2016/01/23
CURRICULUM ETA BALIABIDE DIDAKTIKOAK
Curriculumaz hitzegiten ari garenean, Michel Foucaulten esanetan jakintza eta boterea bi arlo ezberdin izan arren, erabat loturik azaltzen direla dio. Botereak bere pentsaera transmititzeko erabiltzen du curriculuma.
Curriculumak transmititu nahi den kultura, balioak...adierazten digu, zer jendarte mota nahi dugun gure etorkizuneko herriarentzat eta munduarentzat.
http://www.hikhasi.eus/artikulua/1443
Baliabide didaktikoak, irakaskuntzan, ikaskuntza prozesuari laguntzeko erabili daitezkeen materialak eta baliabideak dira. Jarraian, haur hezkuntzarako baliabide bat luzatzen dut.
https://b06elkarbizitzamintegia.wikispaces.com/EH+Baliabide+didaktikoak
Beraz, eskolan erabili beharreko baliabideak hezkidetzaileak izan behar dira jendearte eredua eraldatzeko, pertsona aske eta integralak hezitzeko eta sexuen arteko parekidetasunaren alde egiteko.
Curriculum hezkidetzailearen iturburuak hauek izango lirateke:
- Soziologikoak; gizarteak hezkuntza sistemari egiten dizkion eskariak. (maskulino eta femenino estereotipoen eraiketa,...).
- Psikologikoak: ikasleen garapenari buruzko informazioa ematen du (psikomotorea, kognitiboa, afektibo-soziala eta morala). Nortasunaren inguruan hitzegiten dugunean, neskatoek eta emakumezkoek genero nortasuna garatzerakoan "emakumezkoak" izateagaitik beren buruak gutxietxi egiten dituzte, mutikoek eta gizonek, ordea, makronortasuna neurriz kanpoko autoestimua eta autokontzeptu positiboa garatzen dituzte.
- Pedagogikoak: Hezkuntza interbentzioak ikasleek ikasketa esanguratsuak izan ditzaten. Historian zehar garatu diren hezkuntza ereduak sistema patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino eta femeninoaren hierarkizazioan oinarrritu dira.
- Epistemologikoak: ezagutza zientifikoak, lan metodoak eta aplikazioak. Historia gizonezkoek idatzi eta interpretatu dute. Hezkidetza ereduan garatzen den ikuskeraren arabera, gizartea pertsona guztien autoritatean oinarrituko da, guztiek elkar onartu, errespetatu eta baloratu egingo direlarik. Horrez gai, desberdintasuna era aniztasuna bereizgarri indibidualtzat hartuko dira aberasgarri eta pluralitatean erabiliko dira, inoiz ez diskriminazioak edo hierarkizazioakk egiteko bidea.
Hau dena kontuan izanik,diagnostikoa egitea ezinbestekoa da, zer, nola eta noiz irakatsi eta zer nola eta noiz ebaluatzen dugun. Kontutan hartu beharrekoak:
- Zer nolako edukiak transmititzen ditugu.
- Ebaluazioa egiterakoan hartzen diren irizpideak.
- Curriculum izkutua.
- Sozilizazio prozesua.
- Lanen banaketa.
- Hizkuntzaren erabilera.
-...
Behin diagnostikoa eginik, erabakiak hartzen joan behar gara.
- Daukaguna ikuspegi kritikoz aurkeztuz mantentzea.
- Daukaguna moldatzea edo osatzea.
- Hezkidetzailea den batekin ordezkatzea.
- Falta dena sortzea.
Eskolan egin beharrekoak, edota erronkak:
- Erabiltzen den materialearen, metodologiaren, edukien,... azterketa ( azterketa hau egiteko, eskola hezkidetzailearen azterketarako gidan dauden galdetegiak erabili daitezke).
- Material hezkidetzaileak erabili, adibidez,Ipuin hezkidetzaileak baloreak eta rolak trasmititzeko.
Gure eskolan, irakasle gelan ditugun ipuinak, liburuak irakasle guztion eskura egon daitezan.
Bukatzeko baliabide hezkidetzaileak eta curriculuma hezkidetzailea izatea beharrezkoa dugu, Durangoko Anboto aldizkarian agertutako elkarrizketa baten izenburuak adierazten duen bezala, oraindik ere, lanbide batzuetan, onartuak eta baloratuak izateko, gehiago erakutsi beharra daukagu.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina