2016/01/17

Emakumeen partaidetza, partaidetza parekidea?

ZER DA PARTAIDETZA? (gure asteongo irakurgaiatik zuzen zuzen jasota)
Parte hartuz elkarteak horrela definitzen du “pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”.
Definizio laburra bai, baina definizioaren edukiak edo kontzeptuak aztertzen baditugu konturatuko gara definizioan mami esanguratsuak daudela: pertsonak, komunitateak, antolakuntza, mugimendua, prozesua, eraginkortasuna, subjektuak, kolektiboak, etorkizunari begirada … eta aipatu ditugun kontzeptu horiei guztiei ez badiegu genero-analisiaren begirada txertatzen, ez dugu benetako partaidetza eraikiko.
Erabakiak hartzea eta aurrera eramateko konpromisoa parte hartzearen baitan daude. Jarrera bat eskatzen du. halaber, hainbat eskubide sustatu eta hainbat egin behar eskatzen ditu.
Parte hartzeko modu guztiak ez dira baliagarriak: berreskuratu behar ditugu maskulinoa eta femeninoa izan diren estiloetatik komunikazioa, harreman positiboak, azken finean parekidetasuna errazten dituzten moduak, trebetasunak, …
http://esdocs.com/doc/102890/klikatu-gida-ikusteko.---lekeitio-eskola-publikoa 


Beraz, …
1. Generoa eta partaidetza kontu politikoa dira. Oso lotuta daude herritartasunarekin eta gizonek zein emakumeek herritar izateko eta gauzatzeko eskubidea eta gaitasunarekin: iritziak eman, nork bere beharrak eta interesak defendatu, gizartearen eraldaketarako konpromisoa izan. Edozein hezkuntza-proiektutan kontuan hartu beharreko paradigma da.
2. Guztien ahotsak atera eta entzun daitezen estrategia egokiak erabili behar dira baita sortu daitezkeen gatazkak modu etikoan tratatzeko baliabideak izan.
3. Aldaketa, gatazka eta boterea modu aktiboan maneiatu behar da, desorekak identifikatuz eta guztien protagonismoa onartuz.
  
Gure eguneroktasunean, ikastetxean kontutan hartzeko eta lanerako lagungarri moduan, aste hoetako foro interesagarrian gure lankideek itzitako hainbat errekurtso aipatuko neukez guztiei aurretiez eskerrak emonez


Material interesgarriak:

Partaidetza: gurekin bada, izango da. Proposamen didaktiko bat

Bizentaren Lumak gazteek berdintasunaren inguruan hitz egiteko mahai-inguruko solas-jolasa da. Berdintasunaren gaineko hausnarketa, arrazoiketa eta eztabaida sortzeko helburua du eta baita gazteen ahalmentzea lantzeko ere.  http://bizentarenlumak.elhuyar.eus/
Dtuak babestu egin behar dutela. Horretarako badago programa interesgarri bat:

Parte-hartze politikoaren inguruan Irantzu Varelak idatzi duen artikulua: 
 Haur eta nerabeen parte hartzea sustatzeko bost liburuxka kaleratu dituzte.
 
Haurren parte hartzea sustatu nahian OIN HERRI egitasmoa sortu da azken urtean. Hemen Herri Hezitzailea, eskola herritarra proiektuko zenbait lekukotasun:
OARSOIRRIA ildo beterik sortutako ekimena da. 
"Agertoki berri, praktika zahar" artikuluan internet parekidea ote den aztertzen da.
ENTZUMEN AKTIBOA LANTZEKO ARIKETAK
ESPACIOS DE PARTICIPACIÓN. ESCUELAS DE FAMILIAS

Partaidetza dala eta teknologiagaz lotuta datu batzuk https://youtu.be/ameHdp2WMKA tik atarata.


Bitxikeri honek hainbat datu emoten deuskuz  ere: Una calculadora para averiguar qué tan iguales son mujeres y hombres en tu país

Bere baitan beste hau  be ikusgai dago

Bukatzeko, gure gazteek daben partehartzeko nahia beldur barik lehiaketan

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina