2016/01/17

PARTAIDETZAREN GARRANTZIA eta BALIOA


Jarduera pertsonal bat da, eta taldeko prozesu bat, eta hezitzailea, berdintasunean oinarritua, sortzailea eta eraldatzailea da, edo hala izan nahi du.


                




Hona hemen helbide interesgarri bat:



Parte hartze soziala, gure bizitzan eragiten duten aspektuen inguruan modu kolektiboan erabakitzeko eta elaboratzeko tresna eta lan egiteko modu bat da, guztion artean errealitate sozial bat eraikiz. Lan kolektibo honen bitartez erlazio berriak ematen dira, identitate berriak, komunikazio berriak eta hauek eramango gaituzte gure ikuspuntuak aberastera eta modu konplexuagoetan ulertzera, horrela xehetasunak gehituz eta gure ezagutza eta identitateak osatuz. Beraz, lan tresna bat da errealitate soziala modu kolektiboan eraikitzeko eta era berean garapen pertsonalerako prozesua ere bai.


http://www.argia.eus/multimedia/erreportajeak/indymedia-eh-k-bost-urte


Hezkuntzak ere badu zer aldatu, egun erabilitzen diren metodologia eta autoritate-ereduek sexismoa transmititzen bait dute:


Autoritate-eredu berriak: 

- konfiantzazkoa,
- Errespetuzkoa 
- Afektuzkoa
- Errefortzu positiboa sarriago erabili
- Irakaskuntza metodologia aktiboak 
                     -kaskuntza kooperatiboa
                     -Proiektuka lan egin
                     -Arazoen konponketan                                 oinarritutako metodologia    - Ikasleak ulertzen saiatu
- Boterean ez oinarritutako hezkuntza-        harremana 
- Autoritate-irudi bihurtzen saiatu
- Ikasleak entzun eta beroiengandik ikasi
- Egian oinarritu beti 
- Metodologia parte-hartzaileak erabili.






Parte-hartzea eraldatzailea da, parte-hartze horren bidez kontzientziak esnarazi nahi direlako eta protagonistak aktibatu eta egoerak eta botereharremanak aldatu nahi direlako; aldi berean, proiektuak eta gatazkak aldatu nahi ditu.


Parte-hartzea hezitzailea da, eragileen gaitasunak eta ahalmenak gararazten dituelako. Berdintasuna sustatzen du, kolektiboak, sektoreak eta pertsonak parekatu nahi dituelako (ekitatez), abiapuntua kontuan hartuta.

Azkenik, parte-hartzea sortzailea da, berritu egiten duelako, bila ibilarazten gaituelako eta agertoki desberdinetara eramango gaituzten irtenbideak bilatzen dituelako”




Parte hartzea garatu daitekeen ahalmena da. Inguruarekiko inplikazio modu bat da, errealitatea sortu eta aldatzeko modu bat. Boterearen dimentsio baten garapen bezala ulertu dezakegu. Erabakiak hartzen dituzte horretarako ahalmena daukatenek. Oso lotuta dago ere parte hartzea eragiten edo esanguratsu egiten zaizkigun arlo edo eremuekin, horietan moldaketak egiteko eta eragina izateko. Erabakiak hartzea eta aurrera eramateko konpromisoa parte hartzearen baitan daude. Jarrera bat eskatzen du. halaber, hainbat eskubide sustatu eta hainbat egin behar eskatzen ditu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina