Emakumearen Munduko Laugarren Konferentzian horrela jaso zen partaidetzaren garrantzia: “Berdintasuna, garapena eta bakea lortzeko funtsezkoak dira emakumeen jabekuntza eta haien partaidetza berdintasuna oinarri hartuta gizartearen esparru guztietan, baita erabakiak hartzerakoan eta boterea eskuratzekoan ere”. Gainera, legeak bermatzen du eskubidea den partaidetza.
Parte hartuz elkarteak horrela definitzen du partaidetza “pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da." Parte hartzea gara daitekeen ahalmena da eta parte hartzeko baldintzak Equipo Claves (1994) taldearen proposamena erreferentziaren arabera parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea dira. Horretaz gain, badaude gainditzeko partaidetzarako sexu-genero estereotipoek jartzen dituzten mugak. Hezkuntza-esparrueta neskek partaidetzarako izan ditzaketen arazo, zailtasun edo mugen jatorria arrazoi askoren ondorio izan daiteke eta neurri handi batean zerikusia izaten dute nesken zein mutilen genero-sozializazioarekin, barneratutako jarrerak, baloreak eta mundu sinbolikoaren eraikuntzarekin.
Argi dago partaidetza parekidea lortzeko bide luzea daukagula. Hala ere, partaidetza da ikas eta hobe daitekeen gaitasuna esparru guztietan landu ahal izateko. Horretarako, parte hartzen irakatsi, parte hartzeko aukerak eman eta parte hartzera motibatu egin behar gaituzte emakumeok.
Emakumeen partaidetza sozio-politikoa lortzeko Laura Gómezek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun saileko Zuzendariak, Emakumeen partaidetza sozio-politikoa bideoan dioenez, "Beharrezkoa da institutzioak herritarrei irekitzea arlo publikoko erabaki guneetatik urrun bastertuak izan baitkara". Emakumeon parte hartze politikoa bultzatzea oso garrarantsitzua da Mireia Espiazuk, EUDELeko berdintasun teknikariak, dioen bezala "Partaidetza bultzatzeak ahalduntze prozesuen oinarriak sustatzen baititu ". Gainera, berdintasunerako politiketan eragina eduki ahalko dugu, Cristina Almeidak, abokatu feminstak, Participar es decidir bideoan dioen lez, "politikak emakumea aldatzen du baina emakume askok parte hartuz gero, politika aldatuko dugu".
Partaidetza nire inguruan
Nire inguruan ere errealitatean ikusten dena antzeman dut arlo pribatuan zein publikoan. Batetik, arlo pribatuan gizonezkoen partaidetza gero eta handiagoa dela baina oraindik ez dela parekidea. Bestetik, esparru publikoan, emakumeen partaidetza handituz doala baina oraindik asko falta dela. Alde batetik, auzo bileretan emakumeen presentzia txikiagoa da eta daudenen artean oso gutxik hartzen dute parte. Nik uste dut horrela izateko arrazoiak gizonengan uztea ardura hori, haiek etxean etxeko lanak egiten eta seme-alabak zaintzen geratzen diren bitartean litezkeela. Bileretan emakume gutxik parte hartzeko arrazoia izan liteke jende askoren aurrean hitz egiten ez dakitela. Beste alde batetik, Eskadiko arlo politikoan emakumeen partaidetza handiagoa dela esan liteke. Behintzat, gobernuaren osaketa parekidea da eta Legebiltzarrarenean emakumeen partaidetza nahiko handia da. Horren arrazoia gobernuaren politikek hori bultzatzen dutela dela esango nuke. Aurreko gobernuak eta oraingo gobernuak hartutako konpromisoen artean berdintasun politikak jorratzea dago.
Hau guztia kontuan harturik, ikastetxean lantzeko erronkak
- Ikasleak parte hartzen irakastea.
- Ikasleei parte hartzeko aukerak ematea beren interesetatik abiatuz.
- Parte ahal izateko bitartekoak eta baliabideak lantze.
- Komunikazioan estilo “femeninoak” ere erabiltzea, nesken iritziak ezagutzea, denok hitz egiteko aukera izatea.
- Ikasleak parte hartzera motibatzea.
- Parte hartzeko espazioa eta denbora era egokian kudeatzea.
- Rol banaketan genero eta sexu-estereotipoak apurtzea.
- Gatazkak era integralagoan tratatzea.
- Ordezkarien hautaketarako, elkarbizitzarako positiboak jotzen ditugun ezaugarriak kultura “femeninoenak” zein “maskulinoenak” izatea.
- Bestelako lidergoa bultzatzea: lidergoa edozein eraldaketarako nahiak eta interesak batzea baino askoz gehiago da, alegia, begiratzen, entzuten, onartzen, ohartzen jakitea; besteak zer egiten dakien, zertan sentitzen den ziur, zertan den bakarra … taldekide bakoitzak proiektuaren protagonista dela sentitzea, proiektua bizitzea.
- Batzordeak, taldeak osatzerakoan, kuotak erabiltzea.
- Eremu ezberdinetako emakumeen erreferentzia eta ereduak izatez.
- Adina, sexua, generoa, etnia … dela eta talde segregatuak erabiltzea beharrezkoak direnean.
- Batzarretan eta bileretan arauak finkatzea ohikoak izaten diren jarrerak ez izateko (emakumeak gutxiestea, estereotipo femeninoak indartzen dituzten txisteak, komentarioak, emakumeak ikusezin bihurtzea...) eta aktak jasotzea.
- Partaidetza ez dela egoera estatikoa, prozesua baizik kontuan hartzea.
- Taldearen pertenentzia sentimendua indartzeko nesken zein mutilen beharrak kontuan izatea.
- Helburuak eta interesak partekatzea, hau da, proiektua da taldekideak batzen dituena.
- Egon daitezkeen inplikazio eta konpromiso maila ezberdinak zehaztez eta agerian uztea.
- Aske eta gune seguruan sentiarazteko baldintzak jartzea.
- Emakumeek ere errentagarritasunaren pertzepzioa izan behar dute.
- Zereginetarako prestakuntza izatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina