2016/01/21

Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruan hausnartzen


Curriculumaren izaera hezkidetzailea bermatzea ezinbestekoa da ikasle bakoitzaren identitate pertsonala era integralean garatzeko. Hezkuntza eragin-gune estrategikotzat jo du feminismoak beti. Hezkuntza-sisteman arreta jarri du, eta hausnartu egin du eskoletan zer irakatsi, nola irakatsi, eta zer metodologia erabili. (Curriculum edukia esaten zaio ikasten eta irakasten dena osatzen duten elementu multzoari.)

Eskoletan transmitituriko jendarte-ereduak kezkatzen zuen, eta kezka hori ikusarazteko, eskola-materialak aztertu izan dituzte feministek: hizkuntzaren erabilera, abestietako edo ipuinetako imajinarioak, emakumeen ikusezintasuna eta abar. Materialak aztertu ezik, berriak ere sortu izan dituzte, bestelako eredu bat garatzeko.

·         Hezkidetza gida

Euskal Herriko Bilgune Feministan ere, hezkidetzaren ildoak garrantzi berezia hartu du. Hezkuntza-esparrua eremu estrategikotzat du, eta, jendarteratzeko oinarrizko bitartekoa dela jakinik, eraldaketarako tresnatzat ditu hezkuntza-sistema eta hezkidetza. Hezkidetza jorratzeko, hainbat baliabide sortu dituzte, Hezkidetza gida horien artean aipagarriena.
                Curriculum hezkidetzailea eraikitzeko lehen pausoa diagnostiko on bat egitea da, testuingurua ezagutzeko eta zeregin honetan ditugun gabeziak eta alderdi indartsuak hezkuntza-komunitateari ezagutarazteko.

Hezitzaileok ditugun erronkak:

-          Diagnostikoa egin.

-          Ikuspegi kritikoz aurkeztu

-          Baliabideak moldatu eta osatu

-          Material hezkidetzailearekin ordezkatu.

-          Sareak optimizatu (konpartitu, eskatu…) Hemen
 
Ikastetxean gertatzen diren egoera baten inguruko bideoa. Hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina