Gure Hezkuntza Sistema arautzen duen dokumentua Curriculum Dekretua da. Duela gutxi arte 2007ko curriculumean (eta
ondoren egindako zuzenketetan) oinarritu gara. Baina oraintxe marko hori aldatu
da, hain zuzen ere aurreko ostiralean Heziberri
2020 dokumentuaren bi dekretu
publikatu direlako:
- Haur Hezkuntzako curriculum Dekretua: 237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa (EHAA, 2016-01-15).
- Oinarrizko Hezkuntzarako curriculum Dekretua. 236/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena (EHAA, 2016-01-15).
Hain zuzen ere, 236/2015 Dekretuan, I.
Kapituluan, Xedapen orokorrak atalean, 1. artikuluan (8. orrian), beste gauza
askoren artean, honako hau esaten digute:
…
b) Oinarrizko Hezkuntza da
gazteak helduarorako prestatzeko aldi komuna eta derrigorrezkoa. Bertan
ezartzen dira bizialdi osorako oinarri sendoak, estereotipoak eta ezarritako ereduak
gaindituz, beren bizitzak zentzuz gida ditzaten, beren helburuak hauta
ditzaten, beren aukeren, egungo eta etorkizuneko premien eta pertsonak
artatzearen ardura har dezaten, eta gizartean txerta daitezen, modu aktiboan,
kritikoan eta arduratsuan parte hartuz eta beren nortasuna osoki garatuz...
e) Oinarrizko Hezkuntzak pertsona
guztien hezkuntza-eskubidea bermatu behar du. Horren bestez, zuzentasunaren eta
justizia sozialaren ildoan, hezkuntzak aukera berdinak eskaini behar ditu, bazterketarik egin gabe – ezaugarri
pertsonalengatik edo sexu-orientazio, kultur nortasun edo generoagatik –, eta
gainditu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta
pertsonalak. Hezkuntza-zerbitzu guztiak eskuragarri egotea ere bermatu behar
du, eta laguntza eta babes zehatzak
eman behar ditu oinarrizko baldintzak berdinak izan daitezen eta ikaskuntza
unibertsala izan dadin. Bai Administrazioak
eta hezkuntza-arduradunek, bai hezkuntza-komunitateko
profesionalek zein kideek inklusio printzipioa izan behar dute beren jardueren
ardatz, eta hezkuntza muinbakarra eta banakakoa sustatuko dute oinarrizko eta
derrigorrezko hezkuntza amaitu arte...
i) Eskolako bizikidetza egokia
izango bada, hezi beharra dago bake positiboan, giza eskubideetan, justizian,
elkartasunean eta inklusioan. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak sustatuko ditu – bakearen
kulturari eta genero-indarkeriaren prebentzioari buruzkoak –, kulturen, generoen, eta sexu-orientazioaren
aniztasuna eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, elkarrizketa, garapen
emozionala, gatazkak modu baketsuan konpontzeko estrategiak, eta hezkuntza-komunitateko
kide guztien eskubideak eta betebeharrak...
Nire
ustez
hezkuntzako profesionalak bezala gure betebehar garrantzitsu bat da Curriculum
Dekretua irakurri aztertu eta aplikatzea. Eta hori guztia gure praktikara
eramatea.
Orain arte izan dugun dekretuan
eta oraintxe argitaratu denak HEZKIDETZARI
babesa ematen dio alde batetik,
baina bestaldetik behartzen du gur praktika pedagogikoa hezkidetzailea izatera.
Curriculum
hezkidetzagilearen iturburuak.
Hezkuntza-curriculumak hezkidetzailea
egin nahian kontuan hartu beharreko iturburu
desberdinak kontuan har daitezke:
·
Iturburu
soziologikoak.
Genero kontuan hartuta
iturburu soziologikotik gizartearen antolamendua aztertuko genuke.
Adibidez:
- Maskulinoaren
eta femeninoaren estereotipoak eraikitzen dira eta sexu- eta genero-nortasuna
osatzen da. Horrela gizonezko- eta emakumezko-taldeak homogeneizatu egiten
dira, talde bakoitza bere generoari dagozkion ezaugarrietara egokitu beharko
du.
- Generoen hierarkizazioaren ondorioz, gizonezkoak nagusitu egiten dira emakumezkoen gainetik.
·
Iturburu
psikologikoak.
Honen bidez
ikasleen garapen ebolutiboak eta ikaskuntza-garapenak zer nolako garapena
izango duten jakingo dugu, adinaren araberako ezaugarri psikofisikoak zeintzuk
diren eta ikasketa prozesuak nolakoak izango diren.
Zentzu
honetan, sistema patriarkalean, hainbat teoria psikologiko legitimatu dira,
guztiek hezkuntzan eragin handia izan dutenak: sexu-generoa hartu izan da
nortasun pertsonala eratzeko oinarritzat eta sexu-diskriminazioa biologikoki
justifikatu izan da.
·
Iturburu
pedagogikoak.
Hemen, oinarri teorikoa,
hezkuntza-ereduak, irakastereduak eta hezkuntzaren hartzaileak eta helburuak
aztertzen dira.
Hezkuntza-interbentzioak ikasleek ikaskuntza
esanguratsuak egitea izan behar du helburu nagusitzat, hau da, ikasleak ikasten
ikasteko gai izatea.
Historian zehar garatu diren
hezkuntza-ereduak sistema patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino
eta femeninoaren hierarkizazioan oinarritu izan dira eta honek eragin handia
izan du hezkuntzan.
·
Iturburu
epistemologikoak.
Honen bidez, diziplina
akademiko desberdinetatik abiatuta informazioa desberdina eskuratzen da
curriculumerako: alde batetik ikuspegi zientifikoa, bestaldetik metodologia,
barne-egitura eta horiek transmitituko dituzten curriculum-arloak definitzen
dira. https://eu.wikipedia.org/wiki/Epistemologia
Baina sistema patriarkalak betidanik kanpoan utzi du
emakumeen jakinduria eta historian zehar emakumeek egin duten ekarpena zientzia
eremu desberdinetan (zientzia, historia, literatura, politika, ...).
Baina proposatzen den Hezkidetza
Ereduan gizartean pertsona
guztiak hartuko dira kontuan eta guztien autoritatean oinarrituko da. Gainera
desberdintasuna eta aniztasuna ezaugarri pertsonaltzat hartuko dira eta
aberatsa kontsideratuko da. Ez dira diskriminazioak onartuko, non pertsona bakoitzak beste gizarte mota eraikitzeko
konpromisoa hartuko duen.
Hezkuntzak pertsonen hazkunde integrala izango du
xedetzat eta mota guztietako diskriminazioak gaindituko dira.
Zientzia ikuspuntu androzentrikotik urrunduko da eta
genero azterketan oinarritutako paradigma hartuko da.
Honen aurrean erronka handiak planteatzen dira
ikastetxeentzat.
Aurreko guztia oso polita da, baina nola egiten
da? Nola lortzen da?
Hauek dira aztertu beharrekoak: programatzen diren
jarduerak, landu beharreko edukiak, erabiltzen den metodologia eta materialak.
Eta hau aztertu ahal izateko diagnostiko bat egin behar
dugu, hau da errealitatea aztertu eta honen arabera erabakiak hartu:
- Diagnostikoa.
Diagnostikoa egiteko ikas komunitate osoa
inplikatu beharko genuke: irakasleak eta bestelako langileak, ikasleak eta
familiak.
Errealitatea abiapuntua izan behar da, indarguneak eta ahuleziak
detektatzeko. Seguruena jada badira hainbat eta hainbat gauza ondo egiten
ditugunak eta horiek identifikatu eta indartu beharko dira.
Ahuleziak edo hobetu behar ditugunak
detektatu, definitu eta helburuak bihurtu behar ditugu. Ondoren lehentasunak
markatu eta planifikatu.
- Erabakiak hartu.
Diagnostikoa egin ondoren eta hainbat
ahulezi identifikatu eta gero hobekuntzak egin ahal izateko erabakiak hartu
beharko ditugu eta honetan ere komunitatea inplikatzeko beharra dago.
Ikastetxe asko eta oso desberdinak
daude eta batzuetan oso zaila da komunitate osoa inplikatzea orduan pausuka
joan beharko dugu. Horrela gomendatzen du Marian Morenok bere bideo eta
materialetan.
Bibliografia
interesgarria:
- Bonal, X. (1997). Las actitudes del profesorado ante la coeducaciĆ³n. Propuestas de intervenciĆ³n. Barcelona: GraĆ³.
- ColĆ”s Bravo, P. y Villaciervos Moreno, P. (2007). Instrumento de recogida de datos de creencias del alumnado. InteriorizaciĆ³n de los estereotipos de gĆ©nero en jĆ³venes y adolescentes. RIE Aldizkaria, bol. 25/1, 35-38.
- Emakunde. (2008). Euskararen erabilera ez sexista. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. http://www.emakunde.euskadi.net/contenidos/informacion/pub_guias/eu_emakunde/adjuntos/eusk_gida_eu.pdf
- Emakunde. (2008). Hezkuntzan erabiltzeko hizkuntza-jarraibideak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. http://www.emakunde.euskadi.net/contenidos/informacion/pub_guias/eu_emakunde/adjuntos/guia_leng_educ_eu.pdf
- TomƩ, A. (1996). Generoaren eragina pertsonen arteko harremanetan etra jarreren eta baloreen garapenean. 1995ko Jardunaldiak-7. Hezkidetza, zehar lerroen zeharkakoa? 21-46. Gasteiz: Emakunde. http://www.emakunde.euskadi.net/contenidos/informacion/pub_jornadas/eu_emakunde/adjuntos/jornada.07.coeducacion.transversal.transversales.eus.pdf
- Tuvilla, J. (2004). La convivencia escolar desde la perspectiva de gĆ©nero en Convivencia escolar y resoluciĆ³n pacĆfica de conflictos, 25-28. Sevilla: ConsejerĆa de EducaciĆ³n y Ciencia de la Junta de AndalucĆa. http://www.juntadeandalucia.es/educacion/portal/com/bin/convivencia/contenidos/Materiales/PublicacionesdelaConsejeriadeEducacion/convivenciaescolar/1176980175677_convivencia_resol_conflictos_tuvilla-1.pdf
- Urruzola Zabalza, M. J. (2002). Eskola hezkidetzailearen azterketa eta ebaluaziorako jarraibideak. 2001-2002 ikasturtea. Bilbao: Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza. Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
Hona
hemen baliabide didaktiko batzuk:
- FernƔndez, M. V., Irazoki, M. eta Torres, P.M. (2015). Oinarrizko Hezkuntzako Ikastetxeetan hezkidetza eta genero berdintasunaren plana egiteko gida. Donostia: Erein
- Moreno Llaneza, M. (2012). AnƔlisis de los estereotipos de gƩnero a travƩs de la publicidad y los dibujos animados. IruƱea: Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Saila. (Gaztelaniaz). http://dpto.educacion.navarra.es/coeducando/wp-content/uploads/2010/12/AnƔlisis-de-los-estereotipos-de-gƩnero-a-travƩs-de-la-publicidad-y-los-dibujos-animados.pdf
- STEE-EILAS (Euskadiko Irakaskuntzako Langileen Sindikatua). Genero berdintasuna, estereotipoak, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa... lantzeko materialak.
Emakumearen edo Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta garatzeko materialak, martxoak 8. http://www.steilas.eus/unitate-didaktikoak-martxoak-8/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina