Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruan hausnartzen
- Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala
“Heziberri 2020”, hau da “Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa, indarrean daukagu. Aste honetan ere marko honen 2. dokumentua, hau da Euskal Autonomia Erkidegoko Curriculum Dekretoa, argitaratu egin da. Baina hezkidetza egoera kontutan hartzen badugu, nahikoa izango da marko honetan ezartzen diren bideak “eskola mistotik eskola hezitzailera
joateko?
Gai honi buruz egon gara hausnartzen aste honetako gaian. Orokorrean nik esango nuke eredu hezkidetzailea gaur egun utopia bat dela eta pertsona guztien parekidetasuna lortzeko bide luzea dugula.
Hezkuntza-curriculumak hezkidetza ikuspegitik egiteko teoria ikusi dugu eta kontuan hartu diren iturburuak aztertu ditugu:
-soziologikoa ( gizarte-antolamendua nola dagoen banatuta)
-psikologikoa (ikasleen garapen ebolutiboa eta ikaskuntza-garapenaren prozesuak)
-pedagogikoa (oinarri teorikoak, hezkuntza-ereduak, ikastereduak eta hezkuntzaren hartzaileak eta helburuak)
-epistemologikoa ( disziplina akademikoetatik curriculumerako lortzen diren
informazioa: legitimatutako jakintzak, ezagutzen metodologia, barne-egitura…)
- Aipaturiko gaien inguruko ikerketa edo proposamenak
Teoriatik praktikara joateko hainbat proposamen edo ikerketak eta jakintsuen lanak aipatu egin dira gaian. Diagnostiko bat egiteko hona hemen dauzkagu batzuk:
- Marian Morenok argitaratu duen “Queremos coeducar” liburuan pasusak aipatzen dira hezkidetzaren ikuspegitik ikastetxearen oinarrizko diagnostiko bat egiteko.
- Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak
Diagnostiko bat egin eta gero konturatzen gara muga fisiko eta denborazkoak ere baditugula falta zaizkigun material eta baliabideak eskuratu edo sortu ahal izateko. Orduan, denon artean elkar konpartitu behar ditugu dauzkagun baliabide didaktikoak indarrak optimizatzeko.
- Ikastetxean lantzeko erronkak
- Baliabide didaktikoak erabili baino lehen ikuspegi kritikoz aztertu.
- Hezkidetzailea ez den baliabide baten aurrean saiatu dagoen ahuleziak konpontzen, moldatzen eta/edo osatzen.
- Material bat moldatzea oso zaila ikusten badugu, beste bat aukeratu. Horretarako potentzial hadia daukate teknologia berriek.
- Orokorrean, adi egon behar gara gure inguruan detektatzeko hezkidetza-praktika onak.
Eta bukatzeko hona hemen proposamen didaktiko baten adibide interesgarri bat:
Marijosesoto#hausnarketa#hezk_balibideak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina