2016/01/23

CURRICULUM ETA BALIABIDE DIDAKTIKOAK

Deigarria egin zait Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoan hezkidetza hitza behin bakarrik aipatzea eta aipamen hori enumerazio batean kokatuta egotea.
Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa (53.orria):Alderdi indibidualenetan oinarritutako prestakuntzaeredua baztertu egin behar da, eta, horren ordez, eskoletan ardaztutako prestakuntzaereduak bultzatu, lekuan lekuko ikastetxeetako premietara egokitutako proiektuen bitartez, eta, horretan, lekuan lekuko proiektu eta planak hartu behar dira kontuan: hobekuntzaplanak, eskuhartze globaleko proiektuak, hezkidetza proiektuak...”

Zaila da eskola hezkidetzailea lortzea hezkuntza eredua definitzen eta ezaugarritzen duten dekretuetan hezkidetza bere gain hartzen ez badute. Hezkuntza lege eta marko guztietan hezkidetza txertatuta egoteak bultzatuko du curriculuma eta baliabide didaktikoak ere hezkidetzaileak izatea eta horiek praktikara modu egokian eramatean lortuko da eskola benetan hezkidetzailea izatea.

EMAKUNDEK 1997an argitaraturiko ikastetxearen hezkidetza-eredua egiteko gidan curriculumak ikuspuntu hezkidetzailea izateko honako iturburu hauen gaineko azterketa egin zuen:
  • Iturburu soziologikoak: ikasleen gizarteratze-prozesu jakin bat osatzen duten ezagutzak, prozedurak, jarrerak eta baloreak. (genero estereotipoak, generoen hierarkizazioa eta esparru publikoaren hierarkizazioa pribatuarekiko)
  • Iturburu psikologikoa: ikasleen garapen ebolutiboak eta ikaskuntza garapenak jasaten dituzten prozesuak. (sexu-generoa hartu izan da nortasun pertsonala eratzeko oinarritzat horrela pertsonen garapen globala erabat baldintzatu eta sexu-diskriminazioa biologikoki justifikatu izan da)
  • Iturburu pedagogikoa: oinarri teorikoa, hezkuntza eredua, irakasteredunak eta hezkuntzaren hartzaileak eta helburuak. (ikaskuntza esanguratsuan oinarrituta)
  • Iturburu epistemologikoa: legitimatutako jakintzak eta ezagutzen metodologia, barne-egitura eta horiek tranmitituko dituen curriculum arloak. (pertsonen hazkunde integrala diskriminazioak gaindituz, ikuspuntu androzentrikoaren bazterketa...)


Zelako pausuak eman beharko genituzke curriculum hezkidetzailea eraikitzeko?
1- Lehenik eta behin ikastetxearen diagnostiko bat egin behar da ikuspuntu hezkidetzailea kontuan hartuta. Ikastetxearen espazioak, materialak, lantzen diren edukiak, harremanak, hizkuntza, helburuak, denbora, ebaluazioa, balioak eta konpetentziak eta metodologia izango liratezke aztertzeko gaiak.
2-Behin diagnostikoa eginda dagoenean, erabakiak hartzeko garaia izango litzateke. Horren barnean lau aukera egongo liratezke:
  • Baliabide ez hezkidetzaileren bat erabiltzekotan ikuspegi kritikoz aritzea
  • Baliabide ez hezkidetzaileak moldatzea edo egokitzea
  • Baliabide ez hezkidetzaileak baliabide hezkidetzaileengatik ordezkatu
  • Baliabide hezkidetzaileak sortu

IKERKETAK


JOLASA ETA JOSTAILUA” Koheziketa Koadernoak 1.
Liburu honetan, xede premiazkoa bezala hartzen da jolasaren eta jostailuaren bitartez bideratzen den sexismoa aldatu eta neutralizatzea; eta hau eskolako eguneroko zereginean lortu nahi da.”
Azalpen teorikoez gain baliabide didaktikoak ere eskaintzen dira. Hezitzaile eskainitako liburua da, geroago sakonago izan daitekeenikerketa-gogoeta baten gisa. 

 



BERDINTASUNEZKO JOLASTOKIA. Hezkidetzaren eta espazioaren gaineko baliabideen gida”
Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak sustaturiko Hezkidetza programaren barruan kokatzen da gida hau.Irakasle eta familientzako sentsibilizazio saioak egin eta Hernaniko bi ikastetxeetako espazioaren erabileraren inguruan ikerketa antropologiko
txiki bat egin ondoren gida praktiko hau osatu zuten. 



Ze erronka ditugu eskolan?
  • Eskolako baliabideak ikuspegi hezkidetzaile kontuan izanda aztertzea eta behar izatekotan moldatzea edota ordezkatzea
  • Hezkuntza komunitate guztia hezkidetzan sentsibilizatzea
  • Hezitzaileok gure jardunaren gaineko etengabeko analisia egitea
  • Ikastetxearen espazioen eta denboren analisia egitea eta genero ikuspegia txertatzea
  • Eskolan erabiltzen den hizkuntza eta transmititzen diren malioak aztertzea
  • Parte hartze orekatua eta harreman parekideak sustatzea




 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina