2016/01/17

Partaidetza parekidearen inguruan hausnartzen



Honela definitzen du Parte hartuz elkarteak partaidetza: “pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek bere gain, kolektibo horren etorkizunari begira”.




Parte hartzean, hiru baldintza hartu behar dira kontuan:

1. Parte hartzen jakitea: Hori gauzatzeko ezaguera, trebetasunak eta gaitasuna izatea.
2. Parte hartu ahal izatea: Parte hartzean oinarritutako diagnostikoaren eta plangintzaren ikuspegietatik eraikitzeko, erabakiak hartzeko eta horiek kudeatzeko aukera emango duten foroak sortzea.
3. Parte hartu nahi izatea: Motibazioa, gogoa, ilusioa, beharra… sartuko lirateke hemen. Garrantzitsua da kontuan hartzea konpartitutako ideia batengatik, gustura sentitzen garen pertsonekin eta zerbait lortzeko eroso sentitzen garen lekuan hartzen dugula parte.

Partaidetza eta generoaren artean lotura bat badago ere, praktikan jartzerako orduan, azalekoa izan ohi da askotan: Emakumeen partaidetza eremu batzuetan handitzen doala ikusteak ez du esan nahi berdintasuna ematen denik.


Izan ere, emakumeok partaidetza gehitu eta sendotzeko, oztopo handiak topatzen ditugu bidean:

  • Eskolatik hasita, liderrak oro har mutilak izan ohi dira.
  • Emakumearen hitzari baliogarritasuna kentzen zaio eremu askotan (bai pribatuan eta baita publikoan ere).
  • Eremu publikoan gizonak dira nagusi, eta dauden emakumeak salbuespen gisa agertzen dira askotan, tradizionalki maskulinoak izan diren rolak erreproduzitzen.
  • Etab.








Oztopo hauek gainditu eta aurrera joateko pausu hauek jarraitzea komeniko litzateke:

  • Eskolan, denen parte-hartzea bermatzeko estrategiak aplikatu.
  • Ikasle-irakasleen artean elkarlan edo lankidetza giro bat sortzea, ikasleek parte hartzeko aukera dutela ikustaraziz.
  • Denen iritziak kontuan hartzea.
  • Gutxiespen edo mespretxuzko jarrerei aurre egin eta errespetuzko jarrerak goraipatzea.
  • Ikasleek erabiltzen duten denbora eta espazioa parekidea izatea.

Pd18_liburak



Zorionez, gaur egun, egitasmo batzuk martxan jartzen doaz pixkanaka, parte-hartze maila horrek gorakada izan dezan eta parekidea izan dadin. Horren adibide da “Herri hezitzailea, eskola herritarra” izeneko ekimena. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina