnak oso onak iruditu zaizkit.
  • Diagnosiko datuak aintzat hartuta erabakiak hartu, zer egin hezkidetzaileak ez diren materialekin? Aukera desberdinak ditugu: dagoena ikuspegi kritikoz erabili, dagoena moldatu edo/eta osatu, dagoena hezkidetzaiea den materialarekin ordezkatu eta bukazteko, falta den materiala sortu.
Lan itzela dugu aurretik eta ez dakit administrazioak zein puntutaraino lagunduko digun.


Aipaturiko gaien inguruko proposamen baten aipamena egin.

Topatu ditudan bi proposamen aipatuko ditut. Alde batetik, edukiak, metodologia eta materialak aztertzeko gida praktiko erabilgarria eta oso interesgarria:
"Qué quieres enseñar? Un libro sexista oculta a la mitad."

Eta bestetik, DBH 1 eta 2ko problemak lantzeko proposamena berdintasuna aintzat hartuta. Material honen aipamena egiten dut tradizonalko matematikako problemak oso errealitate sexista islatu ohi dutelako. Problemetan azaltzen ziren emakume gehienak etxeko andrea, pelukerak edo erizainak ziren eta gizonak berriz edozein gaiza izan zitezkeen: kirolariak, okinak, suhiltzaileak, ingeniariak, pilotoak...
"Problemas de matemáticas. Una propuesta desde la igualdad"


Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.

Zaila da gai honen inguruko datuak topatzea. Garbi dago emakumeen presntzia gure currikulumetan oso urria dela baino ez dut presntzia horren inguruko daturik topatu.
Gai honetatik pittin bat desbideratzen banaiz ere nesken eskolatze datuak oso kezkagarriak dira, munduan 35 miloi neska baino gehiago eskolara joateko aukerarik ez dut eta lau emakumetatik batek ez daki idazten eta irakutzen "El Pais-eko artikulua". Mutilen ksuan datu hauek apalagoak dira.
Malala eskolara joan nahi izateagatik tirokatua izan zen neska Pakistandarra da. Bakearen Nobel saria jaso zuen eta nesken eskolatzeko burrukan aintzindaria bihurtu da. Ondorengo bideoan Malalak Nazio Batuetan eman zuen hitzaldiaren zatitxoa duzue:

Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak?

Nire ustez ikastetxeetan ditugun edukiak, eta erabiltzen dugun metodologia eta material didaktiko guztiaren azterketa egin beharko genukeen.
Edukiak eta metodoliogia aztertzea irakasleon lana litzateke baino materialak ikasleekin batera azter genitzazkeen.
Lan hau egiteko aste honetako euskarri teorikoan aurkeztutako tresnak erabili ditzakegu.
Irakasleok honako gañdera gauek egin behar dizkiogi geure buruari: Emakumeen ekarpenak agertzen dira erabiltzen ditudan materialetan? Ekarpen hauek positiboak dira? Neska eta mutilen parte hartze orekatua bilatzen da? Parekidetasuna bultzatzen da? Neska eta mutilen garapen integrala bultzatzen da? Egoera estereotipatuak agertzen dira? Nolakoa da hizkuntzaren erabilera?...
Materialarekin estrategia desberdinak har ditzakegu:

  • Hezkidetzailea ez den materiala genero ikuspegi kritikoarekin aztertu. Ikastetxean kanpotik datorren materiala erabili ohi dugu: filmak, egunkariak, aldizkariak... eta askotan ez dira hezkidetzaren ikuspegitik zuzenak eta hala ere erabiliko ditugu. Nik ez dut arazorik ikusten baldin eta genero ikuspegitik aztertzen baditugu. Ariketa oso egokia iruditzen zait, "betaurreko moreekin" errealitatea ikusten lagunduko digu.
  • Erabiltzen ditugun materialak molda ditzakegu genero ikuspegitik zuzneka ez badira.
  • Material berriak hezkidetzaileak direla ziurta beharko genuke.
  • Nahi duguna ez badugu topatzen sortu dezakegu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina